Andres Isasiren urteurren bikoitza

MINIATURAAurten Andrés Isasi y Linares euskal konpositorearen jaiotzaren 125. eta heriotzaren 75. urteurrena betetzen da. Bilbon jaio zen eta Alemanian ikasten urte batzuk eman ondoren, Algortan bizitzen jarri zen,

bertan konposatu zituela bere katalogoaren obra gehienak. Odol beroko musikaria izan zen, sentiberatasun ikaragarriduna, teknika ona eta fantasia indartsua zuena. Diru-arazorik ez zuenez, ez zuen bere obrak zabaltzeko gogor borrokatu behar izan. Bere garaian ez zuen Bilbon arrakasta handirik izan, beharbada, bere ekoizpenaren germanikotasunagatik eta musika gabi eta forma tradizionaletarako joeragatik. Horrez gain, gizon barnerakoi eta kontzentratua zen eta garai hartan puri-purian zeuden oinarri estetiko abertzaletasunetik urrun egoteak ere izango zuen zerikusia horretan.

Konpositore bilbotar hau 1890eko urriaren 28an jaio zen Estufa kaleko 2. atarian. Baina gurasoak laster hil eta aitonak hartu zuen Isasi umearen zaintza. Aitona Andres Isasi Zulueta zen, Baranbioko markesa, gizon aberatsa eta musikazale amorratua, zeinek ilobaren musika-gaitasuna ikusita aukera eman zion musika ikas zezan. 17 urte baino ez zuela azaldu zen lehenengoz Bilboko Elkarte Filarmonikoan biolontxelo eta pianorako bi obrarekin: Elegia eta En Abril, biak ala biak oso arrakastatsu gertatu ziren, kritika eta publikoaren oniritza jaso baitzuten. Horren ostean, 1908an, bere obrez beste ezerez osatutako bi kontzertu egin ziren bere errepertorioa ezagutzera emanez. Jasotako musika-prestakuntzaz ezer guxti dakigu. Miguel Unzeta izan zuen irakasle, baina ez dakigu nortzuk izan ziren bere beste irakasleak. 1908an Richard Strauss Bilbora etorri zen bere bi poema sinfoniko zuzentzera: Don Juan eta Las alegres travesuras de Till Eulenspiegel, eta uste da eragin handia izan zuela Isasik musika Alemanian ikasten jarraitzeko hartu zuen erabakian.

Andres Isasi lanean. 1908. urtea Irudiaren iturria: : http://www.euskonews.com/0701zbk/gaia70102es.html

Andres Isasi lanean. 1908. urtea  Irudiaren iturria: : http://www.euskonews.com/0701zbk/gaia70102es.html

Horrela bada, bere jaioterriak ezin ziola musika-prestakuntzan gehiago eskaini ikusita, 1909an Berlinera joan zen, non konposizioa ikasten jardun zuen Engelbert Humperdinckekin, Hänsel eta Gretel opera ezagunaren egilearekin. Isasik berak esan zuen Humperdinck aitatzat hartu zuela. Bestalde Karl Kämpfekin ere ikasi zuen pianoa, forma sinfoniko handiak aztertzen zebilen urte beretsuetan.

Garai horretakoak dira Zharufa, El Pecado, Poema erótico, El oráculo eta Amor dormido poema sinfonikoak, Lehenengo Sinfonia eta Kuartetoa Sol Maiorren, azken hau Edith Humperdincki eskainia, bere irakaslearen 17 urteko alaba zaharra. Esan beharra dago obra hauetako batzuek arrakasta handia lortu zutela Alemanian eta Suedian. Horrez gain, Lekobide konposatzen hasi zen, Emiliano Arriagaren libretoa zuen Euskal Opera Nazionalaren egitasmoa,  baina lehenengo atala baino ez zuen konposatu eta antza denez, galdu egin da.

Lehen Mundu Gerra piztu zenean Bilbora itzuli zen eta Amor dormido poema sinfonikoa aukeztu zuen. Kritikari askoren gustukua izan arren, jende gutxi antzokiratu zen hura ikustera. Orduantxe atera ziren konpositoreak bai estetikan eta bai edukietan zuen euskalduntasun eskasaren aurkako kritikak. Horren ostean, zenbait estreinaldi ere izan zituen, horren adibide, Berceuste tragica dugu, Heineren olerkien gainean Alemanian konposatutako 14 liederrak edo Kuarteto Sol Maiorren (op.11) obraren bertsio berria.

1916an Ines Olaskoaga Amannekin ezkondu zen eta konpositorearen aitonak Algortan zuen jauregi batean jarri ziren bizitzen, Itxaso Alde jauregian hain zuzen, naturaz inguratuta eta beste eraikinetatik urrun, Juan de Barroeta bilbotarrak gune horren gainean pintatu zuen koadroan ikus daitekeenez. Konpositorearentzat natura inspirazio iturri handia izan zen.

Madrilen jasotako arrakastaren puntu gorena 1918an lortu zuen 2. sinfonia estreinatu zuenean. Hala eta guztiz ere, 20ko hamarkadan maldan behera etorri zen, kritikak bere lanak goraipatu zituen arren, ez zirelako publikoaren gustukoak izan. Orduantxe hasi zen ganbera-musika egiten, bereziki hari-laukote sorta bat, non ederto batu zituen sakontasun germanikoa eta hego aldeko lirismoa. Beharbada, honek zerikusi handia izan zuen konpositore eta herriko publikoaren arteko urruntasunean. Aitzitik, Budapesten oso arrakastats gertatu zen Angelus Domini bere ahots-triptikoa, bai eta pianorako idatzitako lan gehienak ere.

Bere bizitzaren azken urteak sormen handikoak izan ziren, bere inguru sozialaren gustuen aldaketatik urrun, eskema armoniko berrien bila ibili zen. Bizitza pertsonalean ere gero eta isolatuago zegoen, bere barnean bilduta, eta gainera gaixotasuna zuen bihotzean. 1940aren apirilaren 6an zendu zen, 50 urteak bete gabe zegoela.

FOTO 2

Goiz hil bazen ere, katalogo itzela utzi zigun, non nabaria den bere garaiko euskal musikan utzitako aniztasuna eta sendotasuna: 2 sinfonia, kontzertuak, poema sinfonikoak, hari-laukoteak eta ahots eta pianorako lieder sorta bikaina, batzuen ustez, bere alderdi karismatikoena. Hori guztiori ez ezik, pianorako ekoizpen handia utzi zigun, abesbatzarako musika erlijiosoa, berriz, apenas. Horren anitza den errepertorioa ikusita, deigarria da eszenarako egin zuen musika apurra, garai hartan publiko artean bere burua ezagun egin nahi zuten musikari gehienek konposatzen zuten musika mota alegia.

Hil ostean, bere orkesta sinfonikoak omenaldia eskaini zion Bilbon. Eta gero, hamarkada luzez ahaztua izan zen, lantzean behin bere obretako bat programatzen zen baina ezer gutxi, izan ere, bere lan gehienek, kalitate bikainekoak izanik, ez dute, gaur egun ere, merezi duten zabalkundea izan.

Santurtziko Liburutegien Sarean Bilboko konpositore honen biografia laburra duzue Temas Vizcainos bilduman argitaratua, bai eta 3CD ere, orkestra handi zein ganbera-orkestrarako musikakoak.

Liburutegi Nagusia (C.A.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s