Luciano jatetxearen beiratea (Bilbo)

10 En el entornoUrriaren 3an Santurtziko beirate garrantzitsuenetara egin genuen bisita gidatuan kolore bakarreko beirateez aritu ginen eta horren adibide gisa Luciano jatetxearena aipatu zen.

Bisitan parte hartu zuten gehienentzat ezezaguna zenez, atal honetan azalpen laburra egitea erabaki dugu.

Euren txakolindegia eraitsi ondoren, Luciano Agirrebalzategik eta Paulina Beikak jatetxe bat zabaldu zuten 1909an Barrenkale 40an, gaur egun Txomin Barullo taberna-jatetxea dagoen toki berean. Gero kale bereko 36an beheko eta lehenengo solairua erosi eta azken honetan jantoki berezi bat, gaur egun VIP deituko geniokeen horietakoa, ezarri zuten.

Jatetxeak laster hartu zuen izen ona Bilbon, han ondo ematen zelako jaten, izan ere, 1970ean itxi arte ospe handiko bezeroak jaso zituzten: Ernest Hemingway, Ava Gardner, Lauren Bacall, Lana Turner, Bulgariako Simeón, Indalecio Prieto; zenbait margolari, Gustavo de Maeztu, Antonio dantzaria, Manolete, Ordoñez eta beste hainbeste.

FOTO 2-Vidriera-1

Art Decò estiloko dekorazioa zuen. Lan horretan Juan de Aranoa, Jenaro de Urrutia eta Nicolás Martínez Ortiz de Zarate margolariek jardun zuten, lokalaren funtzioarekin lotutako motiboei buruzko freskoak pintatuz.

FOTO 3-Vidriera-2

Beiratea jantokian ezarri zen. Kolore bakarrekoa zen, ahalik eta argi gehien sar zedin, kale estu baten lehenengo solairuan zegoen eta. 7 metro zabal eta 1,87 luzekoa bera, Vidrieras del Arte S.A-k egin zuen 1934an. Hamahiru zatitan dago banatuta eta bertan norberak interpretatzeko moduko paisaia bat azaltzen da, Bilbo Handiaren baserri-, hiri- eta industria-guneak islatuz.

FOTO 4-Vidriera-3

Jantoki zaharrak gaur egun jabego partikularra du eta jabeak, Karen Amaia Bilbao argazkilariak, begiratokia, zeinetan beiratea ezarrita dagoen, eraisteko zuen agindua baliogabetzea lortu ondoren, zenbait erakunderen laguntzaz, berau zaharberritu eta denontzat ikusgai jarri zuen, hiribilduaren mikrohistoriaren elementu bat gordez.

Irudien iturria: Zaharberritu zenean banatutako txartela

Irudien iturria: Zaharberritu zenean banatutako txartela

Informazio hau osatu eta pintura freskoak ikusi nahi badituzu kontsultatu Karen Amaiaren webgunea eta Surbisarena:

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s