2015eko Olinpiada Solidarioa: “Ikasten baduzu, kooperatzen duzu”

Olimpiada SolidariaHauxe laugarren urtea da Liburutegi Nagusiaren helduen atalak parte hartuko duela Ikasleen XIII. Olinpiada Solidarioan,

Gobernuz kanpoko Cooperak, Cooperación Internacionalek eta ACTEC-ek osatutako elkargoak antolatutako garapenerako lankidetza, sentsibilizazio eta hezkuntzarako proiektua. Aurten azaroaren 5etik abenduaren 5era izango da.

Ekintza honen gakoa zera da, hilabete batez Liburutegi Nagusiko helduen atala “gela solidarioa” izatea. Ikasleek euren ikasketa-orduak eman egingo dituzte eta ordu bakoitzaren truke, babesle batek, GKE antolatzaileek bilatzen dutena, euro bat emango du. Honen xedea aurten bikoitza da, bi proiekturi emango baitzaio laguntza: Coopera ONGD-ek Senegalen abian jarritako bati eta Ekuadorren Cooperación Internacional ONGren gidaritzapean egindako beste bati.

Olimpiada Solidaria

Liburutegien Sarean uste dugu ekintza hau solidarioa dela, eta bere helburua liburutegi publikoaren helburuarekin bat datorrela, hau da, heziketa, kultura eta informazioa zabaldu eta sustatzea.

Eskerrik asko denoi. Zain gaituzue!!!!!!!!!

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s