Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

01 CarthageCarthage

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Carthage / Joyce Carol Oates. 530 or.

Izena:Cressida Catherine Mayfield
Sailkapena: desagertutako gaztea
Jaiotze data: 1986/04/06
Desagertu zeneko data: 2005/07/10
Desagertu zeneko herrialdea: Estatu Batuak
Hiria/ Estatua: Carthage, New York
Desagertzean zeukan adina: 19 urte
Sexua: emakumezkoa
Arraza: zuria
Garaiera: 1,55 metro
Pisua: 45 kilogramo
Ilearen kolorea: gaztaina-kolore iluna
Begien kolorea: gaztaina-kolore iluna
Aurpegiko azala: zurbila

Cressida, Zeno Mayfielen alaba, gau erdian desagertu da Adirondack-eko mendietan. Carthage-ko komunitateak aitari eromenezko bilaketan laguntzen dionean, gutxien espero zuten susmagarria aurkituko dute: medailadun militarra, Irakeko gerrako beteranoa eta Mayfield familiarekin harreman estua duena.

02 Los confines del silencioLos confines del silencio

Mahastietako Liburutegiak gomendatua / Mahastietako liburutegia. Los confines del silencio / Taylor, C. L. 378 or.

Susan Jackson pozik dagoen emakumea da: zoriontsu egiten duen familia du, karrera politiko sendoa duen senarra, etxe ederra. Baina Charlotte alaba koman sartzen denean istripu arraroa izandakoan, zoriontasun osoa hautsi egingo zaio, batez ere, ez zela istripua izan konturatzen denean, agian buruaz beste egin nahi izan zuela baizik. Susan, etsita, Charlotte-n ekintza ulertzen saiatuko da. Horretarako, egunerokoak aztertuko ditu zantzuren bat bilatu nahian, alabaren egoera zein zen ulertzeko. Baina aurkitzen duenak, lasaitu ordez, kezkatu egingo du. “Sekretu hau gordetzeak hilko nau”. Alabaren sekretuak ezagutuko ote ditu Susanek? Alabaren hitzen bitartez, benetan ezagutzen ez duen norbaiten aurpegia antzeman ahal izango ote du?

03 ElmerElmer

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Haur Liburutegi Nagusia. Elmer / David McKee. 24 or. (3-8 urte)

Elmer el elefante koloretako elefante baten irudidun ipuina da. Herrian hainbat animaliarekin batera bizi da, bai eta bere espeziekoekin ere; azken hauek guztiak grisak dira. Herriko guztiek maite badute ere, Elmerrek uste du barre egiten diotela desberdina izateagatik.Oihanean zehar joatea erabakiko du, elefante koloreko fruituak dituen zuhaitzaren bila joateko eta azala tindatzeko. Lortutakoan, herrira bueltatuko da eta han denak triste ikusiko ditu bere falta sumatzen zutelako.Elmerren pintura grisa ekaitza batek desagerraraziko du eta Elmer betikoa izango da berriro, hots, elefante koloretsua. Orduantxe konturatuko da lagun guztiek den modukoa izatea nahi dutela eta urteko jaia antolatzea erabakiko dute: egun horretan, urtero, lagunak Elmer mozorrotuko dira eta Elmer elefante gris.

04 SatieErik Satie. Piezas para piano. Patrick Cohen, piano

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Piezas para piano [Soinu grabazioa]   / Erik Satie. Disko 1 (CD)

Aurten Erik Satie musikagile eta pianistaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzen da. Kritikoen ustez bere garaiari aurre hartu zion eta agian honengatik bakarrik, txiro eta zoro hil zen. Xelebre eta errespeturik gabeko ospea zuen eta umore sen bitxia lanei jartzen zizkien izenetan nabaritzen da, ez baitute edukiarekin zerikusirik. Satiek musikaren asmo berriari buruzko hausnarketa sustatu zuen ekarpenak eginez, besteak beste, giro-musika, bere hitzetan altzari-musika. Pianorako egin zituen lanen lirikotasun leunak, bilatutako bakuntasunak eta bere berrikuntza harmoniko eta erritmikoek urte haietan zegoen erromantizismo ondokotik urrundu eta Debussy, Ravel eta, orokorrean, Frantziako musika berria iragartzen zuten.

05 MotörheadEssential noize (MOTÖRHEAD)

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Essential noize (MOTÖRHEAD) [Soinu grabazioa] / Motörhead. Disko 1 (CD)

“¡Born to lose, live to win!”: “Galtzeko jaio, irabazteko bizi!” da duela gutxi zendutako Lemmy Kilmisterren bizitzaren leloa, Motörhead talde ingelesaren sortzaile eta alma mater bera.

Hawkwind izeneko space rock taldetik bota ondoren, Lemmyk Motörhead taldea sortu zuen 1975ean, rock eta blues ñabardurak zituen soinu heavyagora bideratuz. Disko honetan hainbat abesti biltzen dira. Lehenengoa “Overkill” da, Motörhead taldeak kontzertuak bukatzeko erabiltzen zuena. “No class” abestia ere badago, ZZ Topen “Tush” kantari lapurtutako riffa duena. Gainera, “Bomber” abestia eta Girlschool taldeko lagunen lankidetza duen “Please don’t touch” kanta (Johnny Kidd & The Pirates taldearena). Motörhead taldearen konpilazioan ezinbestekoak diren “Motörhead” eta “Ace of spades” kanta ezagunak ere badira. Diskoaren bukaeran “Killed by death” dugu, begi bistakoa ematen duen arren, Lemmyren kasuan duen zentzua gainditzen duena, gehiegikeria guztiak egin zituen musikaria zelako. Hilobiko epitafioa bere aforismo ezagun eta jakintsua egon liteke: Hiltzen naizenean, une egokia izango da jotzeari uzteko. Izan ere, Jainkoak hiltzean lasaitu behar duzula agintzen dizu”.

06 Atrapado en el tiempoAtrapado en el tiempo

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Groundhog Day [Ikus-entzunezko materiala] / Harold Ramis, 1993. Disko 1 (DVD).

Eguraldi gizon batek bere hitzetan “arratoi” baten istorioaren berri eman behar du, eguraldia iragartzeko gai delako. Istorio bera kontatzen duen laugarren urtea da eta ez du inolaz ere bere haserrea gorde nahi. Bueltarako bidaian, Philek eta Rita eta kameralari batez osatutako taldeak berriro itzuli behar izango dute hiri txikira, ekaitza batek harrapatu baititu. Gero eta okerrago…

BAFTA saria jatorrizko gidoi onenari

“Bikaina, korapilatsua eta gutxietsia”

Carlos Boyero: Cinemanía

“Klasiko txikia bilakatu den komedia (…) erritmo bikainez kontatutako hainbat egoera komiko”

Miguel Ángel Palomo: El País egunkaria

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s