Cervantes Espainiako Ondare Bibliografikoaren Liburutegi Birtualean

00 MINIATURA 1Aurten 400 urte betetzen dira Miguel de Cervantes Saavedra (Alcalá de Henares 1547 – Madril 1616ko apirilaren 22a) soldadu, olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea hil zela, “Lepantoko besamotza” izenaz ere ezaguna.

Horren urteurren garrantzitsua ospatzeko Espainia eta mundu osoko erakunde publiko eta pribatuek ekimen ugariz osatutako (erakusketak, kontzertuak, antzerkia, dantza, zinea…)  programa antolatu dute urte osorako, idazle unibertsalenaren bizitza, lan eta garaira gerturatuko gaituena.

00 APAISADA

Bereziki deigarri egin zaigu Espainiako Ondare Bibliografikoaren Liburutegi BirtualakCervantes OBLBn” izenburupean antolatutako erakusketa.

Liburutegiak berak eta Espainiako zenbait erakundek egindako bilketa- eta dokumentazio-lan eskerga eta bikain honetan Cervantesi dagozkion funtsak eskaintzen dira modu birtualean, egileari buruzko informazio eta guzti.

Egitasmo honetan parte hartu duten erakundeetatik hurrengo hauek nabarmendu daitezke eskainitako funtsen kopuru eta garrantziagatik:

Hurrengo lerrootan 169 lanez osatutako bilduma cervantestar bikain honek erakusketa birtualean eskaintzen dituen hainbat funtsetako batzuk dituzue ikusgai (biografiak, ikasketa-lanak, egokitzapenak, umeentzako egokitzapenak, antzerki-lanak, olerkiak, aldizkarien ale monografikoak, argazkiak, laminak, margoak, material kartografikoa, literatur-lehiaketak, hitzaldiak, eratorritako lanak, beste egile batzuen Kixoteak eta abar). Hona hemen:

CERVANTES-EN LANAK

KIXOTE UMEENTZAT ETA CERVANTES-EN BIOGRAFIAK

IKERKETA/SAIAKERAK ETA BILDUMA-ARGITALPENAK

IRUDIGILEAK: IRUDI ORRIAK

IRUDIGILEAK: URMARGOLANAK

IRUDIGILEAK: KALKOGRAFIAK

IRUDIDUN LEHENENGO ARGITALPEN ESPAINIARREN MARRAZKIAK

MATERIAL GRAFIKOAK

Mapa de una porción del Reyno de España que comprehende los parages por donde anduvo Don Quijote, y los sitios de sus aventuras, Tomás Lopezek marraztua Iturria: “Kixoteren irudi-bankua www.qbi2005.com"

Mapa de una porción del Reyno de España que comprehende los parages por donde anduvo Don Quijote, y los sitios de sus aventuras, Tomás Lopezek marraztua
Iturria: “Kixoteren irudi-bankua www.qbi2005.com

 BESTE KIXOTE BATZUK

El ingenioso hidalgo Don Quixote de la Mancha Alonso Fernández de Avellaneda Lizentziatuak egina Iturria: “Kixoteren irudi-bankua www.qbi2005.com"

El ingenioso hidalgo Don Quixote de la Mancha
Alonso Fernández de Avellaneda Lizentziatuak egina
Iturria: “Kixoteren irudi-bankua www.qbi2005.com

Ez dugu iruzkin hau amaitu nahi gertakizun literario honek, Miguel de Cervantesen heriotzak, Liburuaren Nazioarteko Egunaren jatorriarekin zerikusia duela esan gabe, bat egiten baitu literatura unibertsaleko bi idazle nabarmenen heriotzarekin, Inca Garcilaso de la Vega eta William Shakespeare antzerkigile eta olerkari ingeles paregabearen heriotzarekin hain zuzen.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s