2016ko Emakumearen Eguna

1921ean emakumezkoen aurreskua Santurtzin

ABSTRACTA1921eko irailean izan zen estropadetan Santurtziko arraunlariek irabazi izana ospatu egin zen eta, behar zen legez

ohorezko aurreskua dantzatu zitzaien. Hotsandiko dantza dotore hau komunitateko pertsonei omenaldia egiteko edo begirunea adierazteko dantzatzen da. Jatorria biribilean dantzatzen zen soka dantzan badu ere, gizonek baino dantzatzen ez zutena, garai hartan alkatea zen Ildefonso Arrolak eskatutako 35 milimetroko grabazioari esker, zein familiaren artxiboan gorderik dagoen, herriko etxe oneko emakume gazteek dantzatutako lehen aurreskua ikus dezakegu. Emilio Xabier Dueñasek honi buruzko artikulu interesgarria idatzi du “Dantzan” izeneko bere blogean..

http://dantzan.eus/kidea/EXD/nesken-aurreskuan-bukatu-zuten-estropadak

Parkean gure neskek, xarma eta grazia erakutsiz, ikusten ari ziren agintariak, bogalariak eta publikoa liluratu zituzten.

http://dantzan.eus/kidea/EXD/nesken-aurreskuan-bukatu-zuten-estropadak

Espero dezagun gero eta emakume gehiago ikustea inaugurazio, protokolo-ekitalditean eta abarrekoetan aurreskua dantzatzen.

Izan ere, Santurtzi duela ia ehun urte hasi zen bidea urratzen.

35 mm-ko grabazioa, orduko alkatea zen Ildefonso Arrolaren enkargupean egina.

            Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s