Blasco Ibañezen “El intruso”, Meatzaldeko eleberria

09 Te puede interesar-CARLOSEzkerraldea, borrokalarien aldea, meategien agerpenarekin batera sortu zen bertako biztanleen nortasun gogorra, makina bat langilek inguru horretako meategietan baldintza penagarrietan bizi eta lanean jardun zutenean, eleberrian adierazi bezala

Vicente Blasco Ibañez (1867-1927), idazle oparoa bera, erbesteratuta egon zen eta gaur egun bere lana apenas irakurtzen da. Pertsonaia polemikoa izan zen, nortasun handikoa, ezkertiarra, populista, Sorolla margolariaren eta Benlliure eskultorearen laguna, Primo de Riveraren diktaduraren aurkako borrokalari sutsua, literaturari esker aberastu ondoren, ondasun guztiak galdu eta berreskuratu zituena, idazlea enkarguz, bidaiaria, kronikari nekaezina eta oso maitatua Valentzian, bere jaioterrian. Izan ere, 1933ko urriaren 29an, Espainiako bigarren Errepublika behin aldarrikatuta, Frantzian hil eta hilotza bertara eraman zutenean, omenaldi ikaragarri handia egin zioten.

 

 1919ko edizioaren azala. Irudiaren iturria: Espainiako Liburutegi Nazionala

1919ko edizioaren azala. Irudiaren iturria: Espainiako Liburutegi Nazionala

El intruso (1904) literatur naturalismoari atxikitako eleberri soziala da. Horretan Blasco Ibañezek, Pérez Galdos edo Clarinen lanei jarraituz, Triano inguruko meategien bizi- eta lan-baldintzen deskribapen errealista egingo du. Luis Arestiren bidez, Trianoko meatze-ospitaleko medikua eta Areiltza doktorearen laguntzailea, Bizkaia modernoa eraikitzean bizi izandako gatazka sozialen inguruan arituko da. Ederto dokumentatutako eleberria da, non minerala garraiatzeko erabilitako sistemen deskribapen zehatza egin (plano makurtu, aire tranbia, bagoneta, trenbide eta moiletako ontziraleku eta zama-lekuak), paisaia nola aldatu den adierazi eta atzerriko konpainien jarduera edo meategietako lanari lotutako inmigrazioari buruz aritzen den.

Bere lana eskuragai dago Espainian (egilea hil eta 70 urtera eta 80 urtera 1987ko abenduaren 7a baino lehen hildako egileentzat). Horrela bada, gure liburutegiak duen obra honen aleaz gain, zuen irakurle elektronikora legez eta doan jaitsi dezakezue, adibidez, Gutenberg Egitasmorako esteka honetatik.

Cubierta de la edición de Librería ediciones de San Antonio 1999 Fuente: http://www.recursosacademicos.net/web/wp-content/uploads/2010/10/Elintruso.jpg

Cubierta de la edición de Librería ediciones de San Antonio 1999
Fuente: http://www.recursosacademicos.net/web/wp-content/uploads/2010/10/Elintruso.jpg

Cubierta de la primera edición de "El intruso" Sempere, 1904.

Cubierta de la primera edición de “El intruso” Sempere, 1904.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s