1932ko urtarrilaren 18a. San Jorge sutan

FOTO 21932ko urtarrilaren 17an Bilbon Alderdi Tradizionalistaren liderrei entzuten ari ziren santurtziarrek ez zuten sumatzen 24 ordu pasata San Jorge elizan zegoen Karmen   amabirjinaren irudia erreko zela.

Urtarrilaren 18an elizan eragindako suteak (1) San Jorgeren eta Sestaoko karmeldarren komentutik hirurogei urte lehenago ekarritako Karmengo amabirjinaren irudien galera ekarri zuen. Elizako erretorea, Jenaro Oráa, sutearen berri izan zuen azken auzokidea izan zen, ohean baitzegoen gaixorik eta ez zioten jakinarazi nahi izan.

Santurtziko elizaren sutea “Bilboko gertakariak” izenarekin ezagutzen direnen artean kokatu behar da. Bilbokoek zona handia izan zuten prentsan (2) eta bertsio desberdinak izan ziren, gaur egun gertatzen den bezala, hots, zenbat buru hainbat aburu.

 Frontón Euskalduna, lugar de celebración del mitin tradicionalista. Fuente de la il.: http://gernikajaialai.blogspot.com.es/

Euskalduna pilotalekua, mitin tradizionalista eman zuten lekua Irudiaren iturria.: http://gernikajaialai.blogspot.com.es/

 

17ko Bilboko gertakariak

Urtarrilaren 17an, igandea, Comunión Tradicionalista izeneko alderdiak (3) mitina egin zuen Bilboko Hurtado de Amezaga kalean zegoen Euskalduna pilotalekuan (4). Bukatutakoan sozialistez eta errepublikanoez osatutako taldeak hirian zehar abiatu ziren gaitzespena adieraziz “gora” eta “kanpora” oihu eginez. Círculo Tradicionalistaren lokalen ondoan zegoen Arriaga antzokiaren aurrean, manifestatzaileak tirokatu zituzten hiru kide erail (5) eta beste zenbait zaurituz.

Hortik aurrera eta gertatutakoak eraginda hainbat istilu izan ziren hiribilduan (6). Biharamunerako greba orokorra deitu zuten eta herritarrei biktimen ehorzketara joateko esan zitzaien; ehorzketa oso jendetsua izan zen.

18ko Santurtziko gertakariak 

Greba deialdiarekin bat eginez, arratsaldeko lauretan mitina egin zuten herriko parkean (7). Mitina egiten ari zirela zenbait tiro entzun ziren eta Luis Barquín Arteche eta Ignacio Lanzagorta Lecona zaurituak izan ziren, biak Santurtziko Cotillo auzokoak. Zaurituak Gorostiza medikuaren etxera eraman zituzten, futbolari ezagunaren aita zena.

Tiroketa nagusitu zen, garai hartan ez baitzegoen arma faltarik, eta jendea haserre zegoela eliza erretzea erabaki zuen, urte haietan batere arraroa ez zena (8). Lehenengo saiakeran, aurrera atera ez zena, leiho batetik likido sukoia bota zuten eta gero barrura sartu eta San Jorgeren eta Karmengo amabirjinaren irudiak zeuden aldare nagusia likidoaz busti eta erre egin zuten.

Marcado con un x el ventanal por donde se arrojó el líquido inflamable. Procedencia de la il.: Mundo Gráfico

x hizkiaz markatuta dago leihoa zeinetatik likido sukoia bota zuten Irudiaren iturria.: Mundo Gráfico

Une horretan iskanbila nagusi zen eta nazionalistek ere parte hartzen zuten. Alkatea (9), Bilboko ehorzketan aurkitu eta dena jakinarazi ondoren, gobernadorearekin jarri zen harremanetan eta egoera neurrira ekartzeko indarrak eta suteen kontrako baliabideak (10) bidali ziren.

Bertsio ofiziala

Honen arabera, mitineko entzuleen kontrako lehen tiroak Alfredo Ferry Calpek (11) bota zituen, Serantes mendiko soldadu taldearen infanteria kapitaina izan zenak.

Jendeak atzetik segitzen ziola, Mendizabal gozotegia zegoen Murrieta etorbideko etxean babestu zen eta karabinaz tirokatzen jarraitu zuen. Manifestatzaileek egoitzari su ematea pentsatu zuten, baina etsi egin zuten etxea zelako eta elizari ematea erabaki zuten.

Istiluak zapaldu ondoren, bi atxiloketa izan ziren: aipatutako Alfredo Ferry eta, “El Sol” egunkariak 20an argitaratu zuenaren arabera, Lezo Urreztieta santurtziarra, nazionalisten kidea zena.

El altar mayor destruido

Aldare nagusia suntsituta

 

Tradizionalisten bertsioa 

Alderdi karlista eta katolikoak kontrolpean zituen hedabideen bidez eman zuen bere bertsioa. Honen arabera, elizaren sutea lehenago taxututako plana zen, aurreko egunean ere saiatu zirelako, eta auzokideek eragotzi zuten eta Lezo Urreztieta nazionalista atxilotu zuten. Ferry kapitain ohiak airera bota zituen tiroak hizlarien mezuaren kontra eta gerora sortutako iskanbilan izan ziren tiroketen erruz gertatu ziren zaurituak.

Interior de la iglesia tras el incendio Procedencia de la il. : Mundo Gráfico

Elizaren barruko aldea sutearen ondoren Irudiaren iturria.: Mundo Gráfico

 

Nazionalisten bertsioa

Bilbo eta Santurtziko gertakariek kongresuaren arreta erakarri zuten (12). Jesús María Leizaolak alderdiaren iritzia azaldu zuen, funtsean tradizionalistena bera zena, eta Urreztietaren atxiloketak ez zuela 18ko gertakari larriekin zerikusirik izan azaldu zuen, aurreko egunean gertatu baitzen.

Lezoren oroitzapenak (13)

Lezok kontatzen zuen pertsona batzuek 17an eliza erre nahi zutela jakindakoan Fontuson zuen etxetik pistola eskuan atera zela sutea eragotzi nahian. Bidean zihoala, udaleko gauzain bik atxilotu, arma kendu eta herriko espetxera eraman zuten. Zegoen giroa ikusirik hilko zutelako beldur zenez, 18an espetxetik ihes egin zuen eta erabat kolpatuta etxera itzuli zen. Guardia Zibilari ihesaldia jakinarazi zion eta bere burua haien esku eta soilik haien esku jartzeko asmoa azaldu zien. Eliza sutan zegoela Bilbora eraman zuten eta azkenik lau hilabete eta egun bateko zigorra jarri zioten arma izateagatik, bi hilabete eta erdi beranduago amnistia eman ziotelarik.

Portada de la biografía (euskera) escrita por Martín de Ugalde

Martín de Ugaldek idatzitako biografiaren azala (euskaraz)

Bilbo eta Santurtziko gertakarien ondorioak

Hala Kataluniako greba iraultzaileak, nola eskuineko tradizionalista armatuek eragindako Bilboko istilu eta erailketak Errepublika gaztearen kontrako erasotzat hartu ziren.

Tradizionalisten kide eta lider asko atxilotu zituzten, isunak jarri ziren eta Bilboko Círculo Tradicionalista itxi egin zuten. (14)

Bestetik, Ministroen Kontseiluak, Manuel Azaña buru zeukala, Euskal Herrirako Gobernuko Ordezkari berezia figura (15) sortzea erabaki zuen eta Epaile berezia figura ere bai, Euskal Herriko delitu politiko guztietarako. Figura biak gaur egun oso ezagun egiten zaizkigu.

El altar mayor con las imágenes de la Virgen del Carmen y San Jorge antes del incendio Procedencia de la il. : Mundo Gráfico

Karmengo amabirjina eta San Jorgeren irudiak zituen aldare nagusia, sutea izan aurretik. irudiaren iturria : Mundo Gráfico

 

Inork irakurtzen ez dituenez letra txikian doazen ohar zuhurrak:
  1. Los daños consistieron además en la aparición de grietas en la cúpula, deterioros en diversas imágenes, en las vidrieras, sobre todo la de la procesión de la Virgen del Carmen y la de San Ignacio, graves daños en la sacristía y en el órgano y sobre todo, la ruina total del retablo del altar mayor, cuyos planos había firmado en 1890 Jose María Basterra, que con el tiempo sería arquitecto diocesano de Bizkaia y autor de numerosas obras tanto eclesiásticas como civiles. El fuego acabó también con las tallas de La Milagrosa y  El Corazón de Jesús.
  1. Se hicieron eco de la misma al menos “El Noticiero bilbaino” (fuerista) y “La Gaceta del Norte” (tradicionalista), entre los locales y “La época” (conservador), “El siglo futuro” (tradicionalista), “El Heraldo de Madrid” (liberal), “La Libertad” (progresista), “Luz” (liberal), “El Sol” (liberal), y “El siglo futuro” (tradicionalista) entre los nacionales.
  1. Era este un partido de derechas adscrito al carlismo que en este momento contaba con ocho diputados entre los que se contaban algunos sonoros apellidos vascos: Julio de Urquijo, Marcelino Oreja Elósegui y José Luis de Oriol.
  1. Inaugurado el 14 de abril de 1895, fue el centro de este deporte en Bilbao. Actuando en él un magníficos jugadores como Chistu (1910), los Quintana (de Deusto), Elorrio, Nervión, los Goiri, los Amorebieta, Ochoa, Goiri, Chiquito de Bilbao, Arrarte, Solozábal, Chiquito de Gallarta, Azurmendi, Araquistáin, Inza y otros. Destruido por una bomba 1937 y reconstruído posteriormente su cierre definitivo se produjo el 30 de agosto de 1957.
  1. Los muertos fueron los vecinos de la Villa y Angel Jimenez Tejada de 17 años, Cipriano Gutiérrez López y Juan Jorki.
  1. Entre otros incidentes un coche, que se pensó propiedad de diputados tradicionalistas, fue arrojado a la Ría. Se intentó asaltar el periódico conservador y monárquico “La Gaceta del Norte”, asalto en el que resultó herido por arma de fuego el conserje de la publicación y se apedreó la sede del periódico nacionalista “Euzkadi”. Se intentó quemar el covento de las Reparadoras sito en la calle Hurtado de Amézaga y los altercados de carácter diverso se generalizaron durante toda la tarde, finalizando a última hora cuando la algarada de El Arenal fue disuelta por fuerzas del ejército mediante varias descargas de fusilería que provocaron varios heridos, incluido un guardia de seguridad.
  1. En el mitin estaba previsto que tomaran la palabra desde el quiosco de la música representantes de Acción Republicana, de la C.N.T. y la U.G.T. y de los comunistas.
  1. Por estas mismas fechas y sólo en esta comarca, además del incendio de San Jorge, se produjo el de la ermita de San Roque en Baracaldo, se intentó quemar la iglesia parroquial de Ortuella y en Gallarta se quemó la ermita del barrio de Las Calizas.
  1. Era alcalde en este momento Anacleto de Unzueta.
  1. Las fuerzas enviadas fueron Guardia Civil a pie y a caballo y dos compañías de los regimientos de Sestao y Portugalete al tiempo que salían los bomberos de Bilbao para sofocar el incendio. A los servicios contraincendios grupos de manifestantes les impidieron el paso en Ugarte (Baracaldo) y las llamas debieron ser apagadas por los mismos vecinos de Santurtzi, a los que el Ayuntamiento proporcionó la única manga de que se disponía..
  1. Se trataba de un conocido tradicionalista al que por disposición del ministro de la Guerra se había pasado a la reserva y que en ese momento ostentaba cargo en la Compañía de Tranvías.
  1. Estos sucesos, así como los provocados por la huelga revolucionaria de carácter anarquista que tenían lugar en la cuenca de Manresa a Berga fueron tratados en la sesión del Congreso que, presidido por Julián Besteiro, tuvo lugar el día 21.
  1. En 1970 el escritor Martín de Ugalde publicó una biografía de Urreztieta basada en entrevistas con el político nacionalista. En esta obra un capítulo corresponde a su detención y posterior incendio de la iglesia. Esta biografía está disponible para su consulta en la Biblioteca Central.
  1. En Bilbao se clausuró definitivamente el Círculo Tradicionalista, en cuyo registro se habían encontrado catorce pistolas, imponiéndo a la directiva multa de 10.000 pesetas.

Se detuvo a 55 tradicionalistas, de los que 43 fueron liberados el día 25 y a seis comunistas. El convento de las Reparadoras, desde el que se habían efectuado varios disparos, fue clausurado, al convento-colegio del Sagrado Corazón, en el que se encontró munición, se le impusieron 10.000 pts de multa.  El potentado José María de Urquijo, considerado impulsor de estos y otros actos contra la República fue asimismo detenido, al igual que su correligionario Luciano Zubiria. El día 21 la policía de la Brigada social registró las casas de algunos católicos santurtziarras en busca de armas, registro que resultó infructuoso.

El 18 de febrero el ex capitán Ferry abandonó la prisión en libertad condicional a la espera de juicio bajo fianza de 5.000 pesetas.

  1. El nombramiento de Delegado recayó en el Gobernador Civil de Vizcaya, señor Calviño, teniendo entre otras atribución sobre todas las autoridades gubernativas de la demarcación y mando sobre los agentes y fuerzas de la autoridad. Por su parte el juez especial recibió concretas instrucciones para tramitar los sumarios políticos con la máxima celeridad.

Liburutegi Nagusia(E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s