LIBURUAREN EGUNA 2016

lamina-flash DEFINITIVAOhikoa denez, apirilaren 23an San Jorge eta “Liburuaren Eguna” ospatzeko, Udal Liburutegien Sareak bere irakurleei gure jardunarekin zerikusia duen oparitxo bana emango die.

Aurten, 2016an, oso opari berezia prestatu dugu: José Pérez de Castro margolariaren bi tintatako litografia, zeinetan Peñota eta herriko erdigunearen artean zegoen Los Paloseko uharria ikusten den.

lamina-flash DEFINITIVA

Irudian uharri honetan zegoen arku naturala dago. Arkua, alde horretako kostaldearekin gertatu den bezala, desagertu egin da eta haren azpitik igarota eta marea behera, Santurtzira heltzen zen oinez. Horren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, “El Bolintxi” Santurtziko liburutegietako aldizkari digitalera jo dezakezue.

Irudia, 44×31 zentimetrokoa, Conqueror markako 220 gramoko paperean eginda dago. Sareko liburutegi guztietan egongo da eskuragai hilaren 22an eta Liburutegi Nagusian goizez 23an, ale guztiak amaitu arte.

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s