Liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan hartzeko prest

Agenda - Continuas las aperturas especialesInternet bidez liburu elektronikoak (ebooks) maileguan emateko Eusko Jaurlaritzaren plataforma den eLiburutegian Santurtziko Udal Liburutegi Sareko helduen txartela duten erabiltzaileei sartzeko aukerarekin batera,

erabiltzaileei liburu elektronikoen irakurgailuak (ereaders) etxerako maileguan hartzeko aukera ematen zaie liburutegi guztietan, plataformako eduki guztien irakurketaz gozatzeko.

Horretarako, Sareko edozein bazkidek gailua eska dezake liburutegiko maileguetarako mahaian,   irakurle-txartela eta eskabide orria, zeinetan arauak onartzen direla adierazten den, sinatuta aurkeztu behar delarik. Maileguaren iraupena 21 egunekoa da eta ez dago berritzeko aukerarik. Erabiltzailea maileguan hartutako gailuaren (ereader) eta zaintzaren erantzulea da. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure webgunean araudi osoa duzue edo liburutegietan galde dezakezue.

Gailuek tinta elektronikoko ukimen-pantaila dute eta egile-eskubiderik gabeko zenbait ebook dituzte, bai eta “Localización Santutzi” izeneko gure bilduma digitala, zeinek gure herriarekin zerikusia duten literatura lanak biltzeko asmoa duen.

Irakurtzea beti da onuragarria, erabiltzen den formatua gorabehera.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s