Zugaztietako meatze-herria eta meatzarien etxeak

10 En el entornoEzkerraldearen borrokarako tradizioa Trianoko meategien ustiapenetan (izen egokia nonbait) hasi zen, eta laster Behe-Nerbioi aldearen siderurgia-industria hasiberriaren langileria

bat egin zuen harekin. Lan-baldintza gogor eta penagarriek greba eta manifestazioak ekarri zituzten, non aldarrikapen garrantzitsuenetako bat etxebizitzaren arazo larriari buruzkoa zen. Lantegi eta gizaki pilaketak ondorio larriak ekarri zizkion langileen bizimoduari, ezkongabeak osasun egoera txarrean zeuden barrakoietan bizi ziren pilatuta, eta familiak metro gutxiko pisuetan, horien alokairuaren truke dirutza ordainduz, izan ere, familiek alokairua ordaindu ahal izateko beste familia batzuei alokatzen zieten euren pisua eta horrela, zenbait familia etxe txiki berean bizi ziren elkarrekin.

Hasierako garai hartako etxe gutxi geratzen dira gaur egun, baina horietan interesgarrienak gugandik hurbil ditugu: Zugaztietako meatze-herriaren meatzarien etxeak, zein Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumental izendatu zuen. Etxe talde honetan bi isuriko teilatudun egurrezko etxe xumeak daude, sartzeko atea eta leiho bakarra baino ez dutenak. Eraiki zituztenean sukaldea eta gela bakarra zuten eta txiki-txikiak izan arren, bertan hiru familia bizitzera heldu ziren.

Etxebizitza konpontzeko prozesuan Irudiaren iturria:: http://patrindustrialquitectonico.blogspot.com.es/2011_11_01_archive.html

Etxebizitza konpontzeko prozesuan
Irudiaren iturria:: http://patrindustrialquitectonico.blogspot.com.es/2011_11_01_archive.html

Auzoan oraindik bizirik dirauten etxebizitzetako bat, zaharra eta guztiz hondatua, duela gutxi konpondu dute eta bisita egin daiteke hilabetearen lehenengo igandean, aldez aurretik Euskal Herriko Meatze Museoan erreserba eginda. Bisita egin baino lehen informazioa izan nahi badugu hurrengo esteka honetan aurkituko dugu behar dugun guztia.

Eta meategiei buruzko gaiekin jarraitzeko, Larreineta auzoan 1995ean Ismael Fidalgo eta Angel Aja margolariek omenaldi gisa egindako murala dago. Hortik Trapagaranera funikularrez jaitsita bisita bikaina egingo dugu.

Larreinetako elizaren murala: meategietako lana.

Larreinetako elizaren murala: meategietako lana.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s