IRAKURZALE KLUBAREN III. EDIZIOA

Bosgarren saioa: Art Spiegelmanen Maus

03 CUBIERTAIrakurzale Klubaren 2015eko azken saioa Art Spiegelmanen Maus komikiaren ingurukoa izan zen, Pullitzer saria irabazi duen komiki bakarraren ingurukoa.

04 RESUMEN HISTORIA

Ivan Repila klubaren dinamizatzaileak saioari hasiera emateko galdera bota zigun: Noiz irakurri duzue azkenengoz komiki bat? Eta jarraian, genero honetan zehar ibilbidea egin zuen, hau da, historia antzeko bat, noiztik-eta pasadizo xumeak azaltzeko bakarrik balio duelako ideia hori alde batera utzi zen unetik, ordura arte uste baitzen ume eta gazteentzat baino ez zela egokia. 50eko hamarkadako superheroien komikiez aritu zitzaigun (hemen ere generoaren adibide batzuk izan genituen, hala nola, Roberto Alcazar y Pedrin edo El corsario de hierro).

Eta azkenean, Alan Moore figura nagusia aipatu zuen (pertsonaia harrigarria, bai bere lana, bai bere itxura eta bai erabaki berri duelako, bere hitzetan, magia beltzari ekitea); Moorek generoa irauli zuen Watchmen komikiarekin. Lan honek generoaren paradigma hankaz gora jarri zuen, autokritika ekarri zuelako, pertsonaia horiek koska bat gehiago estutu zituen, erraz eta xumeak izatetik, konplexu, poliedriko eta landuago izatera eramanez. Watchmen-ek Hugo saria irabazi zuen eta zinemara eraman zuten, Mooreren beste obra ezagun bat bezala, V de Vendetta filma.

Hortik aurrera, komikia helduentzako generoa izatera pasatu zen, gai guztiak lantzeko tresna baliagarria, gogorrenak barne, gaur aztertzen ari garen hau bezala: Maus, zein Holokaustoari buruz aritzen zaigun. Horrez gain, Joe Sacco izan genuen gogoan, 14ko gerra edo Gazako gatazka landu zituena, bai eta Satrapi eta bere  Persépolis, non erbesteaz eta errepresio politikoaz aritzen zen, edo Milo Manara eta erotismoa ere, El clic-ekin… hori guztiori manga japoniarra ahaztu gabe, bere genero espezializatuak eta guzti, non, besteak beste, indarkeria edo sexu gogorra landu ziren, hain aberatsa bera, ezen solasaldi oso bat beteko genukeen berau landuz soilik.

Gai horretan sakondu nahi duenarentzat, hona hemen gomendioen zerrenda: From Hell, Moore-rena berarena eta bereziki Epilogo 2, Eternauta, Altarriba y Quecoren Yo, asesino, La ascensión del gran mal, The sandman edo Cerebus, denak ala denak obra garrantzitsuak, urte luzeetan atalka argitaratu direnak. Santurtziko Udal Liburutegietan horietako batzuk aurki ditzakegu, batez ere Mamarigan,  bertan atal bikaina dago-eta eleberri grafikoari eskainia.

Ivanek esan zigun lan hau aukeratu zuela komikia umeen kontuekin edo nerabezaroan irakurtzeari utzi zioten tebeoekin lotzen duten irakurzale askori genero honetara hurbiltzeko aukera eman nahi zielako… eta bai, egia da, bertaratutako batzuek onartu zuten horrela gertatu zitzaiela, Mortadelo edo gehien jota, Mafalda irakurri ostean, ez zutela komiki gehiagorik irakurri.

Hala ere, aurkakoa ere ikusi genuen, izan ere, baziren nerabezarotik Metal Hurlant bezalako aldizkari mitikoa irakurri dutenak. Horrez gain hurrengo hauek aipatu ziren: Manara, Hugo Pratt eta bere Corto Maltés ezaguna, Mebius eta bere Arzak, edo Blueberry Tenientea. Irakurle horiek ordutik genero hau irakurtzen jarraitu dute, eleberri grafikoa izenaz ezagutzen den generoa hain zuzen. Beste irakurle batek aitortu zigun tebeoak irakurtzeari aspaldi utzi zion arren, unibertsitatean ikasle zebilela, bertan zegoen liburu-denda txiki batean gure Maus topatu zuela. Komikia erosi zuen eta esan zigunaren arabera, bizitza goitik behera aldatu zion. Berau irakurrita, txundituta geratu zen, eta honek beste lan batera eraman zuen, besapean zekarrena, Metamaus (zeinetara beste irakurle bat ere kasualitatez heldu zen), DVD eta guzti zekarren liburura, aberatsa eta interesgarria, non egileak kontatzen digun nola egin zuen obra hau, zein material erabili zuen, bereziki aitarekin (Auschwitzetik bizirik ateratzea lortu zuena) izandako elkarrizketak,…

Lana sakonago aztertuta, bertaratutakoren bat esan zigun lantzen den gaia (Bigarren mundu-gerra, kontzentrazio-esparruak, Holokaustoa…) oso interesgarri gertatu zitzaiola, baina azkenerako gainezka egin zuela… Era berean, beste batek esan zigun gaia gogorregia gertatu zitzaiola.

11 VIÑETA HOLOCAUSTO

Baina orokorrean, ados egon ginen esatean lanaren gauzarik azpimarragarriena lana bera existitzea dela, hau da, egilea zeregin hau burutzeko gai izan izana, lanak nahitaez bere sustraietara jotzea eta barne-azterketa egitera eraman zuelako. Eta batez ere, garrantzitsuenaz hitz egin genuen, azpian dagoenaz, hau da, komikia tresna gisa erabili izanaz aitarekiko harremana lantzeko, benetan zaila egin baitzitzaion ordura arte.

12 PADRE E HIJO-2

Nabarmendu nahi dugu irudi erraz baten bidez, herri bakoitza (juduak, poloniarrak, alemaniarrak eta frantziarrak) animaliatxo marrazteko baliabidearen bidez, lortzen dela azaldutako gertakizunen izugarrikeria argi eta garbi irudikatzea (Metamausen grafismo “zikinaren” aldeko hautua egin zen, garai hartan inprimatzen ziren panfletoak gogorarazteko asmoz).

13 METAMAUS 2Hurrengo saiora arte agurtu genuen elkar, urtarrilaren 14an berriro bilduko gara-eta Samuel Becketten Esperando a Godot lanari buruz aritzeko… antzerki zentzugabea bera, eta Ivanen hitzetan, beharbada, lan bakarra non “ezer ez den bitan gertatzen”. Baina ziur gaude beti bezala, pentsatzeko eta asko ikasteko aukera emango digula, azken batean, Nobel Saridun batek egina da.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s