2016ko Emakumearen Eguna

Euren garaian aitzindariak

ABSTRACTALiburutegian urtero banatzen dugu emakumeak protagonista dituen txartela matxoaren 8a, Emakumearen Eguna, ospatzeko. Aurten

Bidegileak bildumako liburuetan azaldutako lau emakume garrantzitsu aukeratu ditugu. Bilduma hau 1987an sortu zen eta bertan euskal hizkuntza eta kulturaren alde lan handia egin duten pertsonen bizitza eta lanaren ingurukoak jasotzen dira, ondo baino hobeto merezitako omenaldia eskaini ez ezik, oraingo zein etorkizuneko belaunaldiek pertsona horien istorioa ezagutu dezaten.

Bidegileak

Postalaren atzeko aldean Perpetua Sarageta, Maurizia Aldeiturriaga, Maritxu Urreta eta Mª Dolores Agirreren bizitzen iruzkin laburra azaltzen da, laurak mendearen hasieran sortuak eta euskal kulturako zenbait arlotan aitzindariak.

Eta aurreko alderako oraingo honetan “Reading on the rocks” aukeratu dugu, John George Brown margolari ingelesak (1831-1913) 1877 aldera egindako margoa.

Txartelak Sareko liburutegietan daude eskuragai, eta ikus daitezke El Bolintxi gure aldizkari digitalean zein Pinterest webgunean dugun atalean.

Eurei buruz edo eurak bezalako beste batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzue, Liburutegi Nagusian arestian aipatutako bilduman argitaratutako liburuxkak dituzue zuen esku maileguan hartzeko.

            Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s