Nor ez da inoiz taberna batera joan halako idazlea folio zuriak betetzeko inspirazio bila hara joaten zelako?
George Steinerrek esan zuen
gure hirietako kafetegi eta tabernek mendebaldeko kulturan oinarrizko garrantzia izan dutela. Izan ere, era guztietako artista eta intelektualek gerora beren geletako bakardadean landuko zituzten ideiak ezagutu, eztabaidatu eta heldu dituzte. Zenbait tabernatan ondorio garrantzitsuak izango zituzten matxinada politiko eta iraultzak ere sortu ziren. Hori guztia, garagardo pare baten, ardo baso edo kafe bero baten aurrean sortzen den gogokidetasun eta lasaitasun giroan.
Xarmadun edo xarmarik gabeko kafetegi eta taberna hauetan literatura modernoko idazle garrantzitsuenetako batzuek (Baudelaire, Hemingway, Truman Capote, Jack Kerouac, Dylan Thomas…), mahai baten inguruan eserita edo barraren ondoan, denbora igarotzen utzi eta, basoa eskuan, musaren zain izaten ziren. Lokal hauetako hormek hitz egingo balute, kapituluka egingo lukete.

Irudiaren iturria: http://efectoalquimia.blogspot.com.es/
Esan beharra dago idazle eta tabernen arteko harremana aspaldikoa dela. Lehen benetako literatura hizketaldiak Ilustrazioarekin batera jaio ziren. Garai hartan, artistek gustuko zuten tabernetan elkartzea, frantziako intelektualen modura, edan bitartean, honetaz eta hartaz aritzeko goizaldera arte. Artistagai guztiek, nahitanahiez, era horietako tabernetara joan behar zuten.

Tertulia “La Rotonde Paris”
Irudiaren iturria: tresdefebrerosade.wordpress.com
Artista batzuek zenbait tabernatara hainbestetan joateak ekarri du literatura tabernen zerrendak egitea gaur egun. Guk bat erakutsi nahi dizuegu. Bi ataletan banatuta dagoen hau, bere garaian Forbes aldizkariak sortu zuenean dago oinarrituta eta, besteak beste, Allen Ginsberg eta Jack Kerouak-ek bisitatzen zuten New Yorkeko White Horse Tavern, Dublineko Davy Byrnes, zeinetan James Joycek Ulises liburuaren zenbait orri idatzi zituen, Oxfordeko Eagle and Child JRR Tolkien bisitatzen zuena edo Singapurreko Long Bar del Hotel Raffles, Joseph Conrad eta Rudyard Kipling bisitatzen zutena.
Intereseko beste esteka batzuk:
http://losmillibros.blogspot.com.es/2015/01/10-bares-literarios-mas-famosos-del.html
http://www.bluebbva.com/2014/10/bares-y-escritores-complemento-perfecto.asp
Liburutegi Nagusia