GURE IRUDIA: Los Paloseko uharriak XIX. mendean. Jose Perez de Castroren bi litografia

FOTO 1-Portugaleteko kostaldea” eta “Seinaleetarako dorrea Portugaleteko portuan” izenburupeko litografia hauetan Los Paloseko uharriak agertzen dira, gauza jakina denez, gure herri

eder honetako kostaldean daudenak.

Arestian esan bezala, litografiak dira, XVIII. mendearen amaiera aldera asmatutako prozedura, zeinen bidez obra baten kopia ugari egin daitezkeen azkar eta merke. Izan ere, horregatik erabili izan zen hainbeste prentsan eta irudi artistikoen edizioan. Teknika honek XIX. mendearen amaiera aldera jo zuen gailurra eta garai hartan aukera eman zuen monumentu, hiri eta paisaiak lau haizetara zabaltzeko, bai bidaia-liburuetan edo testu-liburuetan jarriz, eta bai arte-lan gisa.

Litografia bi lagunen artean egiten zen: jatorrizko irudia egiten duen marrazkigile edo margolaria, eta tintaztatu ondoren, lamina inprimatzeko erabiltzen zen harria grabatzen zuen litografoa. Pedro Perez de Castrok (1923-1902), hona ekarri ditugun bi laminen egileak, lanbide biak egin zituen. Madrileko Cedaceros kalean jaio zen 1823ko uztailaren 20an. Aita artista eta diplomatikoa izanik, aitaren lanbideari jarraituz Isabel II.aren gortearen zerbitzuan aritu zen, azken batean, erdal esaera batek dioenez “quien a los suyos se parece honra merece”. Ordutik lan handia egin zuen ur-margolari eta batez ere litografia egile gisa.

1852 eta 1853eko udan Altzolako bainu-etxean ibili zen urak hartzen eta orduantxe egin zituen Bizkaia eta Gipuzkoako paisaietako margoak, besteak beste, gure kostaldeari dagozkion biak.

beste, gure kostaldeari dagozkion biak.

        “Portugaleteko Kostaldea
Bizkaia. “Portugaleteko Kostaldea”. P. Perez de Castroren marrazki eta litografia. Madrileko Litografia de J.J. Martinezek inprimatua. Irudiaren iturria: Murtziako Eskualdeko Liburutegia

Bizkaia. “Portugaleteko Kostaldea”. P. Perez de Castroren marrazki eta litografia. Madrileko Litografia de J.J. Martinezek inprimatua.
Irudiaren iturria: Murtziako Eskualdeko Liburutegia

Hona hemen obra beraren bi bertsio, euren artean alde nabariak dituztela, 10 akatsak aurkitzeko jolasa bailitzan. Esan beharra dago hainbat artisauk egin zitzaketela (eta egin egiten zuten) irudi berberaren litografiak eta hortaz, berorren trebezia edo gustuen arabera burutzen ziren lanak, irudi beraren bertsio desberdinak emanez. Gauza bera gertatzen zen harriekin, higatuta ere, inprimatzaile batek baino gehiagok erabil zitzaketen eta.

Album del panorama universal. Bizkaia. “Portugaleteko Kostaldea” Madrileko Litografia Militarrak inprimatua Irudiaren iturria.: Espainiako Liburutegi Nazionala

Album del panorama universal. Bizkaia. “Portugaleteko Kostaldea” Madrileko Litografia Militarrak inprimatua
Irudiaren iturria.: Espainiako Liburutegi Nazionala

Eta akatsak? Nik gutxienez bi aurkitu ditut. Bigarrenean La Galeako itsasargia eta harkaitzak sortutako tunel naturalean antzematen den arratsaldeko eguzkia desagertu egin dira.

Zaila da paraje hori kokatzea eta bitxia eta ederra den arren, dagoeneko ez da margoan ikusi bezalakoa. Baina “El mareometro” blogean “El Abra” aldizkariko paragrafo bat irakur daiteke Juan Cerrateñok “El cuarto mandamiento” izenburupean idatzitako kontakizun batean, non harkaitzez osatutako arku ikaragarri hau aipatzen den:  “Otros soldados se dirigían a la playa y a los puntos de la costa denominada Peñota y La Rebollera, desde donde se podía pasar fácilmente a Santurce por las peñas, aprovechando la bajamar y atravesando un túnel natural que hoy está enterrado completamente”.

Horrela bada, amaitu dezakegu esanez lamina horretan agertutakoa Peñota eta Santurtziko badiaren artean kokatutako tokiren bat dela.

Seinaleetarako dorrea Portugaleteko portuan
Bizkaia. “Seinaleetarako dorrea Portugaleteko portuan” P. Perez de Castroren marrazki eta litografia. Madrileko Litografia de J.J. Martinezen litografia Irudiaren iturria: Murtziako Eskualdeko Liburutegia

Bizkaia. “Seinaleetarako dorrea Portugaleteko portuan” P. Perez de Castroren marrazki eta litografia. Madrileko Litografia de J.J. Martinezen litografia
Irudiaren iturria: Murtziako Eskualdeko Liburutegia

Bigarren lamina honetan, bera ere izaera erromatikokoa, Peñota edo Los Paloseko uharria ikusten da enbata eta itsaso biziko egun batean. Aurrean inguru horretako kostalde malkartsuaren harkaitzak eta zuhaitzen hondarrak daude, atzean, berriz, ontzi txiki bat olatuen aurka borrokatzen eta Pilotu Nagusiaren dorrearen silueta berezia Portugaleteko nasan, bertatik gidatzen baitziren itsasadarrean sartu edo bertatik irten behar ziren ontziak, urte luzeetan hainbeste hondarazi zituen barra arriskutsua ekiditeko. Aurreko harkaitz bera izan daiteke, oraingo honetan itsas-goran eta beste aldetik ikusita.

Irudi biak kostalde natural eta malkartsua erakusten digute, Bilboko kanpoko portua egiteko nasak lerrokatzeko egindako betelanek desagerrarazi zutenak.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s