Zuri beltzeko idazkera: Fernando Garcia Pañeda Operación Black Death

PAÑEDA 1Zer da, baina, “Operación Black Death” delako hori?

Fernando García Pañeda:

Zuri-beltzean idatzitako istorio bat da, antzina filmak egiten ziren moduan: zuri-beltzean, baina hala erabakita. Haietan aurkitzen genituen argumentu eta pertsonaia (edo antzezleak) estilo berarekin. Izan ere, landu ditudan gai eta gertakizunak, arte-lanen kontrabandoa eta II. Mundu Gerran alderdi biek armamentu biologikoaren inguruan egindako ikerketa, zine klasikoan kokatuko nituzke”. Canal Literatura Bloga.

2002an ukitu historiko eta abenturetako Viento de guerra eleberria argitaratu zuenetik (Txertoa 2002), 2007an Aurea Editoreek berriro argitaratu zuena Las Lágrimas de Eurícide izenburupean, ez dio idazteari utzi.

Viento de guerra eta gero Kismet (Hiria. 2005), Tres Gymnopedias (Opinión con valor. 2008), Gentes del Club (Se leer, 2012) eta Sueño y azar (Denes. 2015) idatzi zituen. Azkena prosa arina eta fintasun handiz idatzita dago eta Alondegiko Narratiba Laburreko lehenengo saria jaso zuen 2015ean.

Aurten beste liburu bat erantsi dio bere biografia literarioari. Hilabete bat ez da Megustaescribir argitaletxeak azken lana argitaratu diola: Operación Black Death. Akzio-eleberri honek intriga politikoa eta espioitza maitasunarekin uztartzen ditu, maitasun erromantikoa ezinbesteko osagarria baita bere eleberrien argumentuetan.

Eleberria Bilbon dago kokatuta, gerra osteko garaian. Monique de Bissyk, alemaniarrengandik ihes egitea lortu duen erresistentziako kide belgikarrak, Martin Intxauspe Neguriko aristokrata ezagutuko du, gizon iluna benetan, izan ere, inguruko askok uste dute judutarrei lapurtutako arte-lanak legez kanpo salduz aberastu dela.

Baina eleberria aurrera doan neurrian istorioa nahastuz joango da. Arte-lanen trafiko kriminalarekin batera, nazien aurkako operazioak, ustelkeria frankista iluna, nazioarteko goi mailako politika… eta osagarri gehiago agertuko zaizkigu.

Eleberriak ederto asmatzen du akzio etengabea eta une lasaiagoak uztartzen, batean abentura eta tentsioa sortaraziko digu eta bestean goi mailako gizartearen giro eta egoerak deskribatuko dizkigu fintasun handiz idatzitako ukitu ingeleseko elkarrizketen bidez. Kontraste hori ederto islatzen du darabilen prosaren bitartez: dinamikoa ekintzaren pentsuan dagoenean eta lasaiagoa dirudunen mundu elitistaz ari denean.

CUBIERTA definitiva 1

Baina hau ez da guztia. Garcia Pañedaren narratiban beste genero bat ere aurkitzen dugu beti, genero erromantikoa hain zuzen. Eta Operación Black Death liburuan ere genero hau nabarmendu egiten da. Horrelakoetan prosa aldatu egiten du, eta horrela, ekintza baztertu eta sentimenduari lekua egiten dionean gozoago eta leunago idazten du, ñabardura austindarrak ezarriz.

Azken batean, gure egileak Jane Austinen eleberrigile ingeles bikainaren miresle sutsua da, zeini denbora eskaini dion Santurtzi eta Getxoko zenbait Irakurzale Kluben saiotan dinamizatzaile gisa egindako lana eginez.

Bestalde, jakizue Operación Black Death liburuak Facebooken eta Lecturafilia blogean gune ofiziala duela eta bertan liburuaren inguruko informazio ugari aurki daitekeela.

Fernando García Pañedaz eta bere lanaz gehiago jakin nahi baduzue Pinteresten eta bere blogean (Territorio Enemigo) begiratu dezakezue.

Sare sozialez, berriz, Twiter sarean ari da @Fernando GP kontuan.

Jakin-minez zabiltzatenok eta eleberri bizi hau irakurtzen hasteko behar gorria sentitzen duzuenok hemen duzue berorren pasarte bat.

Azkenik, lerro hauek baliatu nahi ditugu zuri, Fernando, agur bero eta berezia bidaltzeko. Zorterik handiena opa dizugu abentura editorial berri honetan eta bihotz-bihotzez zoriontzen zaitugu berriro ere zure lan literario bikainaren ale bat erakutsi diguzulako.

Segi horrela, nagusi!

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s