Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

Del color de la lecheDel color de la leche

Kabiezeseko Liburutegiak gomendatuta / Kabiezeseko Liburutegia. Del color de la leche/ Leyshon, Nell. 174 or.

Maryk, 1830ean nekazal-giroko Ingalaterrako baserri batean familiarekin bizi zen hamabost urteko neskak, esne kolorekoa du ilea eta hanka batean akats fisikoa zuela jaio zen. Hala ere, familiako zigorretik alde egitea lortuko du, bikarioaren emaztea zaintzera neskame bidaltzen dutenean. Orduantxe izango du irakurri eta idazten ikasteko aukera, hots, liburuetan “bakarrik marra beltz piloa” ikusteari uztekoa. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hortaz, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko. Leyshonek edertasun tragikoz pertsonaia bitxi asko dituen mikrokosmos txundigarria irudikatzea lortu du, zein xalotasun lazgarriaz pizten den, Maryk duen patua idatziz uzteko gogo biziari esker. Eta hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen arabera moldatzen doan inguru bukolikoan.

RedenciónRedención

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Redención/ Castedo, Julio. 315 or.

Gaiztotasunaren mugei buruzko thriller asaldatzailea da. Paul Lancasterrek, polizak kobratzeko desagertutako jendearen bila aseguru-etxe batean lanean dabilen polizia ohiak, Ellen Carter gaztearen desagerpenaren inguruan dagoen misterioa ikertu behar du. Thriller anglosaxoiaren onena hartzen duen gertakizunaren atzean, John Ellerman eta bere familiaren istorioa dago. Ingalaterra eta Espainian girotutako drama hunkigarri hau heriotzaren eta norbaitek bere iragana eta familia-giro itogarriak ezarritako arauak alde batera uzten dituen unetik aurrerako askatasunaren ingurukoa da. Redención eleberri iluna, dotore eta basatia da, milimetrora neurtuta eta irakurlea harritu eta ikaratzeko gaitasun literario bikainaz sortua. Eleberri beltz ezberdin eta ezinbestekoa.

Sin t’tulo-3¿A qué sabe la luna?

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. ¿A qué sabe la luna? / Michael Grejniec. 28 or. (3-8 urte)

Animaliek duela denbora luzea jakin nahi zuten zein zapore zuen ilargiak. Gozoa ala gazia ote? Zatitxo bat baino ez zuten dastatu nahi. Gauez, zerura begira egoten ziren irrikatsu. Lepoa, hankak eta besoak luzatuz hartzen saiatzen ziren. Nork ez ote du inoiz amets egin ilargiari kosk egiten ziola? Hauxe izan zen ipuin honetako animalien desioa. Zatitxo bat baino ez zuten dastatu nahi, baina luzatu arren, ezin zuten ukitu. Orduan, dortokak ideia bikaina izan zuen: “nire bizkarrera igotzen bazara, agian helduko gara ilargiraino”, esan zion elefanteari.

NielsenCarl August Nielsen. Symphonies 1-4. Danish Radio Symphony Orchestra. Herbert Blomstedt. City of Birmingham Symphony Orchestra. Simon Rattle

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Symphonies 1-4 [Soinu grabazioa]  / Nielsen, Carl August. Disko 1 (CD)

2015ean Carl Nielsenen jaiotzaren 150. urteurrena ospatu zen, musikagile daniar bikain eta berritzaileena. Urteetan jaioterrian bazter utzitakoan, gero eta interes handiagoa sorrarazten zuela ematen zuen, batez ere 1892etik 1925era bitartean konposatutako ziklo sinfonikoagatik. Nolabaiteko erromantizismo osteko estilotik abiatuta, bikaintasun handiko erritmo eta orkestra kolore berrietarako bilakaera du, tonalitate progresiboa erabiliz, non ematen duen musikak tonalitate zehatzean ez duela atsedenik hartzen, lanaren bukaerara arte. Disko bikoitz honek musikagileak konposatutako sei sinfonietatik lau jasotzen ditu. Erabil dezagun diskoa nortasun, irudimen eta dinamismo handiko konpositoreari omenaldia egiteko.

Johnny WinterJohnny Winter (Johnny Winter)

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Johnny Winter [Soinu grabazioa]    / Winter, Johnny. Disko 1 (CD)

1969an argitaratutako lana Johnny Winter blues-rock gitarra jotzailearen ibilbide luzearen bigarren diskoa da. 1944an Beaumonten jaio eta 2014ko uztailean Zurichen, biran bete-betean sartuta zegoela, hil zen. “Mad Albino”rekin batera, Unle John Turnerrek baterian eta Tommy Shannonek baxuan jo zuten. Urte batzuk geroago “Double Trouble” bandan parte hartuko zuen sei sokako Texasko beste musikagile ospetsu batekin: Stevie Ray Vaughan. Albumean dauden kolaborazioetan Winterren Edgar anaiarena -teklatuak eta saxofoia jotzen dituena- eta Willie Dixonena, Chicagoko bluesen aitzindarietariko bat dena,  azpimarratu ahal ditugu. Zaila da lan bat bestea baino garrantzitsuagoa dela adieraztea, lanen garraztasunak eta benetakotasunak entzulea txunditzen dituelako eta duten kalitate eta heldutasunak harritu, nahiz eta ibilbide diskografikoaren ia hasiera den. Bertsioak ugari dira, baina Winterrek bere estilora eraman eta bere kutsua ematen zien, adibidez BB Kingen “Be careful with a ful” eta “Country girl”, Sonny Boy Williamsonen “Good morning little schoolgirl” edo Robert Johnsonen “When you got a good friend” abestietan.

La novia vestía de negroLa novia vestía de negro

Liburutegi Nagusiak gomendatuta  / Liburutegi Nagusia. La Mariee était en Noir [Material audiovisual]   /  François Truffaut, 1968. Disko 1 (DVD).

Truffauten bigarren koloretako filma “Fahrenheit 451” filmaren ostean. William Irishen (Cornell Woolrichen ezizena) izen bereko eleberrian oinarritutakoa da eta emakume batek senarraren hiltzaileen kontrako mendekuaren kontakizuna da. Truffauten bigarren lankidetza da Jeanne Moreaurekin “Jules y Jim” (1961) lanaren ondoren. Oraingo honetan, Julie Kohler da, justizia bere esku hartzen duen alargun enigmatiko eta goiztiarra. Istorioa askotan “Kill Bill” filmarena antzekoa den arren, Quentin Tarantinok adierazi zuen ez zuela “La novia vestía de negro” filma ikusita.

Truffauti eta kritikari frantsesei ez zitzaien sekula gustatu nola geratu zen filma, baina denborak maisulan bilakatu du. Bernard Herrmannen musika nabarmentzekoa da, Truffaut txoratu zuena, Alfred Hitchcocken ohiko musikaria zelako. (Michel Lonsdale: lasmejorespeliculasdelahistoriadelcine.com)

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s