IRAKURZALE KLUBAREN III. EDIZIOA

Zazpigarren saioa: Harper Lee-ren Matar a un ruiseñor

03 CUBIERTAUrtarrilaren 28koak Ivan Repilak dinamizatzen duen irakurzale klubaren azken saioa izan behar zuen. Horregatik, saio horretarako liburu luzexeago bat zegoen programatuta, klasiko bat: Harper Lee-ren “Matar a un ruiseñor” eleberria,

egun hauetan oso entzuna duela gutxi egile beraren “Ve y pon un centinela” liburua argitaratu delako. Parte hartzaileak bat etorri ziren klubaren edizio honetan irakurritako beste batzuk baino errazagoa zela esatean.

Baina Ivanen ordutegiarekin arazoak zeudenez programazioa aldatu egin zen eta orain beste saio bat dugu egiteko, gero aipatuko duguna.

Bileraren hasieran, beti bezala, Ivanek sarrera egin zuen eta egileaz eta lanaz aritu zen. Liburu hau beti agertzen da “liburu onenen”, “ezinbesteko liburuen” eta horrelakoen zerrendan”. Baina horrez gain, “Lan bakarrenetako” bat ere bada, hauxe izan baitzen egileak (orain arte) argitaratu zuen liburu bakarra, arrakasta handia lortu ondoren, Salinger edo Pynchonen moduan desagertu zen eta.

Egoera hau aldatu egin da “Centinela…” liburuarekin, baina badirudi berandu argitaletxearen trikimailua baino ez dela, kritikak bat egin baitu oso kalitate txarrekoa dela esatean. Hau, berriz, Leek idatzitako lehenengo eleberria izan zen. Hasieran ez zioten onartu esanez hobe zuela pertsonaia nagusiaren haurtzaroaz idaztea, eta horrela egin zuen, gaur egun ezagutzen dugun “Matar a un ruiseñor” liburua eginez, argitaratu eta urte betera zinemara eraman zena gaur egun zinean klasikotzat jotzen den filma errodatuz.

04 CUBIERTA DVD

Bat etorri ginen esatean liburua filma ikusi ondoren irakurri genuenok filmaren zenbait kontu genituela gogoan, izan ere, ezinezkoa zaigu pentsatzea Atticus Finchen rolerako ez den Gregory Peck beste aktore bat.

Puntu honetan irakurle batek galdera bat bota zuen: Liburu polita da, bai… baina benetan al da horren ona? Eta hemen hasi ginen agertu zen garaian izan zezakeen garrantziaz. Garai hartan, 50eko hamarkadaren amaiera, giroa gori-gori zegoen, gerra hotza, arraza-tentsioak, Luther King eta bestelako figurak … Beharbada, bete-betean asmatu zuen Amerikak erreferente morala behar zuen unean agertzean, Atticus Finch izan zitekeelako behar zen erreferente hori, gizon zintzoa eta esanekoa… pieza batekoa, behar bada gehiegi. Ivanek dio liburua nahiko ondo egina dagoela, berritzailea ez den arren. Baina akatsen bat jartzekotan zera dela, pertsonaia nagusiaren soberako duintasuna, itzalik ez du eta (Gregory Peck izanda, guapoa eta guzti da). Ivanek nahiago ditu alderdi ilunak dituzten pertsonaiak.

07 ATTICUS

Hemen amaieraz aritu ginen, ziur aski irakurleren bati ez zitzaion gustatuko uste duelako pertsonaia nagusiak uko egin ziela bere printzipioei, baina Ivanek uste du ez dela hori; pertsonaiak bere muga aurkitu du, bizi den inguru horretan noraino hel daitekeen ikusi du. Argi dago eleberriak planteatzen dituen arazo moralek ez dutela gaurkotasunik galdu berau argitaratu eta hainbeste urte eta gero.

Eleberrian heziketari eman zitzaion garrantzia ere nabarmendu genuen. Eskolaz, irakasleez eta etxean, familia giroan, irakatsi behar diren baloreez… horretaz guztiaz luze aritu ginen.

Eleberriaren umore fina ere azpimarratu genuen, liburuaren egokitzapena den filmean apur bat galtzen dena.

Eta jakina, ezin ahaztu Dill pertsonaia, neba-arreben laguntxoa. Irakurle batek jakinarazi zigun Truman Capoterengan oinarrituta zegoela, Harper Lee-ren txikitako lagun handia zen eta. Ivanek jakitera eman zigun argitaletxeen munduan barra-barra zabalduta dabilen zurrumurrua (gezurra izan daitekeena). Antza, Harper Lee etsita zegoen liburuaren esku izkribuarekin, baina Capotek, lagunak, berrikusi eta goitik behera berridatzi zion… eta Pulitzer Saria jaso zuen. Capote erabat haserretu omen zen. Horrek Capoteren ustezko haserrealdia ez ezik, Leek beste libururik ez idaztearena ere azaltzen du (baina, irakurle berak esan bezala, Capote ez zen haserretu bere lagunak Pulitzer saria zuelako, berak bi Pulitzer ez zituelako baizik)… Zera litzateke, ikasle batek beste bati azterketa kopiatzen utziko balio eta kopiatu duenari jatorrizko azterketa egin duenari baino nota hobea jarriko baliote.

Dill Harris en “Matar a un ruiseñor” Fuente de la il.: www.fotogramas.es

Dill Harris en “Matar a un ruiseñor”
Argazkiaren iturria: www.fotogramas.es

Harper Lee y Truman Capote Fuente de la il.: www.theguardian.com

Harper Lee y Truman Capote
Argazkiaren iturria: www.theguardian.com

Otsailaren 11n, oraingo honetan bai, klubaren azken edizioa egingo dugu. Ivanek saio honetarako Sara Mesaren Cicatriz aukeratu du (ez nahastu Gómez Juradoren izen bereko liburuarekin). Klubean zabiltzatenok gogoan izango duzue Cicatriz Rafael Pinedoren Plop liburuaren ordez aukeratu genuela, Ivanek uste zuelako azken hau kalitate onekoa den arren, beharbada, desatseginegia izango zela klubeko kide gehienontzat. Hala ere, dagoeneko askok irakurri dugunez (eta irakurtzera animatzen zaituztet, nahiz eta giro gordin eta apokaliptikoa agertu), proposatu du azken ordu erdia Plop liburuari eskaintzea. Gaur egun esaten den moduan, “bonus track” bat. Argi dago saioa interesgarria izango dela.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s