2016ko Liburu Azoka

MINIATURAMaiatza tradizio handiko kultura jarduera garrantzitsu batez hasiko da Santurtzin: Liburu azoka.

Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatzen duen azoka honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesa eta Santurtziko Udaleko Kultura Arloaren eta Euskadiko Editoreen Elkartearen laguntza du.

03 IMAGEN

Maiatzaren 6tik 15era, Parke Nagusiaren albo batean, euskarazko eta gaztelaniazko argitalpen berriak eta euskal diskografia erosi ahal izango dira % 10 merkeago, bai eta liburu zaharrak eta aukerakoak ere, liburuak erakusteko eta saltzeko jarriko diren 15 salguneetan. Haien artean, Santurtziko Zazo Liburutegiak aurten ere jarriko duena nabarmendu nahi dugu.

Oraingo honetan, informazio-panelak eta argazkiak dituen Bertso-paperei buruzko erakusketa ikusi ahal izango dugu.

Udaleko Kultura Arloak azokarako egin duen egitarauaren barruan idazleen sinadurak, liburuen aurkezpenak eta burutuko diren kultura jarduerak izango dira.

Azokaren ordutegia honakoa da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s