Jon Gotzon Etxebarria Martin (1934-1996), lehenengo euskaltzain santurtziarra

Denok dugu Andolin Eguskitza gogoan, goizegi hil zen Euskaltzaindiako kide santurtziarra, zeinen izena udalerriak parke bati eman zion. Ez da horren ezaguna, ordea,

atal honetara dakargun euskaldunberri honen figura. Lan handia egin zuen euskal munduan, klasikoen lanak itzuli ez ezik, hamaika artikulu idatzi zituen, bai eta olerki-sorta bat argitaratu ere Diraukit izengoitiaz. Hori guztia garai latzetan egin zuen, gainera.

1934ko otsailaren 7an jaio zen Fermin Reparaz kalean. Ama santurtziar eta aita ortuellarraren semea (hogeita hamar urte lehenago udalerri honetako herria) hirugarrena zen zazpi laguneko familian. 12 urte zituela Arteako seminarioan (Arratia) sartu zen, non kide euskaldunak ezagututa, euskara ikastea erabaki zuen.

03 IMAGEN 1 Sin-título-1

1955ean lehenengo artikuluak argitaratzen hasi zen eta handik hiru urtera lehenengo olerkiak. Latinez eta grezieraz ere bazekienez klasikoen lanak euskaratu zituen, horiek Bilboko San Anton elizan On Klaudio Gallastegiren gidaritzapean osatutako talde eta argitaletxean argitaratu zituelarik. Argitaletxea itxi zutenean, jarduera honi eutsi zion “off-set”-a erabiliz berak argitaratzen zuen “Excerpta” aldizkariaren bidez.

1966ko azaroaren 25ean Euskaltzaindiako kide urgazle izendatu zuten eta euskararen batasunari buruz orduan pil-pilean zeuden eztabaidetan aktiboki hartu zuen parte.

1975ean, dagoeneko ezkonduta, euskara eta euskal literatura irakasle ibili zen Gernikako Seber Altube ikastolan eta institutuan. Baina ez zuen idazkuntza baztertu eta lan biak uztartu zituen 1996ko otsailaren 17an hil zen arte.

Jon Gotzon, jertse argia duela, Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan. Irudiaren iturria: “Jon Gotzon Etxebarria” Angel Zelaieta

Jon Gotzon, jertse argia duela, Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldi batzuetan.
Irudiaren iturria: “Jon Gotzon Etxebarria” Angel Zelaieta

Jon Gotzon Etxebarriaren bizitza eta obraz gehiago jakin nahi baduzu, Angel Zelaietak idatzi eta Bidegileak Bilduman argitaratu zuen “Jon Gotzon Etxebarria” alea online irakurri edo deskargatu dezakezu.

Bestalde, euskaratu zituen testuen zerrenda “Nor da Nor” datu baserako esteka honetan duzu.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s