Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

03 El asesino entre los escombrosEl asesino entre los escombros

Mahastietako Udal liburutegiak gomendatua / Mahastietako Liburutegia. El asesino entre los escombros / Rademacher, Cay. 335 or.

Inoiz argitu ez zen benetako kasu batean oinarritutako polizia-eleberri historikoa.

Hanburgo 1947. Bonbardaketak pairatu dituzten eraikin batzuetan neska baten gorpua agertuko da lepoa moztuta. Ez da errudunaren inongo zantzurik egongo, ez eta biktima identifikatzeko inongo aztarnarik ere. Ez da lekukorik azalduko eta inork ez du desagerpenik salatuko. Frank Stave inspektoreak kasu zaila izango du aurrean. Berarentzat ere ez da erraza izango, gerrak traumatizatuta bizi da, emaztea bonbardaketa batean galdu eta semea desagertu zitzaionetik. Baina izaera bertsuko hilketa batean adineko gizon baten gorpua agertzen denean, Stave konturatuko da hura ez dela azken biktima izango. James McDonald ofizial britaniarraren eta Lothar Maschke Hiriaren Ordenarako Brigadako kide baten laguntzaz inspektorea galbidera eraman dezakeen ikerketan sartuko da buru-belarri.

KONCAS:MaquetaciÛn 1Mi hermana vive sobre la repisa de la chimenea

Kabiezeseko Udal Liburutegiak gomendatua / Kabiezeseko Liburutegia.Mi hermana vive sobre la repisa de la chimenea / Pitcher, Annabel. 232 or.

Familia berreskuratzeko bereak eta bi emango dituen mutiko baten istorioa da, emozioaren ondoan umorea eta esperantza ere agertuko dituena. Jamieren ahotsa hain da indartsua, ezen irakurlea ezinbestez haren alde jarriko den mundua beraren begiekin ikusiz. Bost urte joan dira Rose Londresen izandako atentatu terrorista islamiar batean hil zenetik. Jamie nebak, artean hamar urtekoak, ezin izan du oraindik negar egin, baina badaki egin beharko lukeela, horrelaxe egin baitzuen familia osoak. Ordutik gauzak ez dira bere onera etorri: aitak gero eta sarriago emango dio edanari, amak alde egingo du familia bertan lagata, Jasminek, Roseren bikiak, jateari utziko dio eta Jamiek inork erantzungo ez dizkion makina bat galdera izango ditu. Baina egun batean telebistako iragarki bat ikusi eta dena lehengora buelta daitekeela pentsatzen hasiko da.

05 El día que se comieron a LuisEl día que se comieron a Luis

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Udal Liburutegi Nagusiak. El día que se comieron a Luis / John Fardell. 29 or. ( 3-8 urte )

“El dia que se comieron a Luis” liburuak Sara eta Luis neba-arrebekin batera munstro bereziz jositako toki batean abentura bat bizitzera eramango gaitu. Istorioak hasiera-hasieratik harrapatu eta adi izango gaitu amaitu arte. Egileak testua eta irudiak sormen handiz uztartu ditu, izan ere, horixe da istorioaren baliorik handienetakoa, istorioa erakargarri egiten duena.

Liburua irakurriz ezin hobeto pasatu ez ezik, umeek zenbait balore ikasiko dituzte, hala nola, ausardia eta adorea, bizitzaren zenbait unetan ezinbesteko lagunak.

06 RequiemRequiem. Officium defunctorum – Westminster Cathedral Choir

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Requiem. Officium defunctorum – Westminster Cathedral Choir-David Hill [Soinu-grabazioa] / Tomás Luis de Victoria. Disko 1 (CD)

Disko honek Tomas Luis de Victoriaren (1548-1611) hilen ofizioa du, baretasun triste eta ederra helarazten duen musika. Egileak 1603an konposatu zuen Espainiako Berpizkunde garaiko polifonian dagoen lan gorenenetako hau. Avilan jaio arren, Erroman, garai hartan sorkuntza-hiria, ordenatu zuten apaiz 1575eko abuztuaren 28an. Handik itzulita, Madrilgo “Las Descalzas de Santa Clara” Errege Komentuan bizi izan zen kapera-maisu eta Maria de Austria Enperatriz alargunaren, Felipe II.aren arrebaren, kapilau gisa. Izan ere, bere hileta elizkizunetan estreinatu zen Tomas Luis de Victoriaren Officium Defunctorum obra. Egileak hain zuen kristautasuna barru-barruan, ezen ez zuen lan profanorik konposatu. Argi eta garbi agertzen du obra honetan, bertan dramatismo sakon eta espresio handia ez ezik, garbitasun teknikoa eta austeritate fina ere aurki daitezkeelarik.

07 THERIS~1The rise and fall of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. The rise and fall of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars [Soinu grabazioa] / David Bowie. Disko 1 (CD)

David Bowiek (1947-2016) 1972an argitaratu zuen album iraultzaile hau, hard rock nagusi zen garaian. Orduantxe sortu zen “Stardust”, bere alter egoa, zeinen ezaugarri nagusiak anbiguotasun sexuala, janzkera nabarmena, plataformadun botak, makillajea, errimela, brillantina aurpegian eta abar ziren. “Ziggy Stardust” mugarria izan zen musikaren historian glam rock izenez ezagutu den generoan.

1971 eta 1973 urteen artean The Spiders from Mars bandak Bowierekin batera jardun zuen eta bertan Mick Ronson gitarra eta piano-jolea nabarmendu zen bereziki.

Disko hau izan zen Bowie mundu osoan ezagutzera eman zuena. Lehenengo aldean tempo erdiak (“Soul love”, “Starman”) eta “It ain´t easy” blues ditugu. Azken hau da Bowiek konposatu ez zuen pieza bakarra, izan ere, Ron Davies bluesman ezagunaren kantaren bertsioa da, arrakasta lortzeko zailtasunei buruz ari zaiguna. Bigarren aldean kanta gogorrenak daude, sonoritate handikoak, non gitarra elektrikoak diren nagusi, glam rock-aren ezaugarriak alegia. Horien adibide dira “Suffragette city” eta “Rock´n´roll-suicide”.

08 Un hombre solteroUn hombre soltero

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. A Single Man [Material audiovisual] / Tom Ford (2009). Disko 1 (DVD).

Los Angelesen girotua, 1962an, George Falconer (Colin Fith) 52 urteko irakasle britaniarra da. Bikotekidearekin urte luzeak eman ondoren (Matthew Goode), hau hil eta George lur jota geratuko da, beti iragana gogoan eta etorkizunik gabe. Guk Georgeren bizitzaren egun berezi bat ezagutuko dugu. Egun horretan gertatutakoek zirt edo zart egitera eramango dute, bizitzak zentzurik duen erabakitzera; bien bitartean Charley bere lagunaren (Julianne Moore) laguntza jasoko du.

“Ford ez da estetika hutsarekin edo zinema errazarekin konformatzen. Horrela bada, ikuslea gizon abaildu baten emozioen intentsitatean, miserian eta sentimendu sakonenetan murgiltzea lortuko du.” Diego Batlle – Diario La Nación

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s