Hitzaldi-elkarrizketa Fernando García Pañedarekin “Zuri beltzeko idazkera”

PORTADA

Santurtziko 2016ko Liburu Azokarako (maiatzaren 6-15) udaleko Kultura Arloak kultura-jarduera batzuk antolatu ditu eta Fernando García Pañeda Bilboko idazlearekin izango den hitzaldi-elkarrizketa nabarmendu nahi dugu, zeinetan Operación Black Death liburuaren gainean arituko den.

Zuri beltzeko idazkera” izena duen hitzaldia Azokari hasiera emango dion egun berean izango da, hots, maiatzaren 6an 19:30ean, Casa Torre Jauregian (Higarillo Aretoa).

Guk, gure aldetik, eta atariko gisa Fernando García Pañedak El Bolintxi Liburutegietako Aldizkari Digitalari eman dion elkarrizketa eskaini nahi dizuegu, zeinen bidez, inolako zalantzarik gabe, idazlea hobeto ezagutuko duzuen.

PAÑEDA 1Fernando García Pañeda idazleak El Bolintxi Liburutegietako Aldizkari Digitalari eman dion elkarrizketa, zeinetan literatura-jarduneko datu batzuk jakinarazten dizkigun.

Noiztik idazten duzu, Fernando?

Haurtzaroan hasi nintzen idazten, irakurtzen hasi eta gutxira. Jaiotzean berez dakargun bulka dela uste dut. Oso goiz bildu nituen ipuin pila imitatzeko asmoz egin nuen. Maitagarriak, zaldunak, baso sorginduak, magia… Coca-Colak antolatzen zituen idazketa-lehiaketek gogoa kendu zidaten arte. Nik neure ipuina aurkezten nuen, baina idazlan lauak nahi zituzten. Ipuina bueltan etortzen zitzaidanez, 10a urratua eta azpian 9a zeukala, sekula ez nuen gutxienekoa lortzen. Hortaz, nerabezaroan olerkiari ekin nion, sinbolistak, ultraistak eta 27koak ezagutu nituenean… baina inoiz ez nuen baleko maila lortu, edo horrelaxe uste izan nuen.

Eta egunen batean, idazteari ekin zenion. Zergatik hartu zenuen erabakia? Zerk bultzatu zintuen? Eragilerik izan zen edo, beste barik, txikitatik gogoan izan zenuen hura praktikan jartzeko unea heldua zela pentsatu zenuen? (gertaera, egoera, inguruabarra, irakurketak…, pertsonaren bat…)

Ez zen eragile zehatzik izan. Ideia pilaketa izan zen. Hainbeste irakurri ostean, Alonso Quijanoren modura edo, gertaerak, bidaiak, ikasitakoak, harreman pertsonalak eta bizitzaren beste hainbat kontu ikusten hasi nintzen, murgiltzeko mundu paralelo gisa. Eleberrietan, azken batean, irakurlea idazleak sortutako munduan sartzen da eta beretzat hartzen du lanaren orrietan zehar. Lehenengoa mediku batek Portugaleteko hiribilduak azken gerra karlistan izan zuen setioan idatzi zuen egunerokoa izan zen eta gero 90ko hamarkadan Turkian egindako bidaia bitxia. Gertaera hauek, bizitza errealeko pertsonaia eta gorabeherekin irutean, irakurlearen irudimena eta adimenari eskaintzen zaion mundu desberdina itxuratzen dute. Eta jaiotzatik hitzetan eta ideietan biltzeko dakargun bulkak gainontzekoa egiten du: arkatza, koadernoa eta denbora.

Funtzionario lan egiten duzu lanaldi osoz, familiaz arduratzen zara eta gainera idatzi egiten duzu. Nola lortzen duzu? Nondik ateratzen duzu astia?

Denbora tarte handiena loari kentzen diot gauez edo asteburuetan goiz esnatuta, eta gainontzekoa tarte sinesgaitzenak baliatuz, metro edo autobusez egiten ditudan bidaietan edo mediku kontsulta gelan zain nagoela, adibidez.

FRASE 1-Definitiva

Ustez pertsona diziplinatua zara. Nola antolatzen duzu idazteko lana?

Diziplinak kaosean ez itotzen laguntzen dit. Izan ere, dudan denbora eta idazteko baldintzak aldizkakoak, urriak eta antolaketa gabekoak dira. Esaten dudan bezala, ideiak eta hitzak buruan ditut eta paperean jartzeko astia behar dut.

Baduzu nolabaiteko ohiturarik idaztean? Zerk inguratzen zaitu giroan sartzeko?

Bat ere ez, ez daukat eta ezin dut izan ohiturarik, belaunen gainean egonkortasunik gabe zein sukaldeko mahaian, jendeak eta zaratak inguraturik, idazten baitut, zarama biltzeko kamioia ondoan edo taberna bateko paperezko ahozapian. Baina, ahal dudanean, koadernoa, arkatzak eta hiztegiak eta kafeontzia hurbil idazten dut, erabateko isiltasunean. Horixe da egoera egokiena.

Aski ezaguna da Jane Austen-i diozun debozioa, baina beste zeintzuk idazlek eragin eta eragiten dizute lanetan?

Nik behar den modura ikasi nuen irakurtzen, XIX. mendeko eleberrigileekin. Bai Baroja eta 98ko gainontzekoak bezalako espainiarrak, bai Galdós, Valle-Inclán, Hugo edo Dumas frantziarrak edo Austen edo Dickens ingelesak. Hortxe dago oinarria nire ustez, baina irakurketa mota guztiek eta zerbait interesgarri dutela uste izan dudan edozein idazlek utzi didate aztarna, olerkitik umorera, existentzialistatik erromantikora, Machadotik hasita Wodehousera, Fitzgeraldetik Pérez-Revertera. Hitz batez, eragin guztiak eta bat ere ez.

Zure liburuak irakurtzean, hainbat literatura generori heltzen diozula atzematen da. Zure azken eleberria akzioz betetako espioitza-thrillerra dela esan liteke. Oraingoan zergatik thrillerra, Fernando? Nola sortu zen ideia?

Nire ustez esan berri dudanagatik. Ez daukat eragin zehatzik eta aldi berean irakurri dudan guztia barneratu da nire lanetan nolabait. Neure burua beti izan dut idazten duen irakurletzat. Aurrez ezin igarri daitekeen modura idazten duen irakurle basatia naiz. Ideia bat, edonolakoa izanda ere, barru-barrura heltzen bazait eta idazteko beharra sentitzen badut, bukaeraraino joango naiz.

Oraingo honetan, Kanpo Arazoetarako Ministerioak idatzitako txostena izan zen, zeinetan Bigarren Mundu Gerran naziek indarrez ebatsitako ondarea sakabanatzean espainiarren parte hartzea zein izan zen adierazten zen. Txosten honetan dozena bat eleberri idazteko historiak daude. Neuk bat hartu nuen, Bilboko portuan atxikita izan zen eta joan-etorrietan burokrazia-trabak, diplomazia-protestak eta espioitza-azpijokoak tarteko galdu zen lan-bilduma. Gero, istorioa aurrera egin ahala, arma biologikoen gaineko ikerketarekin, Espainian ere izan zena, eta erresistentziako jarduerekin, Cométe taldearena adibidez, hasi zen nahasten.

FRASE 2-Definitiva

Kontatzen diguzun istorioa II. Mundu Gerrako azken hilabete lazgarrietan gertatzen da. Zergatik une historiko horretan eta ez beste batean, adibidez, “Gerra Hotzean”?

Hasieran harrapatu ninduen historiak zehaztu zuen, une historiko horretan gertatzen baitzen. Bestetik, hobeto ezagutzen dut garaia hori eta beste garai batzuetako, adibidez Gerra Hotzeko, baino datu gehiago daukat. Istorio bat idazten hasten naizenean, hala garaikidea nola aspaldikoa, aurretiko ezagutzatik abiatzen naiz, ziurrago sentitzen naizelako, eta hortik aurrera egiten dudana zera da: ezagutza handitu eta aurreko oinarriaren gainean ikertu.

Eleberriaren gertakizuna zergatik dago Euskal Herrian eta inguruan girotua? Zein harreman du “Cométe ihes-sarearekin?

Gerran sare batzuk antolatu ziren eta jarduera guztien helburua bera zen: nazien erregimenetik ihes egin nahi zuten errefuxiatuei, gerrako presoei, beheratutako pilotuei eta gainontzekoei lagundu Espainiara pasatzeko, gero beren herrialdera edo lurralde segurura joan ahal izateko, eta horretarako Pirinioetan zehar zeuden ibilbide batzuk erabiltzen zituzten. Cométe sareak, zehazki, Angleteko etxe batean antolatzen zituen “igaroaldiak” eta Hendaia ondoan dagoen herri txiki batetik abiatu, Urrugne edo Urruñatik, Bidasoa zeharkatu, Errenteri eta Oiartzunetik pasatu eta Donostiara heltzen ziren. Hau da, beren jarduerak Euskal Herrian burutzen zituzten, mugaren alde batean eta bestean.

FRASE 3-Definitiva

Zure kontakizunean agertzen diren gauza eta tresnak zein zehatz deskribatzen dituzun deigarria da, nondik dator ezagutza hori? XIX. mendeko literatura errealistaren eraginez egindako garai horretako ikerketa sakonaren emaitza ote da?

Bai, literatura errealistaren eragina argia da. Iraganean girotutako eleberria denez, egoki iruditzen zait irakurlea dagokion garaian kokatzea, hala pertsonaien jokaeran nola beren bizimoduan, lekuetan, jantzietan, egunerokoan eta une hartako gertaera historikoetan, jakina. Izan ere, aurretiko ezagutzatik abiatu arren, xehetasun horiek ezagutzeak ikerketa eta dokumentazio-lan zorrotza eskatzen du. Idazlearen lanaren alderdi bat da, eta niretzat batere desatsegina ez dena, oso aberasgarria delako zentzu guztietan. Datu-bilketarako lanak, garai hartako dokumentuetan murgildurik, hala nola, egunkari eta aldizkarietan, Interneten, liburutegietan…, sasoian eta adi mantentzen dizu burua istorioa sortzean.

Eta bukatzeko, Fernando, esaguzu, zertan ari zara orain? Zeintzuk dira zure hurrengo egitasmoak?

Bada, berriz ere, beste biraketa bat. Persuasión lanaren antzeko istorio batean nabil (bai, berriro Austen), bigarren aukeretako, heldutasun eta giza-harremanetako istorioa, baina XXI. mendean girotua. Ideia gehiago badut ere, banan-banan hartzen ditut eta sen literarioak uzten didan ondoen sortzen dut.

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s