IRAKURZALE KLUBAREN III. EDIZIOA

Laugarren saioa: Elena Ferranteren La amiga estupenda

CUBIERTAAzaroaren 19ko irakurketa-kluba La amiga estupenda liburuaren ingurukoa izan zen. Idazlearen ezizena Elena Ferrante da eta ez dakigu ia ezer beraren gainean…

ezta gizona edo emakumea den ere.

Moderatzaileak, Iván Repilak, “Babelia” aldizkarian duela gutxi argitaratu zuten idazlearekiko elkarrizketa (e-mail bidez egindakoa) irakurriz hasi zuen, zeinetan idazlea oso gutxi konprometitzen den. “El Mundo” egunkarian argitaratutako beste artikulu bat ere aipatu zen, non emakumea dela adierazten den.
Tretalogiaren lehenengo eleberri honen (laugarren liburua duela gutxi agertu da liburu dendetan) iruzkinari sarrera egiteko balio izan zuen eta bere hitzetan denetarik du: prestakunza  (Bildungsroman) , pertsonaia  eta gizarte-eleberria.

Lanak otzan izan zituen irakurzaleak; izan ere argitaratu diren hiru liburukiak irakurri dituzte (lanaren kalitatea handituz doala eta lehenengo liburua erdipurdikoena dela adierazi zuten eta hirugarrena azpimarratu zuten) eta bigarren irakurketa gehiago gozatu dute. Ados ez zegoen irakurleren bat ere izan zen: batek liburua ez zuela gustuko izan esan zuen eta beste batek liburuak huts egin ziola, agian publizitateak eta iruzkinek eragindako espektatibak oso handiak zirelako. Antza denez, benetako argitaratze gertakaria da, handiagoa beste herrialde batzuetan gurean baino. Izan ere, Ivanen ustez, argitaletxeak ez du lana behar zuen moduan tratatu, azalen itxuratik hasita, ia “chick-lit” generora eramaten gaituelako. “La amiga estupenda” izenburuak ere ez du “la amica geniale” jatorriz italieraz dagoena egoki islatzen. Mundu anglosaxoian badirudi “brilliant” hitzez itzuli dutela eta hitz horrek pertsona argia edo bikaina adierazten du, “estupendo”, ordea, anbiguoagoa da. Ivánen hitzetan, itzultzaile lanean esperientzia duenez, lan bat itzultzea berridaztea da. Hala ere, izenburuaren erabakia itzultzailearena baino argitaletxearena izan dela uste du.

                                     CUBIERTACUBIERTA ITALIANACUBIERTA INGLESA

Tertuliakide bik “” hori zein ote den jakiteak eman zigun ezustearen gainean hitz egin genuen. Izan ere, tetralogiaren izenburu generikoa “Lagun bi” da, Lenú, narratzailea eta Lila alderdi askotako pertsonaia liluragarria… Goi mailako adimena eta borondate sendoa duen arren, autosuntsitzaile ukitua du. Eta Lenúk erreferente gisa behar duen ispilua da. Guztiok uste genuen Lila zela “lagun bikaina”, baina Lilak Lenú honelaxe deituko du lanaren bukaeran.

Bide batez esan, hemen berriro ere dugula (Ágota Kristoffen El gran cuaderno liburuan Claus eta Lucasekin eta Zweigen Novela de ajedrez liburuan “ni” biekin, zuria eta beltzarekin, gertatu zitzaigun bezala) doppelgänger literatura gaia: bikoitza. Izan ere, pertsonaia nagusi biek elkar behar dute, txanpon beraren alde biak direla ematen du… haietako bat idazlearen autoerretratua ote den aditzera emanez. Baina, Lenú ote da, narratzailea dena, hasieran ematen duen modura ala, agian, pertsonaiarik gatazkatsuena eta poliedrikoa den Lila?

Auzoko bizitza zein ondo dagoen irudikatuta ere aipatu zen, gutako baten batek txikitan bizi izan genuenaren antza zuelako alderdi askotan; horregatik hein handi batean autobiografikoa zela pentsatu genuen. Gauza bera gertatzen da emakumezkoen bizipenak azaltzen dituenean (norberaren gorputza eta erakargarritasun fisikoaz ohartzea eta sexualitatea deskubritzea); hemen ere, emakume batek idatzia ez bada emakumezkoak oso ondo ezagutzen dituen gizon batek idatzi duela pentsarazten digu.

Nápoles en los años 50. / GAMMA-RAPHO (GETTY IMAGES)

Nápoles en los años 50. / GAMMA-RAPHO (GETTY IMAGES)

Lanak bi emakumeren arteko laguntasuna aurkezten digu: neska bi, hasieran, zeinen mundua oso txikia den, hots, auzora mugatuta (hainbesterentzat hain liluragarria den Napoles hiria gero eta garrantzitsuagoa izango da hazten diren heinean eta helburuak handitzen dituzten heinean); eta pixkanaka pixkanaka heldu ahala, inguruko pertsonaiak aurkezten dizkigute, heldutasunerako bidean mugarriak diren keinu txiki horiek, nahiz eta une horretan horren jakitun izan ez… Eta hori guztia, soiltasun handiz kontatuta, irakurketa erraz eta atsegina eginez, baina irudikatzen digun mundua sinesgarri bilakatuz.

Hona hemen tetralogiaren beste liburuak irakurtzeko iradokizuna (Claus y Lucas lanarekin gertatu zitzaigun bezala), liburu honetan lagun bien haurtzaroa eta nerabezaroa baino ez direlako agertzen eta liburuak bukaeran “jarraituko du…”daukalako.

COLLAGE DE CUBIERTAS

Klubaren jarraitzaileei gogorarazi nahi diegu, Ivánen agenda-arazoak tarteko, abenduaren 17ra arte ez dela beste saiorik izango, zeinetan askoren ustez (ez nire ustez) haur edo dibertsioarekin lotutako generoari ekingo diogun: Komikia edo eleberri grafikoa, gaur egun deitzen den modura. Landuko dugun liburuak, Maus izenekoak, deuseztatze-esparruez hitz egingo digu eta, besteak beste, Pullitzer Saria jaso zuen. Ziur nago askorentzat sekulako aurkikuntza izango dela.

Plop lana (nahiz eta nahi duenak irakurri eta komenta dezakegun) Sara Mesaren Cicatriz lanaz ordezkatu dugula ere gogoratu nahi dizuegu. Ez nahastu Gómez Juradok sinatu zuen izen bereko liburuarekin.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s