Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

La librería de los finales felicesLa librería de los años felices

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. La librería de los años felices / Katarina Bivald. 459 or

Bi urtez gutunak eta liburuekiko maitasuna elkarrekin trukatzen aritu ondorenSarak, Amy, adineko bere laguna ezagutzeko Iowako herrixka batera joatea erabaki du, baina hara heltzen denean, Amy hil egin dela jakingo du. Hildakoak etxe zahar bat eta milaka liburu utzi ditu. Sara, bakarrik, urrutiko toki hartan, Amyren eskutitzei esker herriko biztanleak ondo ezagutzen dituela konturatzen da. Orduan, lagunaren liburuekin denda bitxia irekitzeko ideia zoroan abiatzen denean, herritar bakoitzaren bizitza aldatuko duen liburu bana dagoela konturatzen da. Baina, bere bizitza ere aldatuko da.

Ojo con el sordoOjo con el sordo

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Ojo con el sordo / Ed Mc Bain. 208 or

Evan Hunter, Ed Mc Bain izenez ezagunagoa, 87 Barrutiko Komisaria fantastikoan girotutako 50 eleberri baino gehiagoren sortzailea da. Komisaria horretan ohikoak izaten dira erailketak, baina zenbaitetan, gorrarena bezalako ezohiko kasuak ere sortzen dira. Honek, komisariako taldea lotsagarri utzi nahian lapurreta bat egiteko plana antolatu du, noren eta polizia beraren laguntzarekin! Gorrak, bere asmoak iragarri ez ezik, lapurreta non izango den asmatu nahi dutenentzako pistak uzten joango da.

El lector del tren de las 627El lector de las 6:27

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. El lector de las 6:27/ Jean-Paul Didierlaurent. 195  or

Guibrando Viñol ez da ez guapoa ez itsusia, ez lodia ez argala. Bere lana gehien maite duena suntsitzea da, bera baita Gauzatzarraren ikuskatzailea, inork irakurri nahi ez dituen liburuak suntsitzen dituen makinaren zaindaria. Lan-jardunaldia amaitzen denean, Guibrandok sarraskitik bizirik atera diren orrialde apurrak munstroaren erraietatik atera eta biharamunean, goizeko 6:27ko trenean ozenki irakurtzen ditu bidaiarien gozamenerako. Egun batean ustekabean bizitza aldatuko dion ezohiko literatur atal bat aurkituko du…

DragontimeDragontime

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Dragontine / Santiago García-Clairac. 415 or. (12-15 urte).

Patrick gurpildun aulkian dago auto istripu bat izan zuenetik. Ordutik, bere hankak irudimena eta idazle izateko duen gogo bizia dira. Hamabost urteak betetzen dituen egun berean espero ez duen opari harrigarria jasoko du: ordenagailuaren bidez ahotsa erabiliz komunikatzeko aukera ematen dion programa informatiko bat, bere asmo literarioetarako opari ezin hobea. Baina bat-batean programa bere argazki propioak erakusten hasiko zaio, Patrickek historiaurrean otsoekin borrokan eta tribu etsaiei erasotzen ikusiko du. Misterio ikaragarria deskubritzen tematuta, munduaren beste muturreraino eramango duen bidaia luzeari ekingo dio, bertan erantzun harrigarriak aurkituz, beharbada bizitza aldatuko diotenak…

Sinfonía PirenaicaSinfonia Pirenaikoa

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Sinfonia Pirenaikoa [Soinu grabazioa]  / Jesus Guridi. Disko 1 (CD)

Jesus Guridi konpositorearen (1886-1961) lan sinfoniko hau 1945ekoa da. Bertan Pirinioetako tontor altuen musika-ebokazioa topatuko dugu, euskal kanta herrikoien ezaugarri modal eta erritmikoetan oinarritutako estilo koloretsua, baina deskribapen programatikoan erori gabe. XX. mendean hain ohikoa den hizkuntza sinfonikoaren bidez, mendien arima eta hauek barruan gordetzen dituzten arriskuak ekarriko dizkigu,. Orkestrazio handia eta armonia sofistikatua erabiliko du, baina beti tonala. Nabarmentzekoa da Bilboko Orkestra Sinfonikoak Juan Jose Menaren zuzendaritzapean egindako bertsioa, material tematikoa modu natural eta txukun landuz. Bertsio honetan orkestrak ñabardura handiz joko du.

La calle 42La calle 42

Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. 42nd Street [Ikusentzunezko materiala]  / Lloyd Bacon, 1933. Disko 1 (DVD).

Busby Berkeley koreografoaren lan gorenena. 439 mila dolarreko aurrekontuz filmatu zen Warner eta Burbank estudioetan, Kalifornian. Bradfor Ropersen izen bereko eleberriaren zinerako egokitzapenak Oscarretarako bi izendapen lortu zituen (filma eta soinua). Ekoizlea, egiaztatu gabea, Darryl Zanuck izan zen. Filma 1933ko otsailaren 2an estreinatu zen. 1998an National Film Preservation Board-ek National Registry Award saria eman zion. 1932an girotuta, ekintza New Yorkeko 42 kaleko entsegu-lokal batzuetan eta Filadelfian gertatzen da. Julian Marsh (Warner Baxter) Broadwayko musikalen zuzendari ezagunak ikuskizun berri bat muntatzeko enkargua onartuko du, Pretty Lady, baina azkar egin beharreko lana ere izango da.

Filmak genero musikalari berritu eta suspertu egin zuen. Oso arrakastatsu gertatu zen, izan ere, film honi esker Warner hondamenditik atera zen. Denborak musika-zinearen ikono bihurtu du. Miquel: Filmaffinity

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s