5 liburu balioetan hezteko

09 Te puede interesar-CARLOSMartxoko artikulu batean, Educación 3.0 aldizkari digitalak 5 liburu hezigarri eskaintzen ditu. Liburuak umeei, irakasleei eta familiei zuzenduta daude seme-alaben eta ikasleen heziketan gidatzeko

Laguntasuna, tolerantzia, errespetua edo pazientzia lantzen duten liburu hauek umeei lagunduko diete osasuntsu eta zoriontsu hazteko, irakurzaletasuna sustatzen duten bitartean.

Lehenengo 3 liburuak umeei zuzenduta daude eta azken biak, ordea, irakasleak edo gurasoak irakurtzeko dira; izan ere, lantzen dituzten balioak txikitatik txertatu behar dira hala eskolan, nola etxean.

  1. El abrazo del árbol

Ana Alcoleak idatzitako liburuak ekologia eta ingurumena, laguntasuna, autoestimua, ekimena eta adorea lantzen ditu Miguelen istorioaren bidez;  beldurti xamarra den mutikoaren beldur handiena eskolarako bidean dagoen zuhaitza da. Hala ere, halako batean txakurra adar eta sustraien artean desagertuko da eta beldurrei egin beharko die aurre bere bila joateko…

  1. El sueño de Lu Shzu

Ricardo Gómezek idatzitako lanak haurren esplotazioa eta lana jorratzen ditu.  Jostailu lantegi batean erdigatibutzan lan egiten duen neska baten istorioa kontatzen du. Hasieran, panpinentzako pieza txikiak muntatu behar zituen, baina, hazitakoan, paketatzeaz arduratu zen eta orduantxe maitemindu zen jostailuez. Hortaz, plana asmatu zuen bere panpina lortzeko…

  1. El mago de Oz
Irudiaren iturria : www.educaciontrespuntocero.com

Irudiaren iturria : www.educaciontrespuntocero.com

Lyman Frank Baum-en lan honek laguntasuna, adorea edo ontasuna jorratzen ditu. Dorothy eta Toto txakurraren abenturak kontatzen ditu Esmeralda hirirako bidean, zeinetan Txorimaloarekin, Latorrizko Gizonarekin eta Lehoi Koldarrarekin egingo duten topo. Guztiak doaz Oz aztiaren bila beren desirak lortzeko: etxerako bidea, burmuina, bihotza eta ausardia aurkitzea hurrenez hurren…

  1. Educar es convivir

Martín Solbesek, Mª Teresa Castilla Mesak eta Eduardo Vila Merinok idatzi duten lanak elkarbizitza eta gatazken ebazpenari buruzko hausnarketa teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu, heziketaren ikuspuntutik abiatuta. Bitartekaritza eta bakearen kultura sustatzeko gaitasunen garapena, komunitatearen garapenerako heziketa arloko profesionalen rol politikoa edo hiritartasunerako hezkuntza eta kulturartekotasuna jorratzen ditu.

  1. Estrategia para educar en valores : Propuestas de actuación con adolescentes

Mª Angeles Hernandok idatzitako liburuak nerabeekin lan egiten duten guztientzako lanabes erabilgarria izateko asmoa du. Neska-mutilak ume izateari uzten dioten aro honetan pairatzen dituzten aldaketei eta bizi dituzten egoera berriei erantzuna eman behar die hezkuntzak, hots, erabakiak hartzeko eta zenbait gairen gainean iritzia emateko gaitasuna, bai eta ziurtasun eza ere…

Zerrenda hau osatzen duten liburuak laster izango dira Santurtziko Udal Liburutegien Sarean eta Liburutegi Nagusian izango dituzue eskuragai kontsulta egin edota maileguan hartzeko.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s