Hiru Kontzejuek 1794an Tomas Lopez “Erregearen mendeko lurraldeetako geografoari” bidali zioten planoa

MINIATURA1Tomas López Machuca madrildarra (1730-1802) ikasle aparta izan omen zen, izan ere, Ensenadako markesaren babesa

jaso zuen Parisen grabatu- eta geografia-ikasketak egiteko. Hantxe ezkondu zen gainera, horretarako baita maitasunaren hiria.

1760an “Foroko Gortera” itzulita, mapak egiteari ekin zion mapa zaharrak bilduz eta batez ere, herri bakoitzeko agintari erlijioso eta zibilei igorri zien inkesta luze baten bidez, non euren lurraldeko plano eta mapak bidaltzeko ere eskatu zien. Horrela bada, ez zuen landa-lanik egin eta horregatik, mapa horiek akatsez josita daude. Hala eta guztiz ere, ez zuen alferrikako lana egin, bere lanak hainbat herritako lehenengo irudi grafikoak dira eta.

“Atlas Geographico del Reyno de España e Islas adyacentes con una breve descripción de sus provincias... ” - Tomás López Irudiaren iturria: Espainiako Liburutegi Nazionala

“Atlas Geographico del Reyno de España e Islas adyacentes con una breve descripción de sus provincias… ” – Tomás López
Irudiaren iturria: Espainiako Liburutegi Nazionala

Bere inkestari erantzunez, herri askotatik puntuz osatutako lerro ziztrin batzuk baino ez zituen zirriborroa bidali zioten, beste herri batzuetatik, berriz, hori ere ez.

Hiru Kontzejuek (Santurtziko San Jorge, Sestaoko Santa Maria eta Trapaga), ordea, ez zuten horrela jokatu, eta plano ilustratu ederra bidali zioten, garai hartan gure herria osatzen zuten etxe taldeak zituena: San Jorge eliza eta badiaren inguruan Mamarigarantz doan bide nagusian eraikin batzuk eta beste etxe-talde bat Kabiezesen.

Somorrostroko harana osatzen duten zazpi kontzejuetatik Hiru Kontzejuak dituen azalerako planoa, auzo-herrietan banatuta (1794) Irudiaren iturria: Liburutegi Nazionala. Eskuizkribuen atala

Somorrostroko harana osatzen duten zazpi kontzejuetatik Hiru Kontzejuak dituen azalerako planoa, auzo-herrietan banatuta (1794)
Irudiaren iturria: Liburutegi Nazionala. Eskuizkribuen atala

Horiez gain, planoak informazio osagarria duen testua ere badu. Santurtziz hurrengo hau dago idatzita:

Kostaldeko Bateriak

Gibilis, El Campillo eta Las Cuartasen zeuden bateriak agertzen dira: ““Números 1, 2 y 3 demuestran los baluartes del pueblo sitos a orillas del mar para defensa del enemigo”.

05 IMAGEN 3 pueblo

Pilotu Nagusia

Idazkunean hurrengo hau irakur daiteke: “La S demuestra el lugar o pueblo de Santurze…. puerto de lanchas adonde sale el piloto maior a la barra a la entrada de los barcos del comercio”.

06 IMAGEN 4 recorte

Mello Almirantea

Testuak horrela dio: “El mello de donde desciende el General”. Oharrean Cristobal del Mello y Rebonza armadako jenerala aipatzen da, Diego del Mello y Villar santurtziarraren eta Maria Rebonza y Guero sestaoarraren semea. Cristobal honek “Armadun etxea” emaztearen herrian fundatzean Sestao ezarri zuen Santurtziren ordez. Emaztearen herrira ezkontzeko tradizioak gaur egunean ere bizirik dirau, ondo asko dakigun moduan.

Mello eta Rebonza armarria Irudiaren iturria: Sestao gogoan bloga

Mello eta Rebonza armarria
Irudiaren iturria: Sestao gogoan bloga

Biztanle kopurua

Idazkunaz gain, planoan, beste esku batez, toponimoak eta zenbait datu idatzi ziren, besteak beste, biztanle-kopurua: 350, 1800.ean Hiru Kontzejuek 1.230 biztanle zituzten.

San Jose de la Islako (Sestao) komentua

Planoaren beheko aldean, ezker aldean D letraz eta “Desierto de nª seª del Carmen” izenaz adierazten da karmeldar komentua zegoen tokia. Mendizabalen desamortizazioak berau desagertzea ekarri zuen eta hortaz, bertan zegoen Karmengo Amaren irudia handik atera eta Santurtzira ekarri zuten, zein San Jorge elizako aldare nagusian egon zen 1932eko suteak suntsitu zuen arte. Gaur egun elizan dagoena kopia bat da eta urtero, uztailaren 16an santurtziarrek prozesioan ateratzen dute.

Karmeldarren komentuaren olio-pintura. Carmelita de San Jose de la Rigada. Hoz de Aneroko komentuan (Kantabria) gordeta Irudiaren iturria: Sestao gogoan bloga

Karmeldarren komentuaren olio-pintura. Carmelita de San Jose de la Rigada. Hoz de Aneroko komentuan (Kantabria) gordeta
Irudiaren iturria: Sestao gogoan bloga

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s