Hiribilduaren defendatzaileen omenezko monumentua Mallonan

10 En el entornoHonakoa monumentu gutxietsia da, mutilatua eta lotsagarria-edo, batzuek alderdikeriaz erabili eta besteek ahaztu nahi dutena. Mallonako hilerri zaharrean dago eta egia esan, bilbotar askorentzat

eta inguruko futbol-zelaietara gerturatu edo urtero galtzadetatik gora Begoñako Andra Mariri bisita egiten dioten bizkaitar gehienentzat ezezaguna da.

Bilboko lehenengo eta bigarren setioak

Monumentu garrantzitsu guztiek bezala hau ere norbaiten omenez altxatu zen,  Bilboko setioan hildakoen omenez hain zuzen. Lehenengo guda karlistan, 1836ko ekainetik abendura, Bilbok bigarren setioa jasan zuen (lehenengoan, ekainekoan, Zumalakarregi, karlisten burua hil zen). Abenduaren 25ean Esparterok berau hautsi zuenerako hiribilduan 250 hildako eta 2.000 zauritu zeuden, lehenengo setioan, berriz, 31 hildako eta 130 zauritu izan ziren. Benito Perez Galdosek pasarte horren berri eman zigun Lutxana eleberrian.

 Jatorrizko monumentuaren enborra gaur egun dagoen tokian Irudiaren iturria: Blog Tomas Mis fotos

Jatorrizko monumentuaren enborra gaur egun dagoen tokian
Irudiaren iturria: Blog Tomas Mis fotos

Monumentua

Urteak joan urteak etorri Udalak, hainbat herritarrek jarritako diru-emaitzen bidez, Mallonako Hilerrian (garai hartan Bilboko hilerria) monumentu bat altxatzea erabaki zuen, eta horrela Bilboko defentsan “Auxiliar Batailoian” parte hartu zuten zibilei omenaldia eskaini. Gerora gaur egungo Unamuno enparantza denari izen hori eman zitzaion.

Monumentuaren ertzetan lehoi bana daude eta oinarrian Ereñoko marmolezko zutabe bat: Gainean Bilbo sinbolizatzen duen emakumezko figura batek  ereinotzezko koroak ditu eskuetan irabazle eta garaituei buruan jartzeko prest, izan ere, hura guda zibila izan zen eta herria alderdi bitan egon zen banatuta. Jose Bellver y Collazosek (Avila 1824-Madril 1869), eskultoreen familiako kidea bera, egin zituen bai lehoiak eta bai figura.

Bilboko Udalak 1870eko maiatzaren 24an inauguratu zuen Auxiliarren panteoia hotsandiz, inork gutxik uste baitzuen handik urte batzuetara karlistak itzuli egingo zirela.

Monumentua XX. mendearen hasieran. Zutoinaren gainean lore-koroa ikus daiteke eskaintza gisa. Irudiaren iturria: Blog Errepublikaplaza

Monumentua XX. mendearen hasieran. Zutoinaren gainean lore-koroa ikus daiteke eskaintza gisa.
Irudiaren iturria: Blog Errepublikaplaza

Hirugarren setioa

Hirugarren setioa hirugarren guda karlistan gertatu zen. Bilbo 1874ko urtarrilaren 21etik maiatzaren 1era arte egon zen setiatuta, egun horretan sartu baitziren gobernuko tropak, hesia maiatzaren 2an apurtuz. Honakoa da herritarren gogoan geratu den setioa. Ordurako gosea nagusi zen Bilbon eta jateko ezer gutxi geratzen zenez Bilboko Sukaldaritza Berriak punta-puntako platerak egiteari ekin zion, “Katu erregosia” eta “ur-arratoia arrozarekin”. Bateria karlistek 5.369 bonba, 1.307 bala, 107 granada eta metralla-karga bi bidali zituen Bilbora. Hortaz, guztira 6.785 gai jaurti zituzten Bilbora.

Unamunok eman zigun hirugarren setio honen berri, “Paz en la guerra” eleberrian, bera gertaeren lekuko zuzena izan zen eta.

Maiatzaren biko ospakizuna

Setioa altxatu zeneko eguna liberalismoaren sinbolo bilakatu zen eta ordutik modu ofizialean ospatzen hasi zen denboraren poderioz eta ideia politikoen bilakaeraz aldatuz joan ziren zenbait ekitaldiren bidez: Te Deum-a, hitzaldiak, lore-eskaintzak eta batez ere 1789tik monumenturaino hiritarrek egiten zuten prozesio erlijioso baten bidez, monumentua baitzen ospakizunaren ardatza.

1936ko ekainaren 19an Francoren tropak Bilbora sartu zirenean, jaiaren ospakizun ofiziala bertan behera utzi zuten eta ordutik ez da berriro jai ofiziala izan. Maiatzaren 2 polemikoaren gorabeherak Jose Ignacio Salazar Aretxaldek idatzitako “Dos de mayo en Bilbao. Entre la historia y la política” izeneko artikuluan irakur daiteke:

Monumentuaren grabatua inauguratu zen egunean. Irudiaren iturria: “La ilustración de Madrid”

Monumentuaren grabatua inauguratu zen egunean.
Irudiaren iturria: “La ilustración de Madrid”

Monumentuaren patua

Frankistentzat, eta batez ere horiekin batera zeuden errekete karlistentzat,  beharrezkoa zen aurreko porrota ospatzeko ekimenak etetea, eta are beharrezkoagoa defendatzaileak omentzen zituen monumentua suntsitzea. Dirudienez Nafarroako 5. brigadaren kideek figurari eskuak moztu zizkioten ereinotz-koroak (garaipenaren sinboloa) desagerrarazteko. Horren ostean, udalak eraitsi egin zuen.

Gaur egun oinarria baino ez da geratzen, metroaren igogailutik gertu, doan baldin eta metroz bidaiatzen bada. Hala ere, merezi du bai hura, bai Galtzaden ingurua eta bai hilerri zaharraren sarrera neoklasikoa bisitatzea.

Horren ostean, Etxebarria Parkean, handik gertu, lasai-lasai eser zaitezkete aipatutako eleberrietako edozein irakurtzera, gure liburutegietan eskura dituzuenak jakina.

Mallonako hilerri zaharraren sarrera Irudiaren iturria: Blog Conocer Bilbao

Mallonako hilerri zaharraren sarrera
Irudiaren iturria: Blog Conocer Bilbao

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s