Mila taberna. Argazkia 3D-n

03 IMAGEN 1-Bar MilaDuela zenbait urte, Txitxarrako saltoki batek auzokideek emandako argazkiak zituzten poltsikoko egutegiak argitaratu zituen. Argazki haietako bat Mila tabernakoa zen eta irudi honi

hirugarren dimentsioa eman nahi diogu.

Izan ere, argazkia, margolana bezala, bi dimentsiotako teknika da, zenbaitetan artea. Uler dezagun: laua da, nahiz eta argazkilari onenek, ahaleginduz gero, sakontasun irudipena lor dezaketen, Berpizkundeko pintoreek perspektiba  ezagutu zutenetik egiten zuten modura.

Gu ez gara argazkilari ohituak, ez eta Rafael edo Leonardoren modukoak ere, nahiko genukeen arren, baina argazkiari hirugarren dimentsioa emango diogu: bizitzak berak ematen diona.

Izan ere, argazkiak, bere horretan, oso gutxi adierazten du. Oraingo honetan, etxe xumea, ate baten gainean Schweepes, Kas eta Coca-Cola iragartzen duten xafla batzuk, eskailera batetik argazki kamerari begira dagoen emakumea eta beste ezer gutxi.

Urte gutxi barru, taberna, eskaileretako emakumea, hormen, leihoen eta ateen  atzean zer zegoen ezagutu zuten pertsonak desagertuko dira eta argazkia orduantxe izango da erabat laua. Oso-oso gutxi adieraziko digu.

Eta hala ere, tabernak, horiek lekuak!!

Mila Taberna Txitxarran Irudiaren iturria.: Antolín Joyerosek argitaratu zuen 2009ko egutegia (Genaro Oráa, 2)

Mila Taberna Txitxarran
Irudiaren iturria.: Antolín Joyerosek argitaratu zuen 2009ko egutegia (Genaro Oráa, 2)

Hona hemen inguru horretako zaharrek kontatzen digutena:

Beheko solairu osoa hartzen zuen argazkiko taberna Genaro Oraá kalean zegoen, 9. zenbakiaren ondoan, Txitxarrako garbitegitik oso hurbil eta Serafinek eta Mila emazteak gobernatzen zuten. Argi dago nondik zetorkion izena tabernari.

Eta, esaten dutenaren arabera, eskuineko atearen atzean mahai futbola zegoen. Mahai futbola, antza, magikoa zen, guztiek esaten dutelako irabazi egiten zutela, bai eta ondo irabazi ere. Pena han egon ez izana… nire auzoko tabernakoa ez baitzen horren magikoa.

Eta ate nagusia, xaflak zituena bera, Gorputz egunari zegokion aldarea jartzen zela kontatzen dute, nazionalsozialismo urteak ziren-eta. Eta ezin zela handik sartu. Eta taberna eta egarri denari edaten ematearena? Mahai futboleko atetik, jakina.

Eta, etxean otoitzik ez egiten eta auzoan meza ematen. Izan ere, (kontuz, haiek esaten baitute, gizakiaren legeak ukitu ezin dituen herriko nagusiek) ezkerreko atetik, leihoarekin batera sukaldekoa zena, herri honek ezagutu duen merkatu beltzeko tabako gehiena pasatu zen.

04 IMAGEN 2- Doña Marina

Eta lau leiho zituen goiko solairua? Tabernako jantokia ote? Inola ere ez. Lehenago Vicenta Aguirre eta Mariano Villanueva senarraren etxebizitza zen eta argazkia atera zen unean Marinita bizi zen, “La Coronela” ezizenez ezaguna zen Marina, argazkilariari begira dagoen emakumea hain zuzen.

Eta gezurtatu, zuzendu edo sakondu nahi duenak behean dagoen “Iruzkina eman” laukitxoa erabil dezake. Izan ere, oraindik ere badira kanta ezagunaren hitza gutxienez behin esan dutenak:

Jefe, no se queje
Y sirva otra copita más

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s