2016ko Emakumearen Eguna

Santurtziko emakume bi

ABSTRACTABerdintasun Arlokoek Santurtziko bi emakume hauen gaineko datuak eskatu zizkiguten: Aurora Pérez de Vélez eta Emilia Zuza Brun. Orduantxe konturatu ginen ez dagoela haiei buruzko ezer idatzita. Hona hemen bildu ahal izan ditugun datuak.

——————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————

Aurora Pérez Alvarado Irudiaren jatorria: Imágenes de la historia de Santurtzi / Luis Amann eta Román Alonso

Aurora Pérez Alvarado
Irudiaren jatorria: Imágenes de la historia de Santurtzi / Luis Amann eta Román Alonso

Aurora Pérez Alvarado

Aurora Marcelina Pérez Alvarado 1884an jaio zen, Santurtzin. Hinojosa del Campo-koa zen (Soria) eta 1895ean Txitxarran erroldatutako eguneko soldatako langilea zen Quintín Pérez Lafuente eta Mena Haraneko Teresa Alvarado Pérezen sei seme-alabetako bigarrena.

Aurora 11 edo 12 urte zituela hasi zen lanean, 1896. urte aldera. Izen eta abizenez ezagutzen dugun lehenengo sardina-saltzaileetariko bat da

1905ean Santurtzin ezkondu zen José Vélez Díaz arrantzalearekin, Oroz-Betelukoa zenarekin (Sanguesako merindadea). Gutxienez lau seme-alaba izan zituzten (haietako bat “Txirumpio” ezaguna), garai hartan oso ohikoa zena, eta arrantzari esker bizi ziren. 1971ko apirilean, erretiratuta, gaixorik, ohean eta ia itsu 20 bat urte zeramala, omenaldi hunkigarria egin zitzaion. Urte bete beranduago Mamarigan hil zen.

Aurora bere izena daukan kaletik hurbil bizi izan zen XX. Mendeko 80. hamarkadaren erditik aurrera. Kale honen lehenagoko izena Revilla kalezuloa zen. Kaleko plakan bere bigarren abizena agertzen da eta ez garai bateko ohiturari jarraituz jartzen zen “…-ren emaztea”.

Emilia Zuza Irudiaren jatorria: Santurtzi eta santurtziarrak

Emilia Zuza
Irudiaren jatorria: Santurtzi eta santurtziarrak

Emilia Zuza Brun

Emilia Zuza Brun 1910ean Urraulgoiti haraneko Irurozkin jaio zen. Etxegilea zen Félix Zuza Eslava eta Concepción Brun Garralda bikotearen zazpigarren eta azken alaba izan zen. Zacarías Zuza Brun apaiz eta olerkariaren arreba zen. Zuza abizena gutxienez XVII. mendearen hasieratik dago dokumentatuta inguru honetan. Emilia 1988an hil zen, Iruñean.

1934an heldu zen Santurtzira, II. Errepublikan, eta Kabiezeseko irakaslea izan zen 36 urtez, 1971ra arte, nesken eskolan (garai hartan oraindik ere egiten zen sexuaren araberako bereizketa).

Irakasle bikaina izan zen. Izan zuen interesa eta lanari eskaini zion arretagatik Kabiezeseko auzoetako (Barral, Villar, Cotillo, Cueto, Pajares, Mello, etab.) emakume askok, nahiz eta jatorri apalekoak izan, batxilergoa ikasi zuten eta, batez ere, bizitzari aurre egiteko gaitasunak, baloreak eta segurtasuna jaso zituzten.

Emilia Zuzak Kabiezesen utzitako aztarna hain handia izan zenez, Emiliaren  ikasleak izandakoak urtero batzen ziren bazkaltzen bere omenez azaroaren 27aren inguruan, beren irakaslearen egunean. Ikasle ohi hauek proposatu zuten egin ahal zitzaion omenaldirik onena lantoki izan zuen eskolari bere izena ematea zela.

Kabiezeseko emakumeen abesbatza, Emilia Zuza ikastetxean Irudiaren jatorria: Santurtzi eta santurtziarrak

Kabiezeseko emakumeen abesbatza, Emilia Zuza ikastetxean
Irudiaren jatorria: Santurtzi eta santurtziarrak

Mahastietako Liburutegia (J.K.F.G.I.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s