IRAKURKETA KLUBAREN III. EDIZIOA

Bigarren saioa: Aixa de la Cruzen Modelos animales

CUBIERTAIrakurketa klubaren bigarren saioak ezusteko ezin hobea ekarri zigun: Azken hamabostaldi honetan irakurtzen aritu garen : Modelos animales liburuaren egilearen, Aixa de la Cruzen, bisita.

Bilbotar gazte honek 19 urte zuela argitaratu zuen lehenengoz; eta oraindik 27 urte baino ez dituen arren, bere izena beti agertzen da etorkizun handiko egileen antologia eta zerrenda guztietan. Gainera, atsegina da, apala eta etorri handiko emakumea. Arratsaldea borobila izan zen.

FOTO AIXA

Iván Repila, moderatzaileak, galdetu zigun ea liburua zail egin zitzaigun edo gustura irakurri ez genuen. Parte-hartzaile pare batek baietz esan zuten: edo ez zitzaien gustatu, edo gogorra iritzi zioten, aurreko saioan aztertu genuen Ágota Kristofen El gran cuaderno liburua bezain gogorra. Beste batzuoi, berriz, gustatu egin zitzaigun eta antzeman genion literatura aldetik duen kalitatearen kutsua.

Baina gogorra benetan, laster irakurriko dugun Plop liburua omen da. Halaxe dio behintzat Ivanek.

Berriro aipatu genuen askotan entretenituta egoteko edo tarte on bat pasatzeko irakurtzen dugula -guztiz zilegi, aizue-. Baina beste batzuetan, irakurketari baldin eta literatura deitu nahi badiogu behintzat, liburuak pentsatzen jarri behar gaitu eta batzuetan deseroso sentiarazteraino heldu behar dugu. Eta zalantzarik gabe esan daiteke Aixa de La Cruz norabide horretan dagoela. Ivanek esan bezala: “Aixa bereziki trebea da lekuz kanpo uzten gaituzten egoerak antzematen”.

AMERICAN PSYCHOGai honetaz -literatura akuilagarri gisa- biak, Ivanek eta Aixak, Brett Easton Ellisen American Pschyco liburuaz jardun zuten (zinerako egokitzapena ere izan zuen baina ez oso ona, antza), non egileak indarkeria muturreraino eramaten duen, “amets amerikarraren” kontraesanak agerian uzteko. Puntu honetan aipamen txiki bat egin zitzaion (inoiz ez dago denaz aritzeko denbora nahikoa) “indarkeriaren pornografiari”, hau da, desatsegin egiten zaigunak sortzen digun erakargarritasunari -begiak guztiz estali gabe ikusten ditugun film horiek adibidez- eta zelan, bitxia bada ere, batzuetan gugan eragin handiagoa duela indarkeria jasotzen duen literatura-testuak, egunero ikusten ditugun benetako irudiak baino (Teleberriaz ari gara): “Hitzaren boterea” dio Ivanek.

Eta lagun onak inguruan, liburuaren sei kontakizunez jardun genuen:

CUBIERTALiburuari izenburua ematen dion Modelos animales kontakizunean dramagile eta aktorearen arteko jolas konplexu bat irakurriko dugu.
Egileak esan zigun kontakizun hori “bikoiztasunaren” ideian oinarrituta dagoela eta txikitako jolas haien oroitzapenean oinarritu zela berau idazteko. Artean jostailua desmuntatu egiten zen barrutik nolakoa zen eta nola eginda zegoen ikusteko eta gero, triste geratzen ginen jostailua apurtu genuelako.

True milk, beharbada klasikoena. Aixak Mexikon kokatu zuen (ondo ezagutzen du bertan bizi izan zelako), bertan herri-sineskeriak garrantzitsuak direlako. Eta nahiz eta, oraindik, ama ez den, parte-hartzaileetako asko bat etorri ginen esatean kontakizun honetan egileak ondo baino hobeto islatu dituela seme-alaba baten jaiotzarekin batera agertzen diren segurtasun eza eta beldur ikaragarriak.

Doble. Irakurketa-klubeko ia parte-hartzaile guztiok aitortu genuen atal hau irakurtzea deseroso gertatu zitzaigula, zutabe bikoitzean idatzita dagoelako. Bakoitzak azaldu zuen nola moldatu zen irakurtzeko. Hala eta guztiz ere, Aixak oso irtenbide ona eman dio elkarrengandik urrunduz joan diren bi lerro paralelo amaieran ispilu-joko batean bilduz. Benetan zinematografikoa.
Kontakizun honek “zer gertatuko zatekeen, baldin eta..” zalantzarekin amaitzen diren film horiek ekarri zizkigun gogora. Baina ondorio bat atera genuen, norberaren nortasuna eta izaera inguruabarrak baino garrantzitsuagoak direla, alegia.

EL COMENSALEl cielo de Bilbao kontakizunaz aipatu zen ederto asmatu duela ezagutzen dugun garai eta toki baten erretratua egiten, nahiz eta kuadrillen eta ziberkafetegien giroa belaunaldi jakin batekin lotzen den.
Horrez gain, El comensal liburuaren egilea den Gabriela Ibarrarekiko topaketaz ere hitz egin zigun, non terrorismoaren biktima gisa bizi izandakoak azaltzen dituen. Aixak esan zuen beharbada heldu dela unea zeinetan, bere ustez, horrelako gertakizunekiko distantzia har daitekeen; eta gaineratu zuen horiei buruzko literatura aurkitzen hasiko garela; Aixak uste du kontakizun hau korronte horri egin ahal dion ekarpen onena dela, kontakizun politikotzat hartzen du eta.

Famous blue raincoat Leonard Cohenen izen bereko kantuan iradokitzen den kontzeptuan oinarritutako kontakizuna da, baina batzuei zail egin zitzaien ulertzea kanta ezagutzen ez zutelako. Esperientzia horren harira Aixak literatura lehiaketa batez aritu zitzaigun (Bizkaidatz), non berak kontakizun baten hasiera idatzi (Eminem raperoaren “Stan” kantan oinarritua) eta lehiakideek amaitu beharko duten… guztiok gonbidatu gaitu parte hartzera.

Romperse, parte-hartzaile batek kontakizun koloretsuena dela nabarmendu zuen, hain da iluna liburua; Aixak onartu zuen, beharbada, gutxien gustatzen zaiona dela, baina liburuan atera nahi izan zuela ipuina kirol (maratoi-korrikalaria da) eta gimnasioen munduaz ari delako, bere ustez oso gai interesgarria da, bertan badagoelako gizartearen oniritziaz egiten den autoerasotik zerbait; era berean, apurtu nahi zituen jatearekin lotutako nahasmenduaren inguruan dauden genero-estereotipoak.

Eta azkenik, Abu Ghraib dugu, non tortura kontu lazgarria jorratu eta burutzen ari den doktore-tesiaren gaia agertzen duen.

Las torturas de Abu Ghraib de Fernando Botero Fuente de la il.: http://www.tuitearte.es/fernando-botero-las-torturas-de-abu-ghraib/

Las torturas de Abu Ghraib de Fernando Botero
Fuente de la il.: http://www.tuitearte.es/fernando-botero-las-torturas-de-abu-ghraib/

Ivanek nabarmendu bezala, indarkeria eta buru-nahasmendua guztietan agertzen dira, “itzulerarik gabeko puntua” erakusten du, puntu hori zeinetara edozein hel daitekeen, baldin eta egoerak horretara eramaten badu.

Argi geratu zaigu egilea bere garaiaren alaba dela, izan ere, sare-sozialak, zine, emigrazio eta deslekutzearekin lotutako gaietan txoriak hegan bezain ondo moldatzen da. Bere belaunaldiaren benetako kronikagilea da, beharbada horregatik zailagoa du irakurle zaharragoekin konektatzea.

Edonola ere, hurrengo saioan klasiko bat izango dugu eurentzat: Stefan Zweig-en Novela de ajedrez.

Aixa de la Cruz egilea saioaren bukaeran Modelos Animales liburua sinatzen nahi izan zuten parte-hartzaileei.

Aixa de la Cruz egilea saioaren bukaeran Modelos Animales liburua sinatzen
nahi izan zuten parte-hartzaileei.

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s