Charles Perrault gogoan dute Google-ren

09 Te puede interesar-CARLOSDoodleen bidez, Googlek jaiak eta zientzialari eta artista ezagunen urtemuga gogorarazteko logotipoan egiten dituen apaingarrien bidez, omenaldia egin zaio Charles Perraulti, 388 urte baitira jaio zela.

Charles Perrault Pariseko familia burges batean sortu zen. Lege eta hizkuntza hilei buruzko prestakuntza jaso ondoren, diru-biltzaile nagusi gisa aritu zen erret-funtzionari kargua eskuratu arte, bizitza osoan onura eta dirutza handia bildu zuelarik. 1671n akademiko izendatu zuten lehenengo, Frantziako Akademiako kantzilerra gero eta azkenik, bertako liburuzain 1673an.

Irudiaren iturria.: http://www.google.com/doodles/

Irudiaren iturria.: http://www.google.com/doodles/

75 urte zituela hil zen, baina urte batzuk lehenago “Antzinako istorio edo ipuinak” ipuin-bilduma argitaratu zuen, “Antzar amaren ipuinak” izenaz ezagunagoa dena, ezagun egin zuten istorio gehien batzen zituen liburuaren azalaren irudia dela-eta. Istorio guztien jatorrizko bertsioak Perraultek egin ez zituen arren, bera izan zen aurreko belaunaldietatik ahoz aho guganaino heldu diren ipuin eta elezaharrak literatura bihurtu zituena.

Hori bai, bere bertsioak ez ziren Disneyren filmetakoak bezain gozoak eta amaiera zoriontsudunak.

Umeentzako idatzizko literaturaren aitzindaria izan zen, istorioei ikuspegi etikoa emanez. Ipuin bakoitzaren amaieran ipuiondoko ikasbideak erantsi zituen bertsotan, batzuk umeei zuzenduak eta besteak, ironiaz beteak, helduei, bertan Antzinako Erregimenaren gizartearen ezaugarriak islatzen zirelarik.

Liburutegien Sarean ipuinen makina bat egokitzapen aurkituko dituzu, baina Txano Gorritxo, Katu Botaduna edo Maese Katua, Mari Errauskin eta beste hainbeste istorio ezagutu nahi badituzu, irakur itzazu Perraulten ipuinak eta Katu botaduna eta maitagarrien beste ipuin batzuk.

Liburutegi Nagusia

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s