Etxebarriko San Esteban Protomartir, eliza berezia

10 En el entornoTenplu batzuk ez ditugu aintzat hartzen halako egun batez komunikabideetan agertu eta deskubritzen ditugun arte, horrela gertatu da

Etxebarriko San Esteban elizarekin, herriko abesbatzei barruan kantatzea debekatu eta protesta-koro luzea eragin du eta.

San Esteban elizaren aurreko ikuspegia Irudiaren iturria: Wikipedia

San Esteban elizaren aurreko ikuspegia
Irudiaren iturria: Wikipedia

Hauxe eraikuntza sendoa eta bikaina da, berez kontuan hartzeko modukoa. Ezer baino lehen izen bitxia dugu, Protomartirra, hau da, kristautasunaren lehenengo martirra.

Bere omenez eraiki zuen tenplua Manuel Maria Smith arkitektoak, Burgoseko Las Huelgas Monasterioaren eredua bertsio librean berreginez.

Eredua: Las Huelgas Monasterioa Irudiaren iturria: Panoramio VICMAEL's groups

Eredua: Las Huelgas Monasterioa
Irudiaren iturria: Panoramio VICMAEL’s groups

Etxebarriko San Esteban Protomartir Elizaren proiektua (1907) Irudiaren iturria: Gorka Perez de la Peña Oleagaren “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia”

Etxebarriko San Esteban Protomartir Elizaren proiektua (1907)
Irudiaren iturria: Gorka Perez de la Peña Oleagaren “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia”

Gauza garrantzitsu eta eder hauek garesti baino garestiago ateratzen direnez, Amezola eta Lezama Legizamon familien babesa bilatu zen, biak ala biak dirutza politaren jabeak.

Eta gauza jakina denez jende zintzoak beti adierazten duela esker ona, beren-beregi eurentzat proiektuaren zeharreko atalean ikus daitekeen ehorzte-kripta egin zen.

Etxebarriko San Esteban Protomartir Elizaren proiektua (1907) Irudiaren iturria: Gorka Pérez de la Peña Oleagaren: “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia.”

Etxebarriko San Esteban Protomartir Elizaren proiektua (1907)
Irudiaren iturria: Gorka Pérez de la Peña Oleagaren: “Arquitectura religiosa contemporánea en Bizkaia.”

Laburbilduz inguru ederrean dagoen parrokia artistiko konpondu berria, benetan bisita merezi duena. Eta esan gabe doa metroak Kabiezes, Mamariga edo Gernika parkean hartuta, zuzenean eramango zaituztela bertaraino berehalako batean.

Etxebarriko San Esteban elizaren barruko aldea Irudiaren iturria:: El Correo

Etxebarriko San Esteban elizaren barruko aldea
Irudiaren iturria:: El Correo

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s