Bilboko Abra Algortatik. Juan de Barroeta, 1886

MINIATURA-RetratoHonako hau Juan de Barroeta (1835-1906) artista bilbotarraren lana dugu, errealismo orekatuduna, paisaia-margoetan erabiltzen zuen estetika plenairistikoaren (haize zabalean egindakoa) adibide argia. Nabari da Abraren aurrean

Andrés Isasi musikagilearen etxea. Jauregitxoaren konposizioan, Itsaso Alde izenekoa bera, simetria eta oreka dira nagusi. 1886an eraiki zuten konpositorearen aitona zen Baranbioko markesarentzat Frantzia aldeko neoklasizismoaren Bigarren Inperioko estiloak hain berezkoa zuen eklektizismo-korronteari jarraituz. Lorategian Barroetaren beraren etxeko teilatua antzeman daiteke. Margolariak Villa Haes izena jarri zion bere maisua izan zen Carlos de Haes paisaia margolari hispaniar-belgikar handiaren omenez, zeinen ustez artean naturaren imitazioa beste ezer ezin zitekeen egin, naturaren kontakizun ahalik eta zehatzena, norberaren irudimenak erantsitako guztiari muzin eginez.

Eta urdin argi koloreko badiaren atzean, Abraren zaindari eta tontor baxuagoak lagun Serantes mendiaren masa konikoa dago, eskualdeko tontor dotorea. Beheko aldean Santurtzi itsas-herria ozta-ozta ikusten da.

Liburutegi Nagusia (C.A.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s