“La Marítima Santurce”. Kantauri itsasoa etxeko bainu-ontzian

07 IMAGEN MAILCHIMPUste baduzue gaur egun puri-purian dauden horiek: SPA, ur eta likidoen erabilera terapeutikoa, bateko eta besteko gatzak eta abar asmakizun modernoak direla erabat oker zaudete. Horiek kea asmatu zen garaikoak dira, eta Popearen garaietara arte

atzera egin gabe ere, zeinek egunero-egunero asto-esnetan bainatuz lortzen zuen azala zuri eta leun izatea, gizakiok hidroterapia ezagutu dugu eta ur termalak, olatu-bainuak, Andeetako edo Himalayatako gatza, Berun-gatza, Itsaso Hilako gatza, Mediterraneoko gatza, Itsaso Bareakoa…, (ez dut gatz gehiagorik bota nahi tentsioa igo ez dakidan) den-denak ezagutu ditugu.

Emakumearen bustoa, tradizioz Popea Sabina enperatrizaren erretratuarekin identifikatua Irudiaren iturria:: Wikipedia

Emakumearen bustoa, tradizioz Popea Sabina enperatrizaren erretratuarekin identifikatua
Irudiaren iturria:: Wikipedia

XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran izen handiko bainu-etxe dotoreetan ur termalak eta kostaldean olatu-bainuak hartzea punta-puntako zerbait zen. Izan ere, aristokrazia, bai odolekoa eta bai diruak emandakoa, burgesia diruduna eta dirudun izateko irrikan zegoena, burges izan nahi zutenak… azken batean, aukera zuten guztiak horietara bertaratzen ziren.

Tertuccioko termak (Montecatini Terme) Irudiaren iturria: silverkris

Tertuccioko termak (Montecatini Terme)
Irudiaren iturria: silverkris

Kostaldeko bainu-etxeak penintsularen ipar-aldean zeuden, orduan ere ondotxo baitzekiten eguzkitik babestu beharra zegoela: Miarritzen, Santanderren, Donostian, Areetan eta… Santurtzin, gure herrixkan.

Miarritzeko hondartza XIX. Mendearen amaieran. Irudiaren iturria: magazinedigital

Miarritzeko hondartza XIX. Mendearen amaieran.
Irudiaren iturria: magazinedigital

Izan ere, gure herri xarmant honek eman zion izena udatik kanpo ere Kantauriko urak ekartzen zuen onura jasotzeko aukera ematen zuen produktuari: “Maritima Santurceri”. Kiloa hiru errealetan saltzen zen eta horren truke etxeko bainuontzia Kantauri itsasoko gatz eta algez betetzea lortzen zen. 1902an Salamancan eta guzti eros zitekeen Corrillo enparantzako Fuentes drogerian. Beharbada Miguel de Unamuno bera, 1902tik bertako unibertsitateko errektorea, Corrilloko denda horretara gerturatzen zen herriminak jota Maritima Santurce erostera, argi baitago dena delako produktu horren izenak bazuela xarma berezia.

“El Lábaro” egunkarian lantzean behin agertzen zen iragarkia.

“El Lábaro” egunkarian lantzean behin agertzen zen iragarkia

Tira, publizitatearen eta zenbait “jakintsuk” egindako ikerketen arabera gatzen inguruko kontu honek hamaika ezaugarri ditu, besteak beste, erlaxatzekoak, desintoxikagarriak, odolaren zirkulazioa hobetzekoak, azala hidratatzekoak, magnesioa, giharretako mina arintzekoak, mikrobioen aurkakoak eta beste hainbeste. Argi dago ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula.

Hau ikusita, ezin dut ulertu kostaldetik hain gertu bizi izanda, zelan nabaritu dezakedan horrenbeste adinaren ajea.

Aromaterapiaren inguruko kontuak beste baterako utziko ditugu.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s