IRAKURZALE KLUBAREN III. EDIZIOA

Seigarren saioa: Samuel Becketten Esperando a Godot

03 CUBIERTAUrtarrilaren 14an egin genuen irakurzale klubaren 2016ko lehenengo saioa, oraingo honetan Samuel Beckett idazlearen Esperando a Godot liburuari buruzkoa.

Ivan Repila moderatzaileak esan zigun saioetan antzerki-lanen bat sartzea gustatzen zaiola, genero hau izugarri gustatu ez ezik, inguruan antzerkian lan egiten duen jende asko duelako. Horrela bada, ahal duen guztietan antzerkira joaten da.

04 ESCENA

Eta obra honi hasiera emateko XX. mendeko antzerkiaren bilakaeraz aritu zitzaigun ibilbide dokumentatu eta atsegina eginez. Greziako tragediatik hasi eta gorabehera ugari kontatu ostean, jakinarazi zigun mendearen hasierako antzerkia testuan oinarritzen zela. Horrela bada, antzezleek egileak idatzitakoa “ondo ahoskatu behar zuten” eta oroitarazlearen figurari, gaur egun erabat desagertua bera, garrantzi itzela ematen zitzaion. Baina une horretan, zenbait pertsonaia agertu ziren, gehienak errusiarrak, generoaren inguruko teoriak emanez eta generoa landu egin zuten egun ezagutzen dugunera ekarriz.

05 METODOHorietan lehenengoa Stanislawski da. Ezaguna bere izen bera duen metodoagatik. Honek lehenengoz planteatu zuen antzerkiari buruzko teoria bat egitea, zehatz-mehatz testuaren atzean zerbait gehiago dagoela. “Zerbait” hori da antzezleak bere barnean aztertu behar duena, bere egoera pertsonala, egoera hori eszenan berez agertu ez arren, testua adierazteko moduan zerikusia izango du eta. Eta horren adibide gisa, esaten zuen pertsonaiak umetan gehiegikeriak jasan bazituen, esperientzia horrek aztarna utziko ziola ezinbestez eta hortaz, ez lukeela bere rola haurtzaro zoriontsua bizi izan balu bezala egingo.

06 BIOMECANICAHurrengo pertsonaia Stanislawskiren jarraitzailea da, bere ikaslea eta irakaslearen tesiak gaindituko dituena: Meyerhold. Ados dago esatean pertsonaiaren bizitzak eragina duela gaur egun duen jokaeran, nahiz eta eszenan agertu ez, baina uste du ez duela ezertarako balio baldin eta ikusleari ez bazaio nolabait helarazten. Horrela, ahalik eta baliabide gehien erabiliko ditu ikusleak datu horien berri izan dezan: Argia, eszenografia, kolorea eta antzezleen baliabide fisiko eta keinuzkoak, horiei akrobatak bailiran jokatzea exijitzen dielarik.

07 TEATRO EPICOHurrengo pertsonaia ondo ezaguna da: Bertold Bretch. Bera ezker ideietako intelektualen arketipoa den arren, Ivan Repilak uste du ez zela horren ezkerrekoa. Bretchek pertsonaiaren maila sozial eta prestakuntzaren inguruko datuak gehituko ditu. Gehiegikerien adibidearekin jarraituz, ez dute berdin jokatuko maila sozial apaleko pertsonaia batek, indarkeriaz erreakzionatzen duenak, eta goi mailako seme batek, beharbada bortitz jokatzeak lotsaraziko lukeena eta hortaz, horrelako jokaera ezkutuan gordeko lukeena.

08 TEATRO DE CRUELDADLaugarren pertsonaia Antonin Artaud da, benetan da “berezia” dituen arazo psikiatriko eta drogamenpekotasunagatik.

Nabarmentzekoa da El teatro y su doble obra, non “Ankerkeriaren antzerkia” izenaz ezagutzen denera eramango gaituen. Bere tesia zera da, egia muturreko egoeretan baino ez dago eta beraz, egiaren bila bagabiltza, egoera horietara bildu beharko dugu, non galtzeko ezer ez dugunez, gure senak agindu bezala jokatuko dugun, bakarrik orduantxe agertuko garela benetan garen moduan… eta horrela, antzezleak tentsiopean jarriko ditu, “benetako” jokaera hori ager dezaten, askotan egoera bortitza den arren.

09 TEATRO ODINEta azkenik, bosgarren pertsonaia, Becketten garaikidea, Grotowski. Berak esango digu “egi” hori antzezlearengandik datorrela, hau da, honek pertsonaia benetako bizipen eta emozioekin landu behar duela. Horrela bada, eszenografiak eta dekorazioak gero eta toki gutxiago izango dute “antzerki pobreari” tokia eginez. Ivanek korronte honen jarraitzaile batez aritu zitzaigun, Eugenio Barbaz eta bere Odin Teatretez. Gehiegikerien adibidearekin jarraituz, ikusi zuen obra batez hitz egin zigun, emakumezko antzezle baten monologoaz. Hasieran ulergaitza zen baina bigarren zatian argumentua argitzen zihoan, umetan bizi izandako esperientzia traumatikoak eman zizkion gakoak azaldu zituen oholtzan eta ondorioz, hasieran ulertezina zena ulertarazi egin zien.

Horregatik, antzerki modernoan, testua lan kolektibo baten parte bat baino ez da izango, non zuzendariaren figurak garrantzi handia hartuko duen eta antzezleek emozio eta sentsazioak erabiliz lan egingo duten.

Eta hemen kokatu zigun Becketten figura, Joyce idazlearen ikaslea (entziklopedietako datuetan punta-puntakoa, garai hartako “Google” antzeko bat, Ivanek umorez dioskun moduan). Hala ere, Ivanek Becket du gustukoago, genero guztiak ukitzeko gai den idazle bikaina da eta. Bere obran ere bilakaera handia ikusten da, testuak gero eta zailagoak dira, azkenerako ia ulertezinak, berak hala erabakita. Honekin zera adierazi nahi digu, Godot zaila iruditu bazaigu, are zailagoak direla horren ondoren idatzi zituenak.

Orduantxe hasi ginen obra lantzen. Ivanek galdetu zigun ea zein sentsazio izan genuen berau irakurtzen aritu ginenean. Bertaratuko batzuek zentzugabekeriaz hitz egin zuten, nahiz eta ados egon ginen esatean existentzialismotik hurbilago dagoela zentzugabekeriaren antzerkitik baino. Beste batzuek, berriz, aitortu zuten ondo pasatu zutela umore mikatz horrekin, Faemino y Cansado edo Tip y Coll bikote ezagunen prototipoa dirudiena. Eta beti bezala, aipatu genuen zaila dela obra klasiko bat mende erdi beranduago epaitzea, hainbeste kopia edo omenaldirekin hazi garenean, adibidez kapelen trukaketaren eszena (Marx anaien film batean) edo ilunabar-egunsentiarena, gogora ekartzen diguna (Amanece que no es poco filmaren eszena bat). Izan ziren tristuraz hitz egin zutenak ere, eta azkenik, parte hartzaile batek esan zuen esperantza antzeko sentsazioa izan zuela. Ados egon ginen antzerkia irakurtzeak zailtasun gehigarria dakarrelako ideiarekin, beharbada, antzerki-lanak irakurtzeko ohiturarik ez dugulako. Irakurleak ezinbestez izan beharreko ikuspegi espaziala ere aipatu zen, ez dena batere beharrezkoa obra hori berori antzokian ikusten dugunean.

11 EXISTENCIALISMO

Ivanek Esperando a Godot estreinatu eta gutxira antzeko kritika bat irakurri izana zuen gogoan, non arbuiatu zen, zentzugabea eta arina zela esanez… eta hara non, handik urte batzuetara egileak Nobel Saria lortu zuen.

Gako interpretatiboa emate aldera, pertsonaien paralisiaz aritu ginen, alde egingo dutela etengabe esan arren, ez baitira inoiz joaten. Une historikoan kokatu behar da, munduko bi guden ostean, garai hartan Europa eta mundua paralizatuta zeuden, nora jo ez zekitela eta gogora ekarri genuen klubaren edizio honetan irakurri dugun beste egile bat, Zweig, azkenean bere buruaz beste egin zuen idazlea (Becketten pertsonaiek ere horretaz hitz egiten dute, baina horretarako ere ez dute indarrik agertzen). Hortik dator irakurgaia existentzialismoarekin lotzea… beharbada, gizakiaren gaineko ikuspuntu etsigarria da, aurrera ez doana, beti erreakzionatu gabe geratzen dena.

12 FINAL

28an klubaren hurrengo saioa dugu Harper Leeren Matar un ruiseñor liburuarekin. Ivanek ohartarazi digu irakurketa atseginagoa dela.

Ana G.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s