Karrantzako Peña Txabarri jauregia (Karpin) eta Aix-en-Provenceko Vasarely fundazioa. Antzekoak baino gehiago.

10 En el entornoBatzuetan zerbait ikusten dugunean (gauzak, pertsonak, paisaiak…), beste zerbait datorkigu burura, eta harritzekoa bada ere, horixe gertatzen da euren artean hain desberdinak diren bi eraikin hauekin.

Azken batean, zer dute komunean XX. nekazal giroko jauregi batek eta mendea nahiko aurreratuta zegoela altxatutako pop estiloko eraikin batek?

Peña Txabarri Jauregia Karpinen (Karrantza). Irudiaren iturria: http://casonasdeindianos2.blogspot.com.es/2011/11/30-palacio-el-karpin-karrantza-harana.html

Peña Txabarri Jauregia Karpinen (Karrantza).
Irudiaren iturria: http://casonasdeindianos2.blogspot.com.es/2011/11/30-palacio-el-karpin-karrantza-harana.html

Romualdo Txabarri (1819-1899) Puerto Rikon ehungintza-negozioekin aberastu ondoren, Espainiara itzuli zen, Madrilera hain zuzen, non are gehiago aberastu zen burtsa eta higiezinekin lotutako negozioei esker. Diru-emaitza handiak eta obra ugari egin zituen Biañez (bere jaioterria) eta orokorrean Karrantzaren alde. Ezkongabe hil zenez, diru guztia 14 lobei utzi zien.

Euretako bat aipatutako Urbano Peña Txabarri izan zen (1869-1941), Polonia Txabarri Lópezekin ezkondua (1868-1955). Hau ere Romualdoren loba zenez, oinordekotza bikoitza jaso zuten. Urbanok, ingeniaria bera, fatxada soildun jauregi hau eraiki zuen bizitoki gisa. Obrak 1911n amaitu ziren. Duela urte batzuk Enkarterrietako Mankomunitateak jauregia erosi eta bertan Karpin-Abentura parkea jarri zuten.

Vassarely fundazioaren eraikina Frantziako Aix en Provencen Irudiaren iturria: http://www.bontourism.com/es/content/fundaci%C3%B3n-vasarely-en-aix-en-provence

Vassarely fundazioaren eraikina Frantziako Aix en Provencen
Irudiaren iturria: http://www.bontourism.com/es/content/fundaci%C3%B3n-vasarely-en-aix-en-provence

Victor Vasarely Pecsen (Hungaria) jaio zen 1908an. Budapesteko Bauhausen ikasi ondoren, 1930ean Parisera joan zen publizista gisa lan egitera.

Pintura abstraktua hautatu zuen, lehenengo zuri-beltzean eta gero koloretan, alde anitzetatik ikusteko moduko figurak eta efektu optikoak landuz.

Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetarako margolari ospetsua zen, eta Pompidou presidentearen sustapenari esker, Frantziako “artista ofizialtzat” jo zuten.

1976an  Aix-en-Provencen Vasarely fundazioa sortu eta lanarekin estuki lotutako eraikin batean kokatu zuen, zein monumentu historiko izendatu zen 2013an.

Baina, zertan dira antzekoak?

Barruko aldean, Peña Txabarri Jauregiko sukaldearen zoruan berau eraiki zen garaiko jatorrizko harlauza hidraulikoa dago.

Irudiaren iturria. : EBC

Irudiaren iturria. : EBC

Eta Vasarely Fundazioaren barruko aldean margolariaren obra hau dago.

04 Vasasrely-cuadro

Antzekoak baino gehiago, zalantzarik gabe.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s