Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

El bar de las grandes esperanzasEl bar de las grandes esperanzas

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. El bar de las grandes esperanzas / Moehringer, J. R. 469 or.

J.R. amarekin batera hazi zen, aitak J.R.k lehen hitza esan aurretik alde egin baitzuen. Berak, ordea, badaki zein den aita: irratsaioa duen New Yorkeko Dja, J.R.k adi adi entzuten duena. Baina, halako batean, ahotsa desagertu eta J.R. nori entzun ez daukala geratuko da. Amaren maitasunean babestu eta poeta, polizia, apustulari, soldadu, boxeolari eta zine-izarrek kontatzeko istorioak dituzten Dickens izeneko auzoko tabernara joko du. Han, amets batean balego bezala liluratzen duten ahots horien guztien artean, J.R.k bere patuari ahotsa jarri ahal izango dio eta nortasuna eratuko du. Pulitzer saria jaso duenak sinatutako lan hunkigarri eta zirraragarri hau ikasteko eleberria, edo benetako istorioa  balitz bezala irakur daiteke.

El aroma del crimenEl aroma del crimen

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. El aroma del crimen / Xabier Gutiérrez .395 or.

Vicente Parrari, Donostiako Antiguo auzoan  Ertzaintzako irakasle ofiziala denari, itxuraz oso desberdinak diren kasu bi eman diote. Elena Castaño moda diseinatzailea bortizkeriaz sastatuta hilik agertu da bere luxuzko etxean, eta lapurreta zantzuak ageri badira ere, laster argi geratuko da hilketa pertsonala izan dela lapurreta izan balitz bezala aurkeztua. Beste kasua giltzurrun eta gibel urritasun baten ondorioz hildako Cristian José gaztearen kasua da, unibertsitateko bedela da berau. Baina gaztearen amak susmoa du heriotza ez dela naturala izan haren etxean diru asko aurkitu duelako eta azken aldian bere soldatarekin bat ez zetorren bizimodua zeramalako. Vicentek berehala ohartuko da susmagarri guztiek sukaldaritzaren munduarekin zer ikusia dutela.

EmocionarioEmocionario

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Emocionario / Cristina Núñez Pereira. 92 or. (3-11 urte)

Emocionario liburuak, berrogeita bi emozio egoera deskribatzen du erraztasun handiz, ezagutzen ikasteko eta, horrela, zer sentitzen dugun esan ahal izateko. Liburu honek gizakiari integratzeko aukera ematen dio haurtzarotik, emozioak ezagutzen eta sentimenduei buruz hitz egiten laguntzen baitio. Horrela bada, egoki kudeatu ahal izango ditu eta bizitza duen ahalmen osoarekin sentitzeko, gaitasunei inolako kalterik egin gabe. Emozioen hiztegia oinarrizko euskarri pedagogikoa da.

Three Places in New EnglandThe Three Places in New England. Symphony nº3. The Unanswered Question. A Set of Pieces

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. The Three Places in New England…[Soinu grabazioa] / Charles Ives. Disko 1 (CD)

1600.etik eta 1900.era bitartean, mendebaldeko musikan nagusia izan zen sistemarekin ohituta zegoen melomanoarentzat erronka da disko hau. Ives Estatu Batuetako lehen musikagiletzat hartzen da, benetako eta originaletakoa, nahiz eta denbora luzeena bere aseguru-etxearentzat ematen zuen.  Hasiera kontserbadoreak izan  ondoren, ohitura alde batera utzi eta musika adierazteko era berrien bila hasi zen. Esfortzu honi axolagabekeriaz erantzun zioten kritikak eta publikoak. Hala ere, inkonformismoa, freskotasuna edo bere lan askoren kutsu misteriotsua gure arreta erakartzeko ezaugarriak dira.

Rattle and humRattle and hum (U2)

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Rattle and hum [Soinu grabazioa] / U2. Disko 1 (CD)

1988an argitaratutako “Rattle and hum” diskoa U2 talde irlandarraren seigarren diskoa da. Albuma taldeak izan zuen estilo-aldaketaren inflexio-puntua da, musika komertzialagora pasatuz soinuari rock alternatiboaren eta dance musika elektronikoaren elementuak gehituta “Achtung baby” diskoan (1991). Albumak estudioetan grabatutako abestiak eta U2 taldearen zuzeneko kontzertuetan grabatutakoak ditu. Zenbait abesti Memphiseko, Tennessee, “Sun Studio” ospetsuan grabatutakoak dira, besteak beste, Elvis Presley, Carl Perkins eta Johnny Cash musikariek interpretatutako lehen rock abestien sorlekua izan zena . Bob Dylanen “All along the watchtower” abestiaren bertsioa nabarmendu dezakegu, “Love rescue me” abestian gonbidatutako kantaria dena. “When loves come to town” abestian duela gutxi zendutako B.B.King bluesaren erregea zenak parte hartu zuen. Bonoren taldea rock kritikari askok historiako lehen abesti heavyri egiten dio aurre: The Beatlesen “Helter skelter”. Azpimarratzeko beste gai bat “Angel of Harlem” da, Billie Holidayri egindako omenaldi hunkigarria dena.

KigsmanKingsman. Servicio secreto

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Kingsman. The Secret Service [Ikus-entzunezko materiala]  / Matthew Vaughn, 2014). Disko 1  (DVD).

Ingalaterrako isileko agente beteranoak (Colin Firth) findu gabeko gaztea entrenatu (Taron Egerton) behar du. Ematen du gaztea agente lehiakorra bilakatuko dela, entrenamendutik haratago doan programari esker. Aldi berean, genio maltzur batek mehatxu globala egingo du. Mark Millar eta Dave Gibbonsen komikiaren egokitzapena.

“ Agian urteetan izan den film komertzialik arriskutsuena, Vaughnek espia-filmei egindako maitasun gutuna tarteka irregularra da, baina oso bortitza, gehiegizkoa eta nahiko entretenigarria da, dituen akatsak gainditzeko”Chris Hewitt: Empire

“Kingsman entretenigarria da, azalekoa baina atsegina eta udako entsalada bezain freskoa”. Jordi Batlle Caminal: Diario La Vanguardia. Filmaffinity                  

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s