UDATIARRAK SANTURTZIN (I)

Matilde Rodríguez aktorea (1860-1913)

05 MINIATURAGarai hartan zoragarria zen “La Maritima Santurce” gatzekin bainua hartzea, iragarritako onura aparta jaso ezean, ez baitzintuzkete, behintzat akabatuko. Baina benetan “cool”, “guay” edo sekulakoa

zera zen, herrian denboralditxo bat ematea. Artean, udan, jendez lepo egoten zen, eta herritarren aurrean ager zintezke meza nagusian, edo portuan edo Lo Lison ibil zintezkeen paseoan aurrera eta atzera, hark pasealekua baino, gaur egungo ekitaldietan ikusten diren “photo-call” horietako bat ematen zuen eta. Orduan ere, Santurtziko udetan batzen ziren ale guztien artean antzerki giroko hainbat lagun ikusten ziren, gaur egun bezala, izugarri gustatzen baitzitzaien modako tokietan azaltzea.

Horietako bat Matilde Rodríguez zen, hartaz gaur egun inor gutxi gogoratzen den arren, bere garaian oso ezaguna izan zena, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasieran oso aktore ospetsua izan zen eta. Matilde aurki genezakeen herrian gora eta behera senarraren ondoan paseatzen, José Rubio Lainez aktorea, 1901eko uda bero hartan. Batek daki ez ote zuen autograforen bat sinatu beharko Arturo Salazar eta emaztearekin batera zebilenean, bikote bitxia benetan, uste baitzuen ezinbestekoa zela lagunei eta munduari “El Heraldo Alavés” egunkariaren bidez udako oporraldia “Santurtziko finkatxoan” ematera zihoala iragartzea.

Matilde Rodríguez aktorea 1905 aldera

Matilde Rodríguez aktorea 1905 aldera

Matilde eta senarra, behin pilak kargatuta, Madrilera itzultzen ziren antzerkian arrakasta arrakastaren atzean lortzera Arniches, Perez Galdos edo Alvarez Quinterotarren obren bidez, azken bi hauek anaiak eta idazle benetan ezagunak, idazten zuten guztiak arrakasta itzela lortzen zuen eta.

Eta abuztua noiz helduko zain, berriro Santurtzira joan eta bertan sardinak jan, haitzetan bainuak hartu eta itsasadarrean itsasontziak sartzen edo irteten ikusteko. Horiez gain, enparantzan egiten ziren dantzaldietan ere ibiltzen ziren edo paseoan Portugaleteraino zubia zeharkatu eta Bilboraino tranbia elektrikoz joateko, hau da, lehen gaur egun bezala udatiarrek egiten zituzten kontuak.

Irudiaren iturria: Liburutegi Nazionala “Madrid cómico” aldizkariaren 85. alea, 1885ko urriaren 5ekoa Matilde Fernandezi eskainia, non hurrengo bertso hauek dauden:

Irudiaren iturria: Liburutegi Nazionala
“Madrid cómico” aldizkariaren 85. alea, 1885ko urriaren 5ekoa Matilde Fernandezi eskainia, non hurrengo bertso hauek dauden:

Dama joven de talento,

de gracia y de distinción:

al arte del lucimiento

Lo digo como lo siento…

con todo mi corazón!

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s