Manuel Maria Smithek diseinatutako hilerriak Muskizen

10 En el entornoGizakiak beti zaindu izan ditu hildakoak. Errespetua dela, beldurra dela egia da azken bizitokirako

beti eskaini diela aukera zabala: piramideak, tumuluak, hilkutxak, zistak, katakonbak, harrespilak eta abar, gaur egun ezagutzen ditugun hilerrietara heldu arte. Hala ere, hilerriak ere ez dira toki guztietan berdin zaintzen. Zorionez, Muskizko herriak txukun egin nahi izan zituen La Jerrolada eta San Julianeko hilerriak eta horregatik enkargatu zizkion Manuel Maria Smith Ibarra arkitektoari, garai hartako arkitekto ospetsuenetakoari… eta ziur aski, garestienetakoa ere bai.

La Jerroladako hilerria (Muskiz).Sarrera, Manuel María Smithen diseinua Irudiaren iturria: km-130.blogspot.com.

La Jerroladako hilerria (Muskiz).Sarrera, Manuel María Smithen diseinua
Irudiaren iturria: km-130.blogspot.com.

La Jerroladako hilerria

Edonola ere, Smithek 1907an hilerri modernista eraiki zuen La Jerroladan, zehatz-mehatz mendi-hegalean. Beheko aldean sarrera monumentala du, atari estali moduko bat, zeinetara heltzeko zutabe bakar baten gainean dagoen bost arkiboldatun arku zorrotza zeharkatu behar den.

La Jerroladako hilerria (Muskiz). Manuel María Smith. Sarrera eta Salvador Leturioren panteoia. Irudiaren iturria: “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia”. Gorka Pérez de la Peña Oleaga

La Jerroladako hilerria (Muskiz). Manuel María Smith. Sarrera eta Salvador Leturioren panteoia.
Irudiaren iturria: “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia”. Gorka Pérez de la Peña Oleaga

Sarrera ez ezik, hilerriak beste bi elementu berezi ere baditu: Salvador Leturio parrokoarentzat eraikitako panteoia eta hilerria bera inguratzen duen hesia, fatxada nagusian, goiko partean, burdin sare dotorea duena.

Salvador Leturioren panteoia La Jerroladan. Aurreko eta alboko bistak, oinplanoak eta atalak Irudiaren iturria: “Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto” Maite Paliza Monduate.

Salvador Leturioren panteoia La Jerroladan. Aurreko eta alboko bistak, oinplanoak eta atalak
Irudiaren iturria: “Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto” Maite Paliza Monduate

San Julianeko hilerria

San Julianerako ere proiektu dotorea egin zen, Viena aldeko sezesionismoa gogora dakarkigun lerro garbidun esparrua, eta hitzak gaizki-ulertuak sor ditzakeenez hemen duzue kontzeptua ulertzen lagunduko dizuen esteka hau.

San Julianeko hilerria (Muskiz). Sarrera, Manuel María Smithen diseinua Irudiaren iturria: km-130.blogspot.com.

San Julianeko hilerria (Muskiz). Sarrera, Manuel María Smithen diseinua
Irudiaren iturria: km-130.blogspot.com.

San Julianeko hilerria. Aurreko aldea eta atzeko eta alboetako fatxadak eta kapera. Irudiaren iturria: “Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto” Maite Paliza Monduate

San Julianeko hilerria. Aurreko aldea eta atzeko eta alboetako fatxadak eta kapera.
Irudiaren iturria: “Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto” Maite Paliza Monduate

Laburbilduz, ikusteko moduko eraikin ederrak, Santurtzitik gertu-gertu gainera.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s