Santurtzi 1900. Argazkilari anonimo baten “pare estereoskopikoak”

03 puerto-peqBatzuetan bost ogerlekoko hitzak erabiliz hitz egitea beste biderik ez dago, esate baterako

arestian aipatutako “pare estereoskopiko” hitzak, argazkilari profesional, zaletu eta beste inork gutxik ezagutzen dituen hitzak alegia.

Eta orain zeuek ere bai.

Estereoskopioa

Argazkilaritza estereoskopikoa Sir Charles Wheatstonek asmatu zuen 1840an, argazkiak ikustean sakontasun sentsazioa eragiteko helburuz, hau da, gaur egungo 3D sistemaren bidez lortzen den sentsazio bera. Ilusio optiko hori lortzeko ikusgailu binokular baten bidez begiratu behar diren bi irudi ia berdinak modu sinkronizatuan hartzen ditu.

XIX. mendearen amaierako etxe burges gehienetan aurki zitekeen zuri-beltzezko paperean zeuden argazki-pare sorta galanta, bai eta horiek ikusteko ikusgailu berezia ere.

Pare estereoskopikoak egiteko kamara eta ikusgailua

                                          01 cámara-pares-peq-102 visor-pares-peq

Irudiaren iturria: Restos de gouter bloga http://restosdegouter.blogspot.com.es/2012/02/fotografias-estereoscopicas.html eta 24 veces por segundo bloga http://24vecesxsegundo.blogspot.com.es/

Santurtziko pareak

1900. urtean Euskal Museoak gai beraren inguruko 8 argazkidun lotea erosi zuen, egile ezezagun batek ateratako Kanpoko aldeko Abra, Santurtzi, Bizkaia izeneko argazki sorta hain zuzen, kristalezko pare estereoskopikoak dira, digitalizatu gabeak. Museoak, Liburutegien Sarearen eskaerari erantzunez, doan digitalizatzeko zeregina bere gain hartu ez ezik, gure aldizkarian argitaratzeko baimena ere eman zigun. Honen bidez eskertu nahi diogu egindako lan guztia.

Irudi hauetako batzuk Interneten ibili dira, baina moztuta eta testuingurutik kanpo. Argitalpen hau arazo horri konponbidea emateko atera dugu.

Gaiak

Argazkilari anonimoak begirada (eta kameraren objektibo bikoitza) garai hartan herriari buruz hartu ziren irudien ohiko gaian pausatu du, Jose Antonio Cortesek atera eta guk aspaldi argitaratu genituen  argazkietan ikusi bezala: batetik, kaia jendez eta ontziz lepo, denak arrantza noiz helduko zain, bestetik, sardina-ontzia ugari kaian eta azkenik, haitzek eta itsasoak eskaintzen zituzten aisialdi eta olgetarako tarteak.

Data

Museoak erositako pareek ez dute datarik, baina argazkietan agertzen diren zenbait elementuk laguntza emango digute jakiteko, behintzat, zein urtetan egin ziren, garai hartan Evaristo Txurruka lanak egiten ari baitzen kanpoko portuan eta ederto dokumentatu zituen.

Gutxienez bi argazkitan (1. eta 6.ean) argi agertzen da oraindik ez zela kanpoko portuan atrakatzeko nasen lehenengo sekzioa eraikitzen hasi, hau da, Portugaleteko hondartza eta La Llanako puntaren arteko tartea, zeinek Santurtziren aurrean badiaren betelana egin eta gure herrian arrantza-portu berria eraikitzea ekarriko zuen.

Era berean, 2., 3., 4. eta 5. argazkietan (Lo Lisokoak) ikus daiteke oraindik ez direla portu berriaren ainguratze-lanak egiten hasi, proiektuetan “ontzien dartsena” izena dutenak. Lan hauek 1906an hasi ziren eta zatirik garrantzitsuena 1907rako amaituta zegoen.

Gunearen ikuspegi orokorra argazkiak egin ziren garaian Irudiaren iturria:.”Santurtzi posta-txartel”, Luis Amman Egidazu eta Román Alonso de Miguel

Gunearen ikuspegi orokorra argazkiak egin ziren garaian
Irudiaren iturria:.”Santurtzi posta-txartel”, Luis Amman Egidazu eta Román Alonso de Miguel

  1. irudian “Titan” garabiaren silueta ikus daiteke zerumuga atzean duela. Santurtziko kaia 1895ean eraikitzen hasi eta 1902an amaitu zen, Titan izena jarri zitzaiolarik berau eraikitzeko erabilitako garabiari. Argazkia egin zen garairako lanak nahiko aurreratuta zeuden.
  1. argazkian erdiko plano batean garabiaren hiru aldedun profila antzeman daiteke, 60 Tm-koa bera, Algortako nasan lanean (Santurtzikoaren aurre-aurrean). Garabi honek ez du olatu-hormarenak duen diseinu bera baina “Titanen” mota berekoa da. Aurrez aurreko nasaren eraikuntza 1901ean amaitu zen eta garabia dikea egin zenean kendu zen. Erabilitako iturrietan datu kontraesankorrak daude azken data honetaz. Horrela bada, On Evaristok aurkeztutako oroitza-txostenetan murgildu beharra egon da nahi eta nahiez. Hor irakur daiteke lanak 1901ean amaitu, 1903an hartu eta 1904an egin zela azken ordainketa.

Horrez gain, ikus daiteke lana nahiko aurreratuta dagoela, bai nasa eta bai garabia Abraren barru-barruan ikusten dira eta.

Ondoriozta dezakegu bada, argazkiak 1900. urteko egunetako batean egin zirela, itsas-beherean, urte haietan herrian zebiltzan bisitari eta udatiarrei saltzeko helburuz.

1. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

1. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Jendetza arrantza portuaren kanpoko aldean arrantza noiz heldu zain. Gizonak txapela eta emakumeak zapia buruan haitz eta ontzien gainean. Atzean sareak nasan lehortzen. Murrieta etorbidea ere ikusten da, artean izena jarri berri zuela, aurreko urtera arte (1899) “Calle del barrio nuevo” deitzen baitzitzaion.

Arrantza egiteko erabiltzen ziren ontzi txikiak ikusten dira, portu zaharrean sar zitezkeen txalupa bakarrak, zortzi bat metro luze eta sei edo zazpi bankuko sardina-ontziak. Horien gainean belen mastak eta arraunak, karelean toletak toleteren gainean eta arrauna finkatzeko estropu bat ontzia bultzatzeko. Brankako zubian fokearen masta sartzeko euskarria. Atzeko sardina-ontzian harrapatutako arrainak ateratzeko bi salabardo ikusten dira.

Murrieta etorbidean etxe gutxi batzuk bata bestearen ondoan. Ezkerretik eskuinera lehenengoa apaizen etxea, horrela deituta San Jorgeko apaizak bertan bizi zirelako, bertan zegoen Chacón botika ere. Horren ondoan xafla eta zurezko eraikin txikia, garai hartan abarketa denda zena eta gero fruta denda, eta jarraian  Txitxarrarekin lotzen zuen kilometro-pasabidea. Honen atzean konpondu ostean La Paloma taberna hartu zuen eraikina eta ondoan, Sandaliren eta “Violetas Imperiales” ile-apaindegiak. Gero tartetxo huts bat eta horren ondoan Urkidi gozodenda jarri aurretik zegoen begiratokidun eraikina, azken honek gozo-dendakoa baino solairu bat gutxiago zuelarik. Azken bietan drogeria eta “Zentro Katolikoa” jarri ziren.

Herria 1900ean

Santurtzi 1900, 2015eko liburuaren eguna dela-eta argitaratu eta Santurtziko Liburutegien Sareko irakurleei oparitu genien liburuxkan azaltzen diren argazkietan kostaldeko herri eder bat ikusten da, non herritarren jarduera nagusia arrantza den arren, nekazaritza eta abeltzaintzan ere aritzen ziren. Horrez gain, ostalaritza- eta zerbitzu-negozioak ere izaten zituzten herrira bainuak hartzera zetozen hamaika udatiarri arreta emateko.

Guda karlisten ostean herriak garapen azkarra ezagutu zuen. Izan ere, gaur egun udalerria den eremuan hiru mila eta berrehun bat lagun bizi ziren, bi mila eta berrehun herri-gunean eta Mamarigan. Hirurehun bat familia, hau da, mila eta bostehun lagun arrantzatik bizi ziren. Garai hartan herriak uda osoan bi mila udatiar jasotzen zituen.

Argazki hauek egin eta urte gutxi batzuetara Bilboko kanpoko kaiak herriaren itxura goitik behera aldatu zuen: argazkian ikusten dugun badia txikia bete egin zen parke nagusia sortuz, portu zaharra desagertu eta arrantza portua eraiki zen. Lo Liso urbanizatu egin zuten eta horrekin batera haitzak eta bainu-gunea betiko galdu ziren. Itsasorako sarbiderik ez zegoenez, gero eta udatiar gutxiago azaltzen ziren Santurtzin, erabat desagertu ziren arte. Bien bitartean Udalak Portuko Lan Batzordeari nasa ondoan hondartza bat egin zezaten eskatu zion behin eta berriro, Algortan bezala, baina gaur egun ondotxo dakigun moduan, batzordeak muzin egin zion herriaren eskariari. Bitxia bada ere, herria itsasotik urrunduz zihoan neurrian, handitzen zen harekiko mendekotasuna. Ordutik, kanpoko portuak eragin itzela izango du santurtziarren bizitzan, onerako edo txarrerako.

2. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

2. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Emakume talde handi bat portuaren kanpoko aldean arrantzaleak noiz helduko. Aurrean saski handi-handiak, “milotarrak”, arrainak deskargatzeko erabiltzen zirenak. Sardinera batzuek salmenta txikirako erabiltzen ziren saski lauak dituzte eskuetan. Gizonak arrantzaleak ziren, baina emakumeek etxea, seme-alabak, baratze txikia eta kortaz gain, harrapatutako parte bat salmentaren ardura hartzen zuten. Ez da harritzekoa bildutako jende andana, garai hartan hirurogeita hamar bat emakume ari baitziren horretan lanean. Atzean “La Pesquerako” padura eta Los Paloseko  uharria agertzen dira.

3. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

3. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Kaiaren kanpoko aldea. Emakumeak, gizonak eta umeak arrantza noiz helduko zain. Ontzietako bat brankan dagoen masta eta guzti eta beste bat salabardoak bertikalean jarrita, arrantza zekartelako seinale. Mamarigatik ikus zitekeen, eta arrantzale gehienak auzo horretan bizi zirenez, sardinerak seinalea ikusita, arrapaladan jaisten ziren portura. Atzean eskuineko aldean burdinazko nasaren itsas-argia.

4. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

4. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Kaiaren kanpoko aldea. Emakumeak eta gizonak haitzen arteko bidexka batean arrantza noiz helduko zain, berriro milotarrak, oraindik mastaren bat ere ikus daiteke. Emakume bat ere agertzen da itsasoan saskiak garbitzen, eta atzeko aldean herritar batzuk itsaskitan Lo Lisoko haitzetan. “Joven Angel” ontziko arrantzaleak oraindik lehorreratu gabe.

5. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

5. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Arrantza ontzitik ateratzen Lo Lison, bertan ontzietaraino heltzeko propio jarritako zurezko igarobideak, burdinazko nasaren atzeko partean itsas-argia eta erdi-aldean txalupa txikiak lagun bana barruan, popan arraun bakar batez txalupa aurrerantz bultzatuz.

6. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

6. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Arrainak banatzen gero saltzeko, bi sardinera porturatzeko eskaileren ondoan. Gero, arraina gazitu eta saltzea baino ez da falta.

7. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

7. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Aisialdia La Pesquera inguruan. Emakumeak putzuetan jolasean dabiltzan umeak zaintzen. Emakume bat, beharbada udatiarra, eguzkiaz babesteko erabiliko zuen eguzkitakoa itxita. Erdi aldean eta senadiaren beste aldean, Lolisoko aldagelak. Zerumugan itsasontzi batzuk eta olatu-horma eraikitzen ari zen garabia.

8. argazkia © Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

8. argazkia
© Euskal Museoa – Bilbo – Museo Vasco

Emakume eta ume talde bat haitzek sortzen dituzten kala txikietan olgetan, eta bertan eskuoihalak lehortzen jarrita. Zaila da non den jakitea, beharbada Peñota.

Irudiaren iturria: ”Santurtzi postatxartelan”, Luis Amman Egidazu eta Román Alonso de Miguel

Irudiaren iturria: ”Santurtzi postatxartelan”, Luis Amman Egidazu eta Román Alonso de Miguel

Peñotako haitzak, beharbada aurreko argazkia bertan dago eginda. Ezkerrean goiko aldean los Mazasen etxea, itsasorako sarbide eta guzti, atzean Taramona familiaren etxetzarra.

Eta bainuenak dira argazki hauetan azkenak. Euskal Museoak eman digu joan den mendearen hasierako Santurtzi nolakoa zen ikusteko aukera, hori dela-eta berriro eskertu nahi diegu museoko arduradunei emandako laguntza. Espero dugu zuen interesekoa izan izana.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s