IRAKURZALE KLUBAREN III. EDIZIOA

Hirugarren saioa: Stefan Zweigen “Novela de ajedrez

01 MINIATURAIrakurzale klubaren hirugarren saioa komentatu genuen lana, Stefan Zweigen “Novela de ajedrez, bezain borobil atera zen, erloju bat bezain zehatza eta perfektua, non ez dagoen ezer faltan, ez soberan.

02 Stefan--644x362

Ezer baino lehen Ivan Repilak, moderatzaileak, egilea garaian kokatu zigun: etxe oneko semea zen, ikasia, Europako giro intelektualetan ibilia. Liburu hau, inoiz idatziko zuen azkena, Bigarren Mundu Gerraren garaian idatzi zuen. Artean, konbentzituta zegoen nazismoak irabazi eta Europan demokrazia eta humanismoa betiko desagertuko zirela… Europa utzi eta Brasilen hartu zuen babesa, non handik gutxira emaztearekin batera, bere buruaz beste egin zuen laster sortuko zen gizartea ikusi nahi ez zuelako…

Horrela, lan hau bere testamentu literariotzat jo daiteke, eta ikuspuntu horretatik irakurrita, bertan konklusio honetara eramaten gaituzten zenbait gako daude, garai zoriontsu baten amaierak ekarritako etsipena nabarmenduz.

Zweigek ez zuen gerraren emaitzan asmatu, baina denok ados egon ginen esatean neurri batean zuzen zegoela, antzematen jakin zuelako bazela zerbait joana zena betiko.

Peiok, parte hartzaileetako batek, Theodor Adomo filosofoa ekarri zigun gogora, hurrengo esaldi hau berak esana baita: “Auswitchen ostean ezinezkoa zen lehenago egiten zen moduan pentsatzea edo filosofatzea”.

Erru kolektiboa aipatu zen orduan, beste batzuek egindako basakerietan denok izan dezaketen (dezakegun) erantzukizuna alegia, ez genuelako ezer egin horrelakorik gerta ez zedin…

Ivanek horren inguruko beste liburu bat gomendatu zigun Hannah Arendt filosofoaren La banalidad del mal. Egia esan, bilera hauetatik beti ateratzen gara koadernoa beste erreferentzia eta aipamen.

02 Hannah_Arendt

Horrez gain, Ivanek nazismoak pentsatuta zuen sistemari buruz aritu zitzaigun (“amaierako konponbidea” izenaz ezagutu zena), zeinek makina bat gizaki ikuspuntu industrialez akabatzeko helburua zuen, eraginkortasun irizpideak zirela nagusi, hiltegia bailitzan.

hhhh-laurent-binetHorretarako Laurent Bineten HHhH eleberria irakurtzea gomendatu zigun. Liburuaren izenburua “Hitlerren burmuinaren izena Heydrich da” espresio alemaniarraren akronimo bat da, bera izan baitzen prozesuaren erantzule zuzena.

Liburuak kontatzen diguna metaliterarioa da, gertakizun historikoa kontatzeaz gain “Operazio Antropoidea” izenaz ezaguna, zeinen helburua Heydrich beldurgarria akabatzea zen, hain gizon basatia ezen bere menpe zeuden soldaduek “pizti errubioa” deitzen zioten), liburua nola idatzi zen jakinarazten baitu eta egileak gertakizun berberei buruzko beste liburu batekin zuen kezkaren berri ematen baitigu, Jonathan Littellen Las benévolasekiko kezka hain zuzen.

Testuinguru historiko hau buruan, irakurri berri dugun eleberri laburra aztertu genuen, non Ivanek azpimarratu bezala, egileak ez duen beharrezkoa ez den inongo elementurik sartu.

Izenburuak adierazi bezala, xakeaz ari da (Zweignen zaletasunetako bat, Ivanena ere bai… tamalez zaleak ez garenok ez dugu eleberria xake-zaleek bezain ondo apreziatzen), baina horrez gain, liburua xake-partida bailitzan dago antolatuta: taula itsasontzia da. Eleberrian bi pertsonaia daude: Czentovic, munduko txapelduna eta erantzun emango dion pertsonaia misteriotsua, B jauna.

Parte hartzaileetako beste batek esan zigun hasieran pentsatu zuela lanaren pertsonaia nagusia Czentovic zela, baina gero harritu egin zela ikustean egileak arreta guztia B jaunarengan jartzen zuela.

Ivanek jakinarazi zigun eleberriaren trikimailu hori xakearen jokaldi bat baino ez dela, arrokatzea hain zuzen, pieza batek beste baten tokia hartzen duenean.

Horrela bada, ondorioztatu genuen Czentovic astakirten kaikua baino ez zela, zeinen dohain bakarra xakean zuen trebetasuna zen (arlo horretan, berriz, ezin hobea zen. Zweigek urre-zain bakarra duen haitz txatxu batekin konparatuko du).

“…Pronto trascendió que nuestro campeón era incapaz en su vida privada de escribir una frase en el idioma que fuese sin faltas de ortografía, y que, tal y como afirmaba con sarcasmo y despecho uno de sus colegas, <su incultura era igualmente universal en todas las materias>”

“…A los catorce años tenía que contar todavía con los dedos y leer un libro o un diario le costaba al jovencito un esfuerzo considerable…”

“…A los diecisiete años había ganado y auna docena de premios de ajedrez…y a los veinte, finalmente, el del mundo. Los campeones más audaces inconmensurablemente superiores todos ellos en dotes intelectuales, fantasía y arrojo, claudicaban ante su lógica fría y correosa como Napoleón ante el obtuso Kutusov, como Aníbal ante Fabio Cunctátor, de quien Tito Livio refiere que en su infancia había mostrado asimismo claros síntomas de flema e imbecilidad…”

“…¡Y cuánto más hubiera entusiasmado a un frenólogo tal un caso como el de Czentovic , en el que ese genio específico aparecía enquistado en una desidía intelectual absoluta, como una sola veta de oro entre quintales de roca estéril!…

Gainera, ez zuen gehiago ikasteko asmorik erakutsi, bere trebeziaz dirua irabaztea zen zuen asmo bakarra. Horrela bada, nazien isla dela esan daiteke, hiltzeko makina hutsa, sentimendurik gabeko robota. B jauna, berriz, Europa ilustratuaren isla da, kultura eta sentimenduak ditu ezaugarri nagusi. Bien arteko xake-borroka gerra da eta hortxe ikusten da Zweigek aurreratu zuen emaitza. Dena dela, beste interpretazio batzuk ere egin daitezke. Hala nola Peiok egin zuena, hau da, teoria eta praktikaren arteko kontraposizioa, ideien mundua eta ekintzen mundua aurrez aurre.

Bestalde, ezin interesgarriagoa da B jaunak bizi izango duen tortura psikologikoaren prozesua. Izan ere, horren ondorioz pertsonalitatea erdibitu egingo zaio, edozein xakelarik dakien bezala, ezinezkoa den zerbait eginez: Nork bere buruaren aurka jokatu bi lagun desberdin bailitzan, hau da, “ni-zuria” “ni-beltzaren aurka”. Zaila bada ere, egilearen maisutasunari esker, egoera hau guztiz sinesgarri gertatzen zaigu, komiki bateko superheroi bat bezain boteretsua den pertsonaia sortuz, zeinekin hala ere, identifikatu egingo garen.

03 novela-ajedrez“Para mantenerme ocupado, para procurarme una distracción y un ejercicio mental… Había de procurar jugar conmigo mismo, o mejor aún, contra mí mismo.<Yo no sé si usted se habrá parado alguna vez a pensar… es lógicamente un absurdo querer jugar contra uno mismo… Si una misma persona juega con las blancas y con las negras, se produce entonces una situación incongruente , en donde un mismo cerebro ha de saber y al mismo tiempo no saber, ha de ser capaz de olvidar completamente cuando juega con las negras lo que quería y pretendía cinco minutos antes cuando jugaba con las blancas. Un doble pensamiento como éste presupone en realidad una escisión absoluta de la conciencia, una capacidad del cerebro como si fuese un aparato mecánico; querer jugar contra uno mismo representa, en definita, una paradoja tan grande en ajedrez como querer saltal sobre la propia sombra>”

Are gehiago, bigarren mailakoa izan arren, liburuaren agerpena eta horrek eragindako lilura nabarmenduko dira, bai eta protagonistak sentitzen duen etsipena ere, akuilu intelektualik ez duenez, edozein irakurketa onartuko luke eta… baina zer aurkitu eta testurik gabeko liburu bat aurkituko du, xake-partiden krokisak baino ez dituena… eta gizakia gai denez adorea hartu eta egoera edozein dela-ere, hobera jotzeko, xakez “kutsatu” egingo da (azken eszenan argi eta garbi ikusiko da, bertan B jauna drogazalea bailitzan azalduko baita.)

Saioaren amaieran hurrengo irakurketa proposatu genuen, Elena Ferranteren La amiga estupenda. Eta horrez gain, ohartarazpen bikoitza egin zigun Ivanek: Batetik, abenduaren 3ko saioa bertan behera geratuko dela eta beste data bat zehaztu beharko dela esan zigun… eta bestetik, proposatutako liburuetako bat, Ricardo Pinedoren Plopen ordez Sara Mesaren Cicatriz irakurtzea, Ivanek uste duelako tailer hauetan hasiberria denarentzat gogorregia izan daitekeela… hala ere, irakurri nahi duenak komentatzeko aukera izango du. Beraz, 19ra arte.

Are gehiago, bigarren mailakoa izan arren, liburuaren agerpena eta horrek eragindako lilura nabarmenduko dira, bai eta protagonistak sentitzen duen etsipena ere, akuilu intelektualik ez duenez, edozein irakurketa onartuko luke eta… baina zer aurkitu eta testurik gabeko liburu bat aurkituko du, xake-partiden krokisak baino ez dituena… eta gizakia gai denez adorea hartu eta egoera edozein dela-ere, hobera jotzeko, xakez “kutsatu” egingo da (azken eszenan argi eta garbi ikusiko da, bertan B jauna drogazalea bailitzan azalduko baita.)

Saioaren amaieran hurrengo irakurketa proposatu genuen, Elena Ferranteren La amiga estupenda. Eta horrez gain, ohartarazpen bikoitza egin zigun Ivanek: Batetik, abenduaren 3ko saioa bertan behera geratuko dela eta beste data bat zehaztu beharko dela esan zigun… eta bestetik, proposatutako liburuetako bat, Ricardo Pinedoren Plopen ordez Sara Mesaren Cicatriz irakurtzea, Ivanek uste duelako tailer hauetan hasiberria denarentzat gogorregia izan daitekeela… hala ere, irakurri nahi duenak komentatzeko aukera izango du. Beraz, 19ra arte.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s