Ikasleen Olinpiada Solidarioa. 2015eko balantzea

11 Horario-ASIEROlinpiada Solidarioak iraun duen hilean (azaroaren 5etik abenduaren 5era)  Liburutegi Nagusian ikasten aritu diren gazteek ikasketa-orduen emaitza egiteko aukera izan dute.

Babesle batek ikasten emandako ordu bakoitzeko euro bat erabiliko du Hego Aldean hezkuntza proiektu bati laguntzeko. Olinpiadaren helburua batetik, kontzientzia harraraztea da kontura gaitezen hezkuntza eza oztopo handia dela gizakien bizi-baldintzak hobetzeko; eta bestetik, jarrera erantzule eta konprometituak sustatzea milurtekoaren garapenaren helburuetako bat lortze aldera, guzti-guztiok oinarrizko ikasketak izateko aukera izatea alegia.

image002

Aurten Penintsulan lortutako ikasketa-orduak Senegalen eta Ekuadorren  proiektu banari laguntza emateko erabiliko dira.

Aurtengo emaitza orokorrak hurrengo hauek izan dira:

  • Orduak guztira: 523.928,7
  • Parte-hartzaileak: 54.112
  • Gelak: 484

Santurtzin :

Ekimen honek iraun duen ia hilabetean (27 egun) Liburutegi Nagusiko helduen atalean 392 gazte aritu dira ikasten eta guztira 1009 ordu batu dituzte.

1.000 ORDUEN MUGA GAINDITU DUGU!!!

Gazteoi laguntza eman izana eskertu nahi dizuegu eta hurrengo edizioetan ere parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s