Artekaleko horma-argia

10 En el entornoHamaika dira hozkailu eta sukaldeko armairuak betetzera Bilboko zazpi kaleak zeharkatuta, Erriberako merkatura jotzen duten santurtziarrak. Zazpi horietako batean, merkatutik oso-oso gertu

hirutasun santuari eskainitako horma-hobi bat ikus dezakegu, “El farol de Artekale” bilbainada ospetsuaren iturria. Izan ere, gainerako bilbainadek bezala honek ere istorio bitxi bat du atzean.

Artekaleko horma-argia gaur egun Irudiaren iturria:: http://www.panoramio.com/photo/113529682

Artekaleko horma-argia gaur egun
Irudiaren iturria:: http://www.panoramio.com/photo/113529682

XIX. mendearen amaiera aldera Juan de Onzoño eskribaua, Santa Kruz Apaiza gerrillari karlista ospetsua papereztatu omen zuen notarioa, Bilbon bizi zen. Honen arreba, Dionisia andrea, horma-hobiaren aurrean bizi zenez, ontzi-argiari olioa jartzeko ardura zuen. Baina nafarreria-izurriteak Bilbo hartu eta Dionisia andrea gaixotu zenean, ezin izan zuen horma-argia piztu… eta kanta jaio zen:

El farol de artecalle

tiene viruela

la pequeña de Onzoño

se muere de ella

 

El farol de Artecalle

no alumbra ya

si no le echa “aseite”

se apagará.

Kanta ezagutzen ez baduzue, youtuben entzun dezakezue “Bilbotarrakabesbatzak kalean emandako bertsioan edo Sestaoko Orfeoiaren bertsio zainduagoan.

“Bilbotarrak” kalean kantatzen Irudiaren iturria: YouTube

“Bilbotarrak” kalean kantatzen
Irudiaren iturria: YouTube

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s