Irakurzale Kluba. Hirugarren Edizioa 2015-2016. Balorazioa

12 Club de LecturaLau hilabetez gogor jardun ondoren, Irakurzale Klubaren hirugarren edizioa, Liburutegien Sareak antolatua, amaitu egin da.

Eta esperientzia atsegin eta aberasgarri honi agur egiteko, edizioaren balorazioaren berri eman nahi dizuegu, etorkizunean egingo diren beste jarduera batzuetarako baliagarri izango delakoan.

Lau hil hauetan zortzi saio izan ditugu (hamabost egunean behin) Casa Torre Jauregiko Rompeolas aretoan, non luze mintzatu garen aldez aurretik dinamizatzaileak Iván Repila oinarrizko irizpideei jarraituz (testu ez oso luzeak eta literatur genero anitzekoak) aukeratutako liburuez.

Horiek aintzat hartuta Ivanek, literaturan aditua bera, liburu eta egile aukera bikaina jarri zuen gure esku, hurrengo liburu hauek hain zuzen:

  • El gran cuaderno, Agota Kristof
  • Modelos animales, Aixa de la Cruz
  • Novela de ajedrez, Stefan Zweig
  • La amiga estupenda, Elena Ferrante
  • Plop, Rafael Pinedo y Cicatriz, Sara Mesa
  • Maus, Art Spiegelman
  • Esperando a Godot, Samuel Beckett
  • Matar a un ruiseñor, Harper Lee

Lan hauei esker, irakurleek aukera izan dute irakurzaletasuna handiagotu eta euren liburutegi pertsonaleko mugak zabaltzeko, irakurritako liburuak eta horien egile gehienak ez baitira oso ezagunak.

Horren adibide, klubeko partaideek azken saioaren amaieran bete zuten “gogobetetasun inkestan” emandako erantzunak:

“Oso esperientzia atsegina izan da. Dena dela, saioetarako epe luzeagoa jarriko nuke. Hasieran ez genuen asko parte hartzen elkar ezagutzen ez genuelako baina azken saioetan iritzi asko entzun dira, lotsa ahaztu eta esandakoei etekin handia atera diegu”.

Hala ere, meritua solasaldiaren dinamizatzailearena izan da, bikaina! Hurrengoetan ere bera taldeburu”

filigrana

Orokorrean ona iruditu zait. Bereziki liburuen aukeraketa eta parte-hartzaileen profila gustatu zaizkit”

filigrana

“Ivan Repila profesional bikaina da eta lan aparta egiten du. Proposatu dizkigun liburuak ezin hobeak izan dira. Irrikan nago hurrengo edizioetan parte hartzeko!

Aurten saio gehiago egin nahiko nuke. Adibidez, maiatzera arte luza liteke”

filigrana

Erantzun hauetatik, hurrengo hauek nabarmendu nahi ditugu:

  1. Irakurzale Klubaren balorazio altua edo oso altua
  2. Espektatibak erabat beteta
  3. Esperientzia ahalik eta lasterren errepikatzeko interes orokorra.
  4. Mirespena Ivan Repila dinamizatzailearen profesionaltasun eta egindako lanarekiko.

Horrela bada, Ivan Repilaren lanaz eta dinamizatzaile gisa egiten duenaz edo gure klubeko aurreko edizioez gehiago jakin nahi baduzu “El Bolintxi” aldizkari digitalean “Irakurle Klubaren bigarren edizioaren balorazioa” izenburudun artikulua irakur daiteke.

Iván Repila

Iván Repila

Bestalde, ez dugu iruzkin hau amaitu nahi Ana G. gure kidearen eskuzabaltasun eta lan bikaina aipatu gabe, klubaren hasiera-hasieratik prest egon baita saioen inguruko kronika idazteko, egunez egun bertan landutako liburuez esandakoen berri emanez.

Konklusio gisa, hurrengo puntu hauek nabarmendu nahiko genituzke:

  • Aukeratutako liburuez deigarria izan da testuek erakutsitako gordintasuna, torturaren deskribapen zehatza eta guzti irakurri da eta. Orokorrean, egoera horiek protagonistek muturreko egoerei aurre egiteko egin behar izan dituztenen deskribapenak izan dira.
  • Klubaren aurreko edizioko taldeari ezin izan zitzaion jarraipenik eman, baina badirudi beharrezkoa dela irakurleen talde iraunkorrak sortzea, jarduera hau ikasketa-prozesu gisa sortu baitzen, non aurreko edizioko parte-hartzaileek lortutako mailan oinarrituta, liburuak aukeratu eta horietan sakontzeko aukera planteatzen zen.
  • Aurtengo irakurle-taldearen azterketatik ondoriozta daiteke nolabaiteko inhibizioa izan dutela taldean hitz egin eta parte hartzeko. Are gehiago, partaide batzuek esan dute batzuetan gainezka egin diela zenbait parte-hartzeren mailak.
  • Hala eta guztiz ere, inkestak irakurri ditugunean, ikusi dugu balorazioa oso ona izan dela eta klubaren hurrengo edizioetan parte hartzeko gogo handia dutela, beharbada, aukeratutako lanen konplexutasun maila jaitsiz.

Besterik ez. Espero dugu Santurtziko Udal Liburutegien Sareak Irakurzale Klubeko edizio gehiago antolatzea eta bertan berriro elkartzea.

10 IMAGEN 8-NUBE-CLUB DE LECTURA

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s