“Desde Bermeo hasta El Abra”. 1944ko dokumentala

Erreportajearen izenburua eta kredituak Irudiaren iturria: Dokumentalaren kaptura Duela gutxi 1944an gure herrian errodatutako dokumental baten zati interesgarri bat sakelakotik sakelakora ibili ez ezik, “Santurtzi historian zehar” blogean

ere argitaratu zen. Dokumental horretan Santurtziko zenbait alderdi daude jasota, besteak beste, arrantzaleak solasean itsasotik itzulitakoan edo sardinerak etxez etxe arraina saltzen.

Interesgarri iruditu zaigu film osoa ikusteko aukera eskaintzea, ezer aldatu gabe eta egilea nor den esanez, testuinguru honek filma zein helbururekin egin eta zabaldu zen ulertzeko aukera ematen du eta, benetako helburua ez baitzen soilik gaur egun gure oroimenaren txoko batean ia galduta dauden herritar eta tokiak gogora ekarri eta orduko ohiturak erakustea edota dokumentalaren balio etnografikoa nabarmentzea, beste bat baizik.

Desde Bermeo hasta El Abra”, izenburudun grabazio hau “Noticias y Documentalesek” egin zuen, No-Do izenaz ezagunagoa dena eta Francoren diktadura garaian zegoen albistegi ofiziala, zein zineetan derrigor eman behar zen filma hasi baino lehen.

NO-DOren sarrera armarri eta inperioko arrano eta guzti Irudiaren iturria: Dokumentalaren kaptura

NO-DOren sarrera armarri eta inperioko arrano eta guzti
Irudiaren iturria: Dokumentalaren kaptura

Produktu txukuna eta teknikoki bikaina da zein garaitan egin zen eta zein bitarteko erabili zituzten kontuan hartuta. Gainera, soinu-banda alai eta folklorikoa du Bilboko Emakumezkoen Ataleko Abesbatzak abestua, eta harritzekoa bada ere, lehenengo kanta euskaraz abesten dute. Azken abestia, jakina, “Desde Santurce a Bilbao” kanta herrikoi eta ezaguna da. Istorioa erraza da, 10 minututan kostaldeko portuetako egun bateko lana jasotzen du. Horrela bada, arrantzaleak tresneria eta ontziak prestatzen ikusiko ditugu, bai eta arrantza bera, porturatzea, arrantzaren banaketa eta salmenta ere; eta amaitzeko lan-egun gogor baten osteko aisialdia (gizonezkoena besterik ez). Bi parte ditu, lehenengoa Bermeon errodatu zen eta 04:14. minututik amaitzen den arte, berriz, Santurtzin.

Erreportajearen izenburua eta kredituak Irudiaren iturria: Dokumentalaren kaptura

Erreportajearen izenburua eta kredituak
Irudiaren iturria: Dokumentalaren kaptura

Testuingurua

Arestian esan bezala, dokumentala 1944an errodatu zen, gerra zibila amaitu eta bost urtera, gerra ondoko garai latz hartan, merkatu beltza, eskasia eta txirotasuna nagusi ziren garaian. Urte haietan espetxeak preso politikoz lepo zeuden eta ohikoak ziren heriotza-zigorrak. Horrela bada, irudi hauek, non jende zoriontsu eta irribarretsu, arrantza ugari, lan-jardunaldi gogor baina emankorraren osteko aisialdia ikusten diren, erregimenaren propaganda politikoaren makinariaren piezak baino ez dira, eta egia esan filma testuinguru horretan ikusi beharra dago, horixe baita berau ulertzeko modurik aberasgarri eta onuragarriena.

Desde Bermeo hasta El Abra” RTVErena da, erakunde honen Filmoteca Española bildumako ale bat baita.

Eta orain klikatu hurrengo argazki hauetatik edozeinetan eta goza ezazu, merezi du eta.

Bermeo

Bermeo itsasotik ikusita. Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Bermeo itsasotik ikusita.
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Amama janaria prestatzen. Adi egon patatak zuritzeko moduari, ez du ezer alperrik galtzen. Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Amama janaria prestatzen. Adi egon patatak zuritzeko moduari, ez du ezer alperrik galtzen.
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Emakumeak otxarak portura jaisten arrantzalea begira dutela Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Emakumeak otxarak portura jaisten arrantzalea begira dutela
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Ontziak portuan Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Ontziak portuan
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Hemen jende orok egiten du lan Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Hemen jende orok egiten du lan
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

 

Santurtzi

 

8 copiar

Santurtzi menditik ikusita. Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Mazia makinan txikitzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Mazia makinan txikitzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

“Torrentero” ontzia arrantza egitera doa Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

“Torrentero” ontzia arrantza egitera doa
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

“Pepita” ontzia porturatzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

“Pepita” ontzia porturatzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrantza deskargatzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrantza deskargatzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrantza jasotzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrantza jasotzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Garraiatzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Garraiatzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Poliren merenderoko pailan Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Poliren merenderoko pailan
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Porroian edaten Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Porroian edaten
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Horrela jaten dira sardinak, eskuekin Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Horrela jaten dira sardinak, eskuekin
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Klub ranero Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Klub ranero
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrainaren hezurra diruri, baina tantoa da Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Arrainaren hezurra diruri, baina tantoa da
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Hemen denek jokatzen dute Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Hemen denek jokatzen dute
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Igel hau gure lepotik barreka ala? Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Igel hau gure lepotik barreka ala?
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Saltzen saltzen, alpargatetan ez gastatzen saiatzen Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Saltzen saltzen, alpargatetan ez gastatzen saiatzen
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Areetan Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Areetan
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Bilbo gero eta gertuago Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Bilbo gero eta gertuago
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Jende orok jakin dezala: fresku-freskue Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Jende orok jakin dezala: fresku-freskue
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Eta …. Kobratzeko ordua! Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Eta …. Kobratzeko ordua!
Irudiaren iturria: dokumentalaren kaptura

Liburutegia Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s