Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

03 IMAGEN 1-Nosotros, los ahogadosNosotros, los ahogados

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi NagusiaNosotros los ahogados / Carsten, Jensen. 698 or.

Danimarkako Danske Banks Litteraturpris sari ospetsuena irabazi zuen eta Morgenavisen Jyllands-Posten egunkariko irakurleek azken 25 urteetako eleberririk onena aukeratu dute. Nosotros, los ahogados azken urte hauetan argitaratu den libururik garrantzitsuena da, zalantzarik gabe. Garrantzi handiko lanak salmenta-arrakasta handia izan zuen, 150 mila ale baino gehiago saldu baitziren.

Hegoaldeko Marstal kostaldeko herria eskarmentu handiko arrantzaleengatik da ezaguna. Itsasoak konkistatzen setati, borrokarako ohitura duten gizonak dira, itsasoaren aurka ez ezik beste herrialde batzuetako gizonen aurka ere, maite dituzten emakumeen kontra eta, batez ere, beren grina ilunen kontra. Ternuako harkaitzetatik Samoako eremu landatuetara, Tasmaniako tabernetatik Errusiako iparraldeko kostaldera, Marstal-eko zenbait belaunaldiren historia da, joan zirenen kontakizun epiko eta hunkigarria, bai eta geratu zirenenena ere; hain zuzen, Europan ondorio suntsitzaileak izango zituen aldaketa politikoa izan zenean. Melville, Stevenson eta Conrad-en itsas-epopeien ukitu argiak dituen Nosotros, los ahogados lanak umore eta ezkortasuna nahasten ditu berebiziko gertaerak kontatzean.

04 IMAGEN 2-Un hermoso lugar para morirUn hermoso lugar para morir

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Un hermoso lugar para morir / Nunn, Maya. 185 or.

1950.eko hamarkadan Hegoafrikan gertatzen da, apartheid legeak indarrean jarri berri. Bizitza askoz arriskutsuagoa bihurtu zuten baldintza hauetan, Emmanuel cooper-rek, Johannesburgoko polizia bera, Lurmutur Hiritik Mozanbiqueko mugan dagoen herri txiki batera joatea erabakiko du Willem Pretorius herriko polizia-komisarioaren hilketa ikertzera.

Pretorius herrikideek errespetatzen zuten, ustez zuzentasun moral handiko afrikaner-ra zelako. Baina Cooper-rek, Shabalala polizia zuluarekin batera, komisarioa ez zela familiak uste bezain zuzena deskubrituko du eta ustelkeria, pornografia eta arrazen arteko harreman-sare konplexua aurkituko ditu.

DIARIO DE GREG-DefinitivaDiario de Greg 10 : vieja escuela

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Diario de Greg 10 : vieja escuela / Jeff Kinney. 224 or. (9-13 urte)

Bizitza hobea zen aspaldi. Ala ez? Horixe galdetzen dio Greg Hefley-k bere buruari hiria pixkanaka-pixkanaka deskonektatzen den bitartean eta gailu elektronikoetatik aske dela adierazten duen bitartean.

Baina bizitza modernoak abantailak ere baditu eta Greg ez dago aspaldiko garaietara ohituta. Gero eta tentsio handiagoa izango da Hefleytarren etxe barruan eta etxetik kanpo… Greg-ek jasan ahal izango du? Edo aspaldiko eskola gogorregia da bera bezalako kakamutil batentzat?

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Who are you [Soinu grabazioa] / The Who. Disko 1 (CD)

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Who are you [Soinu grabazioa] / The Who. Disko 1 (CD)

Who are you

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Who are you [Soinu grabazioa]  / The Who. Disko 1 (CD)

1978an, punk eta disko musikaren eztandan, argitaratutako “Who are you” diskoak talde britaniarrak punk-en zakartasuna rock progresiboaren orkestrazio eta egitura musikalekin lotzeko egin zuen saiakera da.

Atzean geratuko dira taldearen lehen lanak, hala nola, “The kids are alright” edo “My generation”. Aurkezten dugun diskoak arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan eta argitaratu eta gutxira Keith Moon hil egin zen, taldeko bateria-jotzailea bera.

Disko guztien artean hain garrantzitsua ez den arren, “Trick of the light” edo “Who are you” abestiak ditu, azkena mundu osoan ezaguna izanik CSI telebistako saioaren soinu banda izateagatik.

Ekainean The Who Gasteizeko Azkena Rock Jaialdian izango da, aukera paregabea Roger Daltrey-ren ahotsaz eta Pete Townshend-en gitarraren riffs-ez gozatzeko.

07 IMAGEN 5-Sacros-profanusSacro-Profanus; Sonatas. Olivier Fortin. Ensemble Masques

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Sacro-Profanus; Sonatas. Olivier Fortin. Ensemble Masques /Johann Heinrich Schmelzer [Soinu grabazioa] / Johann Heinrich Schmelzer. Disko 1 (CD)

Johann Heinrich Schmelzer Austriako barrokoko musika instrumentaleko musikagile nagusiena da. Biolin-jotzaile birtuosoa zenak eliz musika eta musika profano bikaina sortu zuen. Disko honetan, elizarako musikarekin batera, bere umore sen bitxia islatzen duten zenbait lan daude, hala nola, Al giorno delle Correggie, zeinetan fagotak lekaleak jateak sortzen dituen eraginak ekartzen dizkigun gogora. Italiako lehiakide ugari egonda ere, Schemelzer-rek 1679an musikaren ospea lortu zuen Leopoldo I-en kapellemeister izendatu zutenean. Baina arrakastak ez zuen luze iraungo: handik hilabete batzuetara Pragan   izurrite batek hilko zuen, hiri honetara gortea joan baitzen izurritetik ihesi. Antza denez, Schmelzer-rek ez zuen behar bezain azkar alde egin.

08 IMAGEN 6-Jupiter ascendingEl destino de Júpiter

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. El destino de Júpiter  [Ikus-entzunezko materiala]  / / Andy Wachowski, Lana Wachowski. (2015). Disko 1 (DVD).

Jupiter Jones gaueko zeru azpian jaio zen eta seinaleek gauza handiak egingo zituela adierazten zuten. Nahiz eta izarrekin segitzen duen amets egiten, bere bizitzan etxe-garbitzaile lan gogorra eta hainbat harreman-hauste zail baino ez daude. Eta ez da zain duen patuaren jakitun izango, Caine, genetikoki eraldatutako militar ohia, bere bila Lurrera heltzen den arte. Jupiter Unibertso osoaren oreka alda lezakeen kate genetiko bikainekoa da.

“Gaur eguneko zinean galduta zegoen zerbaiten alde egiten du apustua: asmatzeko gaitasunean sinisten duen abentura. (…) Ahal den pantaila handienera hurbiltzea azaltzen duen zinea.” Javier Porta Fouz: Diario La Nación

Deskubritu non izan zen Bilboko filmaketa!!!!     Filmaffinity 

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s