Javi Navas: Nire mundua, nire liburuak

MINIATURADuela urte bete kirolari santurtziar bat deskubritu genuen, Javi Navas, Madrilen pertika-jauzian entrenatzailea eta aldi berean idazlea dena.

Oraingo honetan egileak berak ekarriko dizkigu “Aventuras y fantasia” bildumaren barruan idatzi dituen hiru eleberriak. Azaldu digunaren arabera denak independienteak dira baina pertsonaia batzuk eurenak ez diren abenturatan ere sartu dira. Horrela bada, irakurtzean hurrenkera jakin bati jarraitzea gomendatzen du, nahiz eta ez den ezinbestekoa zorrotz gordetzea.

La Torre de la Sabiduría

Lehenengo eta behin, Mikelekin batera abiatu beharko zenuke Jakinduriaren Dorrearen bila. Ez utzi bakarrik, bere ametsetako batean erori da eta orain ulertzen ez duen mundu batean dago galduta eta beharbada, arazoetan sar daiteke”.

03 IMAGEN 1

Abuelos y nietos contra los extraterrestres

Horren ostean, extralurtarrek Santurtziko Serantes mendian dagoen bikote bat bahituko dute. Horien seme-alabek eta gurasoek dena ikusiko dute eta ikaratuta egongo diren arren, erreskatatzen ahaleginduko dira Aiton-amonek eta seme-alabek extralurtarren aurka jardungo dute borroka desorekatu batean (bigarren argitalpena aurrekoaren berridazketa da eta hura baino luzeagoa. Oraingo honetan etsaiei mundu fantastiko eta planeta arrotzetan egingo diete aurre”.

04 IMAGEN 2

Bigarren argitalpena aurrekoaren berridazketa da, bertsio hobetua.

Mascotas y fieras

Handik urte batzuetara Madrileko mendilerroko urbanizazio batean zerbait larria gertatuko da: behi batzuk hilda eta zatitan puskatuta agertuko dira. Jendea beldur izango da, uste duelako maskotak eta mendietan bizi diren piztiak bat-batean oldartu direlako. Inguruko herritarrak arrisku larrian egongo dira.

Gainera, urbanizazioko familia batek sekretu bat gorde du urtetan belaunaldiz belaunaldi: inguru horretan eurek bakarrik ezagutu eta erabiltzen duten tunel-sare bat dago, baina orain besteren batek aurkitu du eta helburu ilunetarako erabiltzen ari da. Rubenek eta aitonak ikerketa arriskutsu bati ekingo diote animaliei zer gertatu zaien jakin eta poliziak tunelak aurkitu eta itxi ez ditzan”.

05 IMAGEN 3

Javi Navasek umorea, fantasia eta teknologia uztartzen ditu naturaz, ibaiez eta lakuez inguratutako munduetan… non-eta egileak gogoko dituen lekuetan.

“Toki bat bada, zuhaitz erraldoien punturik gorenean, non bi talde lehian ari diren pilota bat lortu nahian adar, liana eta hosto elastiko handiz egindako kantxa batean. Inguruan enborretan adar eta hostoz egindako etxetxoak daude. Tximino txiki eta bihurriek janaria lapurtzen dute etxeetako leihoetatik sartuz. Eta mundua ezagutu nahi duten bidaiariak zuhaitzez egindako kaitik abiatu daitezke haizeak mugitutako hostoetan etzanda edo zomorro eta hegaztiek desbideratutako polen-aleen gainean. Oraindik ez daukat argi horiek erraldoiak diren ala pertsonak diren txikiagotu egin direnak zuhaitz-hirira heldu direnean. Esnatzen zarenean, zuhaitzak zure inguruan aterpe bat izango du eraikita eta nahi baduzu, horixe izan daiteke zure etxea.

Enborrik lodienek tunel bat gordetzen dute barruan. Behin barruan, aire-ufada batek bertatik behera eramango zaitu lurrazpiko mundu bateraino. Hor galeriez lotutako hiriak aurkituko dituzu, non jauzika baino ezin den ibili botilei esker, elastikotasun handiko azalerak, indar handiz bultzatu egiten zaituztenak, hegan bazeunde bezala.

Hiri handienean Liburutegi Nagusia dago, unibertso osoan dagoen jakinduria guztia biltzen duen tokia; mundu zibilizatu bakoitzean adarrak ezkutatzen dira, Jakinduriaren Dorreak. Denok bisitatu ditzakezue liburu itxura hartuta ezkutatzen dituzten altxorrak, baina eurok aurkitzea izango da, hain zuzen, abentura, ez baituzu eskuratzeko maparik izango.

Dorreetako bat Aorsan dago, grisen planetan: Grisak gizakiak bahitu eta esperimentu genetikoen bidez torturatzen dituzten izaki beldurgarriak dira. Ez dira berez gaiztoak, baina ongia eta gaizkiari buruz dituzten kontzeptua eta gurea “desberdin” samarrak dira.

Eta zer esango dizuet Flotawndoz? Lotura elastikoen bidez elkarri lotutako ehunka itsasontzik osatzen duten irlaz. Zure txalupatxoa olatuaren gandorrean gora doanean hiri osoa eta inguratzen zaituen itsasoa ikus dezakezu, haraneko toki sakoneraino heltzen denean, berriz, hiria altxatu eta zure gainean abailtzen da, dena gainean eroriko zaizula sentiaraziz.

Ehunka metro beherago eta kupula gardenez babestuz Mojadia dago, argindarra eta beroa sortzeko urazpiko sumendi baten indarra erabiltzen duen hiria.

Baina hori guztia ez da urre. Dimentsio paralelo batean amesgaizto bat duzu zain, toki beldurgarri bat. Kontuz!!. Deskuiduan ataria zeharkatuz gero, iluntasunik ilunena aurkituko duzu, zulorik beltzena. Bertan hortzak eta atzaparrak daude zure zain. Bertan samina eta sufrimendua aurkituko dituzu. Hobe zenukeen etxean geratu izan bazina izaren azpian ezkutatuta, ezin izango duzu-eta txoko beldurgarri horretatik alde egin.

Sinesgaitza den arren, mundu horiek egon badaude. Neuk idatzi ditut eta ordutik, gorpuztu egin dira. Zure zain daude Santurtziko Liburutegi Nagusiaren apaletan ezkutatuta eta euren mugak zabaldu eta gurekin jarraitzeko ezinbestekoa da zeuk irakurri eta euren berri izatea.

Ziur gaude laster laugarren alea izango duen bilduma hau gozatzeko erronka onartu egingo duzuela.

Behin hasita, ezin dut gelditu eta Madrileko Kirol Errendimendu Handiko Zentroan pertika-jauzi entrenatzaile gisa egiten dudan lanak uzten didan aisialdia idazteko erabiltzen dut. 2016Ko apirilerako abentura eta fantasiazko nire laugarren liburua argitaratuko dut (zientzaia-fikzio eta beldurrarekin batera gehien gustatzen zaidan generoa da). Liburuak “Nair de Morton. Los jinetes blancos” izenburua izango du eta bai liburu honi eta bai gainontzekoei buruzko infornazioa nire webgunean aurkituko duzu.

Hona hemen liburuaren argumentua:

Nair konplexuz beterik dago, eta hamaseiak beteteko irrikan dago hautaketa-probak gainditu eta zaldizko izateko. Proban zezen handi bat otzandu beharko da bere gainean ibili ahal izateko. Zaldizkoak heroiak dira irlan, eurei esker bizi baitira han lasai. Baina gurasoek ez diote Nairi aurkezteko baimenik emango, oso arriskutsua izan daitekeelako, besteak beste, olatu erraldoi, itsas-krokodilo eta marrazo zuri handi-handiei egin beharko baitie aurre. Hala ere, mutikoak bereak eta bi egingo ditu bere ametsa gauza dadin.

Baina fikzio literatura ez ezik, besterik ere egiten du.

Horiez gain, pertika jauzian entrenatzeari buruzko bi liburu argitaratu ditut, “El salto con pértiga explicado a principiantes, familiares y amigos» eta «El entrenamiento del salto con pértiga. La planificación». Apirilean hirugarren alea argitaratuko dut «El entrenamiento del salto con pértiga. Programación del ciclo invernal» hain zuzen.

“Hamaika dira buruan ditudan egitasmoak paperera noiz eramango zain, beraz, istorio hau oraindik ez da amaitu”.

Liburutegi Nagusia

Utzi iruzkina