Balioetan hezteko !!broken!!

La lunaEducación 3.0 aldizkariak urriko artikuluetako batean, balioetan hezteko aukeratu dituen 40 film labur eskaintzen dizkigu.

Zineak hezkuntza munduarekin loturiko gaiak jorratzen dituen film ugari eraman ditu pantaila handira. Horien bitartez, ikasleak hainbat balioen inguruan hausnarketa egitera bideratzen ditu, hala nola, adiskidetasuna, elkartasuna, talde lana, besteekiko begirunea…

Jarraian, adibide modura, film labur interesgarri hauetako lau utziko dizkizuegu, hala ere, Educación 3.0 aldizkari digitalean den-denak izango dituzue eskuragarri.

EL CAZO DE LORENZO

Aniztasunean heztea. Hauxe da film labur honen mezua. Lorenzoren lapikoa, Isabelle Carrier idazlearen ipuinean oinarritua, Santurtziko Liburutegi Sarean eskuragarri dagoena, Lorenzoren bizitzaz ari da. Lorenzo, ume koxkorra, besteen modukoa ez dena, egun batean pertsona onak ere badirela konturatzen da. Berarekin beti eramaten duen lapiko gorriak, bidean gainditu beharko dituen zailtasun eta oztopoak irudikatzen ditu.

EL CAZO DE LORENZO

EL SANDWICH DE MARIANA

2014ko film laburra, Carlos Cuarón, Alfonso Cuarón, mexikar zinegilerik ezagunenaren anaiak zuzendua eta bullyingaren aurkako kanpainarekin bat egiten duena. Hori bai, gaia jorratzeko ikuspuntua, ausarta da oso, batetik, erasotzailea, aldi berean, biktima ere badelako, bestetik, jazarpena jasan izan arren, ulerkortasunetik errukia sor daitekeela eta honek gogorragoak egin gaitzakeela erakusten duelako. Gizartearen indarkeria kateari buruz hausnarketa egiteko saiakera da.

LA LUNA

Pixar faktoriaren film labur honek ume txiki baten bizitza kontatzen digu. Honek uste baino lehenago hazi eta heldu behar du. Egun batean, aita eta aitonarekin hasiko da lanean; egun horretatik aurrera, familiaren urratsei jarraitu ala bere bideari ekingo dion erabaki beharko du.

LA LUNA

MONSTERBOX

Adiskidetasunari buruzko animazio hunkigarri eta dibertigarria da. Bere sortzaileek, Ludovic Gavillet, Lucas Hudson, Colin Jean-Saunier eta Dérya Kocaurlu, Lyongo (Frantzia) Arte eta Diseinu eskola ezagun bateko lau ikasleok, ume eta nagusien bihotzetara heltzen jakin dute. Protagonistek, zeharo ezberdinak diren bi lagunek, adiskidetasuna lehenesten dute edozeren aurrean, honetaz gain, badakite akatsak onartzen eta eurengandik ikasten dute.

Adiskidetasunari buruzko animazio hunkigarri eta dibertigarria da. Bere sortzaileek, Ludovic Gavillet, Lucas Hudson, Colin Jean-Saunier eta Dérya Kocaurlu, Lyongo (Frantzia) Arte eta Diseinu eskola ezagun bateko lau ikasleok, ume eta nagusien bihotzetara heltzen jakin dute. Protagonistek, zeharo ezberdinak diren bi lagunek, adiskidetasuna lehenesten dute edozeren aurrean, honetaz gain, badakite akatsak onartzen eta eurengandik ikasten dute.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s