“San Jorgeko ontzixka” “Bizkaiko Boto-eskaintzak. Itsasoaren inguruko sinesmenak” erakusketan

03 IMAGEN 1-naveta-folleto-web

Maiatzaren 9tik erakusketa interesgarri hau ikusgai dago Bilboko Ondare Aretoan. Itsasoaz ari garenez, normala da Santurtzitik eramandako piezak egotea

Adibidez Mamarigako Itsasoko Amaren parrokiako koadro, erliebe eta maketa,   zein herriko historia eta berriei buruzko blog gomendagarrietako batean  azaldutako artikulu batean aipatzen zen, edo “San Jorgeko ontzixka” izenaz ezaguna den San Jorge elizako pieza bitxia.

San Jorge eliza. Ivan Zuazoren ontzixka

Ontzixka liturgikoak itsas-gizonek, euren debozioaren seinale, elizei eskaintzen zizkieten zinopariak izaten dira. Itsasontzi formadun ontzi hauen funtzioa kristau-liturgiaren ospakizunean erretzen zen intsentsua gordetzea zen.

San Jorgeko ontzixka, Ivan Zuazok diseinatua Irudiaren iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

San Jorgeko ontzixka, Ivan Zuazok diseinatua
Irudiaren iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

San Jorgeko zinopari hau (eskaintza), bitxi fin-fina bera, erliebean landutako zilar zizelatua da eta XVI. mendearen amaiera edo XVII. mendearen hasiera aldeko itsasontzi edo galeoi baten kroskoaren erreprodukzio zehatza da, hain da zehatza ezen iltzeteriaren markak ikus daitezkeen.

  1. urtera aldera egin zen eskaintza, eta bertan hurrengo hau irakur daiteke:

“ESTA NABETA MANDO ACER IVAN DE CUACO P(ARA) LA IGL(ES)IA DE S GORGE DE S TUR(CE)”

Ontzixka gaur egun Bilboko Eleiz Museoan dago.

Itsasoko Ama Eliza. Zinoparia, erretaula, olio pintura

Ezin da Santurtzi ulertu itsasoa aipatu gabe, are gutxiago Mamarigako auzoa eta Itsasoko Amaren baseliza edo santutegia izandakoa, lehen Nuestra Señora de la Bien Aparecida Virgen del Mar izenaz ezaguna. irudia Joan del Valle Lizentziatuak aurkitu zuen itsasoan 1650eko irailaren 8an eta ordutik, irudi horixe gurtzen da han. Gogora ekarri beharra dago denbora gutxi dela Karmengo Ama dela itsasoko langileen babeslea, XX. mendearen hasieratik hain zuzen, ordura arte Itsasoko Ama izan baitzen zaindaria. Gaur egun ezagutzen dugun eliza 1906an inauguratutako eraikin neogotikoa da, gero handitu zena.

Erakusketan eliza honen (orain parrokia) zenbait pieza ikus daitezke.

  • Erretaularen itsas atala

Erretaularen barruko aldean dagoen erliebe polikromatu handi-handia da, non aingeru batek barruan bi kide dituen ontzi baten lema gobernatuz kostalderaino onik gidatuko duen. Kostaldean Mamarigako eliza berriaren atearen zati bat ikusten da. Irudiaren interpretazioa egin nahian, pentsa daiteke Itsasoko Amaren laguntzaz onik ateratako salbamendua islatu nahi izan zela. Ontziaren brankan San Jose Patroia edo patronatua irakur daiteke, popan, berriz, 1906.

Erliebea jatorrizko kokapenean ikus daiteke (astegunetan astearte, asteazken eta ostegunetan 18:30eko mezatarako zabaltzen dute eliza, meza hasi baino 15 minutu lehenago). Erakusketan piezak azaltzeko dauden paneletako batean argazkia ikus daiteke. Argi dago Mamarigatik ez zutela erretaula aterako, ezta maileguan ere. Horixe baino ez genuen behar!!!!!!!

Retablo de Nuestra Señora del Mar de Mamariga

  • Olio pintura

Celestino Ruiz Muñoa (1880-1927) margolari santurtziarrak 1906an egindako obra bat da. Koadroak, 181 x 233 zentimetrokoak, Andra Mariak (goiko aldean ezkerrean) itsas-gizonei egindako mesedeak islatzen ditu.

  • Manuel Calvoren zinopariak

Portuko Andra Mariaren zinoparia, Zierbena

Exvoto de la Virgen del Puerto, Zierbena

1761ean Zierbenako Manuel del Calbo kapitaina A Coruñako portutik itsasoratu zen, baina ekaitz beldurgarri horietako batek harrapatu eta masta nagusia eta gibel masta bota egin zituen. Kapitainak, bai bera eta bai ontzia onik atera zirela ikusita, gertatutakoa koadro batera eramanarazi zuen eta Portuko Andra Mariaren elizari eskaini zion.

Mamarigako Itsasoko Amarentzako zinoparia

Exvoto de Nuestra Señora del Mar de Mamariga

Merkataritza-ontzi baten maketa bat da, zeinen eskaintza Manuel Calvok egin zuen XX. mendearen hasieran familiako bitxi baliotsu baten berreskuraketa eskertzeko. Maketa bere birraitonarena izan zen.

Ziur asko Manuel del Calbo kapitaina Manuel Calvoren birraitona izango zen, maketaren eskaintzailea. Horrela bada, zinopari biak lotuta egongo dira.

Eta gezurra badirudi ere, Santurtzi ez da itsas tradizioa duen herri bakarra, Bizkaian eta gugandik gertu badira zinopariak dituzten elizak. Hona hemen batzuk:

 Bermeo Gaztelugatxeko Doniene. Bermeo

Exvoto de la Ermita de San Juan de Gaztelugatxe. Bermeo

Almikako Ama” (XIX. m.) lurrunezko atunzalea. Damaso Gabantxo ontziaren patroiak egin zuen zinopari honen eskaintza. Berezia da, ontzian arrantzaleen figurak agertzen direlako.

– Pobeñako Soroskundeko Amaren baseliza

Exvoto de la Ermita de Nuestra Señora del Socorro de Pobeña

Zinopari hau, 1768ko oihal gaineko olio pintura, Bizkaiko zaharrenetako bat da. Bertan A Coruña – Habana bidaia egiten zuen “Colon” posta-itsasontzia agertzen da. Pedro de Llano kapitain muskiztarrak eskaintza honen bidez, esker ona agertu nahi izan zuen ekaitz ikaragarri batetik onik atera zirelako. Izan ere, koadroan gertakari hori azaltzen da.

Santageda baseliza. Barakaldo

Exvoto de la Ermita de Santa Águeda. Barakaldo

Hermoso habanero” brigantina ere onik atera zen ekaitz izugarri batetik, eta Manuel de Sibeira kapitainak ontzigintza-gaietan aditua zen Jacob Ahrend Hindrich Böttger margolari hanburgotar ezagunari (1781-1860) zinopari hau egitea agindu zion. Margoa paper gaineko grabatua da eta zehaztasun handiz dago pintatuta.

Eta istorio eta jatorri interesgarria duten beste asko ere badira erakusketan, adibidez:

¡Adivina!

¡Adivina!

¡Adivina!

Eta askoz ere gehiago.

Oharra: Artikuluaren testua gehienbat erakusketan bertan dagoen informazioari dagokio.

Xabier Armendariz da erakusketaren komisarioa eta uztailaren 27ra arte egongo da ikusgai Ondare Aretoan (Maria Diaz de Haro, 11 – Bilbo) 10:00-13:00 eta 17:00-21:00, larunbatetan 10:00-14:00. Igande eta jai egunetan itxita egongo da.

ERAKUSKETA

 “Bizkaiko zinopariak. Itsasoaren inguruko sinesmenak”

Uztailaren 27ra arte

Ondare aretoa

María Díaz de Haro, 11

Bilbo

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera

Goizez: 10:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-21:00

Larunbatetan: 10:00-14:00

Igande eta jai egunetan: ITXITA

Libututegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s