Bisita gidatua. Santurtziko beirateak

MINIATURAUrriaren 3an Liburutegien Sareak Santurtziko ondare artistikoa bildu eta zabaltze aldera egiten ari den lanaren barruan, zeini herriko eskulturak eman zion hasiera,

bisita bat antolatu zen herriko zenbait eraikinetako beiraterik onenak erakusteko, herritarrentzat zaila baita horietako batzuk ikustea. Egun horretan ibilbide bat egin genuen beirate bakoitzaren atzean dagoen historia deskubritzeko, nola egin zen eta zertarako jakin nahi baikenuen. Horrela bada, ondare honen bitxikeria askoren berri izan genuen, sarritan oharkabean pasatu zaizkigunak.

FOTO 1 cambiada

Paula Mónica Betanzosek gidatu zuen bisita, Beirate Garaikideari Aplikatutako Teknika Berrien diplomaz gain, Bartzelonako Beira Zentroan Beirate Historikoak Kontserbatu eta Zaharberritzeko titulua  ere baduenak, bere burua horrela definitu du: “pertsona espiritual hutsa naiz”. Paulak argia eta sormena ditu gustuko eta horrez gain, beirateak eta beirazko objektuak orokorrean zaharberritu egiten ditu. Hori ez ezik, Bilboko beirategietan bisitak gidatu ere egiten ditu.

FOTO 2

Bereziki eskertu behar da San Juan de Dioseko arduradunek emandako laguntza, baimena eman baitziguten medikuaren etxera edo Alegria etxera eta Ospitaleko kaperara sartzeko. San Jorge Elizako parrokoari ere aipamen berezia, gurekin horren adeitsu jokatu eta emandako laguntzagatik, bai eta Santurtziko Udalari ere, udaletxean eta Casa Torre Jauregian bisita egiteko aukera eman zigun eta.

BEIRATEEN TEKNIKA

FOTO 3Beiratearen mundua hobetoxe ulertzeko, garrantzitsua da berau egiteko teknika, sortzeko prozesua eta erabilitako materialak ezagutzea, horiek markatzen baitute, besteak beste, beiratearen nortasunaren alderdiak. Artistaren eskuak zeresan handia duen arren  (izan ere, tailerretan artistarik onenak lan jakin batzuetarako gordetzen ziren) azalpen teknikoa ezinbestekoa da.

Beirate beruneztatuaren teknika ezagutzen den zaharrena da. Prozesua, orokorrean, hurrengoa da: zenbait zirriborro egin behar dira burutu beharreko lanaren eskalako neurrian, gero neurri errealera pasatzeko. Horrela, beira mozteko txantiloia prestatuta dago. Horren aurretik argi-mahaian koloreak aztertu behar dira tonuen kontrasteak eta konbinazioa ez ezik, argiaren efektua ere aztertzeko.

FOTO 4 - copiaBeirateak txantiloiaren arabera mozten dira, gero pintatu eta labean sartzen dira 630 bat gradutan. Horren ostean beruneztatu egiten da, hau da, berun zatiak lotu egiten dira, elkarri estu atxikiz. Muntatzeko era diseinu bakoitzaren arabera zehazten da, baina konplexuena diseinu irregularrak beruneztatzea da.

Beirate osoa beruneztatu ondoren, lotuneetan berunezko zatiak soldatzen dira, eta horrela ezinezko egiten da beirak askatzea. Hori eginda, beira eta berunaren artean mastika jartzea baino ez da geratzen, beirateari trinkotasuna eta batasuna emateko. Orea lehortuta, pieza zurrun eta trinko geratuko da. Batzuetan, beiratearen neurri eta kokalekuaren arabera, beiratea soldatu den tokian burdinazko sendogarriak ere soldatzen dira toki estrategikoetan, eta horrela egitura apurtezina lortzen da.

FOTO 5XIX. mendearen amaierara arte hauxe izan zen erabili zen teknika bakarra eta ordutik hona gauza gutxi aldatu dira. Diseinuak modernoagoak dira, garai bakoitzeko modak eta arte-mugimenduak ezarritakoari jarraitu egin zaio eta. Baina orokorrean, beirateak egiteko teknikak apenas aldatu diren. Nabarmenena kobre gaineko beruneztatzeko teknika izan da, Luis Confort Tiffany artista  izan zen teknika hau lehenengoz erabili zuena bere izena hartu zuten lanpara ezagunak egin zituenean.

SAN JUAN DE DIOS OSPITALA

San Juan de Dios ospitalea dagoen eremuan eraikin bitxi bat dago, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera aldean zeuden etxe burgesetako bat. Oriol Jauregia eta Katuaren Etxearekin batera, garai hartatik gaur egun geratzen diren bakarrenetakoa da. Ospitalea egin aurretik eraikitako etxe honi Alegria Txaleta edo medikuaren etxea deitu izan zaio, ospitalea egin aurretik eraiki zela.

Lehenengo solairuaren eskailera-buruan kolorea erdi galduta duen beirate bitxi bat dago.

FOTO 7

Bizkaian gutxitan erabili izan den teknika batez egina dago, horrelakoei “azido beirateak” deitzen zaie. Teknika hori erabiliz egindako beste beirate bat Bidebarrietako liburutegian dago. Ikerketa sakona egin ezean, zaila da jakitea  zergatik galdu zuen kolorea San Juan de Dioseko beirate honek. Ikerketa horrek zein tailerretan egin zen jakiteko aukera emango liguke, Bidebarrietakoa bezala Flandesen egin zen ala non. Bestalde, kolorea galdu izanaren arrazoietako bat  egileak ez zituela azidoaren hondakinak ondo garbitu izan daiteke, eta ondorioz, azidoak bere lana egiten jarraitu zuela. Beharbada, eskari handia zuenez, horrelako xehetasunak ez zituen behar bezala zaindu, baina sakon aztertu gabe, hipotesiak baino ezin dira egin.

  FOTO 8

FOTO 9

Ospitaleko eraikinean, kaperarako eskaileran gora beruneztatuko beirate erlijioso figuratibo erraldoi bat dago, funtzio berezia duena, argia pasatzen uztea hain zuzen, gehiena kristal zeharrargiz osatuta dago eta.

FOTO 10

Goiko aldeko erdi aldean San Juanen sinboloa dago (Gurutzea granadaren gainean) inguruan “Juan de Dios en Granada está tu cruz” esaldia duela eta horren ondoan irudi geometrikoak dituen zerrenda-apaingarria.

               FOTO 11           FOTO 12

Beirate honen zirriborroan, Bizkaiko Foru Artxiboan gordeta, Declaux y cia enpresaren sinadura agertzen da, zein 1917an desagertu zen, Arte Beiratea sortu zenean. Hau ere kontuan hartzekoa da, zirriborroa 1917 baino lehenagokoa delako eta ospitalea 1924an inauguratu zelako, hau da egin eta zazpi urtera. Bi ekintzen artean denbora luzeegia igaro zen. Gainera, hain garai ilun eta gatazkatsua izanik, zaila da ulertzea zergatik dagoen horren tarte luzea egin eta inauguratu artean. Gaur egun Vidrieras de Arte enpresaren sinadura agertzen da, enpresa honek zaharberritu baitzuen eraikina 75. Urteurrenean.

Eskaileretan gora kaperara heltzen gara, non gotikoan inspiratutako XX. mendearen hasierako beirate sorta aurki dezakegun, eta Erdi Aroko beiratearen iragan arrakastatsua gogora ekartzea duena helburu. Garai hartan beirateak espiritualtasuna eta otoitza goraipatzeko helburuz egiten ziren, nolabait hausnarketa bultzatzeko; XIX. mendearen amaiera aldera, berriz, eliza berrietan berriro hasi ziren estilo gotikoko beirateak erabiltzen, Vatikanoko II. Kontzilioak bultzatuta, elizak bizi izandako garai iluna atzean utzi eta argia aurkitu nahian-edo.

FOTO 13                      FOTO 14

Honako hau soila da, apaindura eta kolore gutxikoa. Hori argi eta garbi ikusten da alboetako beirateetan, non beirate gardenak diren nagusi, absideko beirateak direlarik kolore gehien dutenak.

FOTO 15 FOTO 16 FOTO 17 FOTO 18

Ezaugarri hauek ziren, hain zuzen, Maumejean Etxeak egindako beirateek zituztenak. Etxe hau 1860an Jules Pierre Maumejeanek sortutako enpresa da, 150 urtez beirate artistikoak egiten jardun duena, izan ere, artista bikainak dira beiratearen gaineko pintura espezialitatean.

SAN JORGE ELIZA

FOTO 20

San Jorge elizako beirateak erlijiosoak dira, baina San Juan de Dios ospitaleko kaperakoa ez bezala, didaktikoagoak. Are gehiago, historia irakasten dutela esan liteke. Horren adibide, Maumejean Etxeak egindako beirate handia dugu, non gure herrian hain errotuta dagoen Karmengo Andra Mariren prozesioa azaltzen den.

FOTO 21

Hau elizaren alboetan dauden gainerakoen ostekoa da. Alboetako horiek txikiagoak izateaz gain, arkuak dituztelako. Egia da azken hauek ere aldaketak izan dituztela egin zirenetik. Izan ere, alboetan gehigarriak dituzte,  eta jatorrian arkua zuen leiho hutsa baino ez zen. Dirudienez, denak egile berak eginak dira, nahiz eta ez den sinadurarik azaltzen. Baliteke sinatuta egon izana, baina behin baino gehiagotan zaharberritu eta aldatu egin dituztenez, beharbada sinadura zuen beira desagertu edo apurtu egingo zen.

FOTO 22

Bestalde, baliteke Bilbon egin izana, Vidrieras decorativas Sagarminaga enpresan hain zuzen, bertan badirelako enpresa honek beste beirate-programa batzuetan ikusten diren xehetasunak, esate baterako Elorrioko eliza txikikoak. Sinadurarik ez duenez, apainduran dauden xehetasun eta ezaugarriei erreparatu behar zaie eta konprobatu ea egileak beste beirate batzuetan ere erabili izan dituen.

CASA TORRE JAUREGIA

Eraikin honetan argizulo bat dago, hau da, argia goiko aldetik sarrarazten duen beiratea, kanpoko aldetik babestuz (kupulek, berriz, espazioa kanpoko alderantz zabaltzen dute). Horrez gain, eraikin erlijiosoa ez den arren, bertan bada beirate bat. Kontua da burdina erabiltzean aukera zegoela beiratea elizetatik kanpo erabili eta eraikin zibiletan jartzeko. Argizuloak, kupulak bezala, ingelesek negutegiekin egiten zituzten esperimentuetatik eratorritako elementuak dira.

FOTO 23 cambiada

Apainduraz, berriz, mahats-parren estiloko elementuak agertzen direla esan daiteke, bai eta koloreak ere zerrenda apaingarrian. Hori Delclaux Etxearen ezaugarrietako bat da, eta beraz pentsa liteke lana enpresa ezagun horrena dela. Azkenik, beiratearen erdian Lizanatarren armarria dago.

                                                      FOTO 23 A nueva          FOTO 23 B nueva

UDALETXEA

Udaletxearen ate nagusiaren aurrean, lehenengo solairurako eskaileren hasieran, Delclaux eta cia.-k 1905ean egindako beirate polikromatu ederra dago. 1913an ekaitz gogor batek hondatu, eta konpondu behar izan zuten . Orduantxe aldatu zituzten beiretako batzuk. Ondoriozta daiteke konponketa Delclaux enpresak berak burutu zuela, eta beraz, neurri handi batean gorde egingo zuela beiratearen jatorrizko itxura. Horrez gain, jakin badakigu 1986an hegala aldatu edo konpondu behar izan zela. Eta azkenik, 2003an, Vidrieras del Arte enpresak zaharberritze orokorra egin zuen, gaur egun ikus dezakegun beirate bikaina lortuz.

FOTO 24 nueva

Estilo modernistadun beiratea da, egitura industrialeko beiratez osatua eta masa koloreak dituena. Beirateak XX. mendearen hasierako Santurtzi irudikatzen du, eta bertan eguzkia sortzen barik, sartzen ikusiko dugu, Bizkaiko erakundeen beirateetan ez bezala, hauetan sortzen ikusten baita nolabait zain dugun etorkizun oparoa islatuz. Gainera, Santurtziko armarria eta bi figura daude, bakea eta justiziaren alegoriak, eta horien ondoan sareak, arraunak, aingura… herriko itsas-tradizioa gogora ekarriz. Hori guztiori art noveau mugimendu artistikoan hain ohikoa den lorez apaindua, erromatikoa eta linea kurbatuduna.

   FOTO 25 nueva     FOTO 26 nueva     FOTO 27 nueva

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s